maiatza 05 15
Atertu arte itxaron Donostian
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute maiatzaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan.
maiatza 05 15
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute maiatzaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Liburutegi Nagusiko sotoan.
maiatza 04 15
Maiatz aldizkariaren 60. zenbakia plazaratzearekin batera abiatuko da Maiatz Literatur Solasaldien 31. edizioa. Baionako Euskal Museoan maiatzaren 12an eta 13an idazle hauek parte hartuko dute ekitaldietan: Joseba Aurkenerena, Patri Urkizu, Emilio Lopez Adan, Eneko Bidegain, Marikita Tanburin, Eric Dicharry, Agurtzane Anduetza, Ttittika Rekalt eta Josu Jimenez Maia. Jardunaldiei amaiera Itxaro Bordak emango die Zure hatsaren ez galtzeko errezitaldiarekin.
maiatza 02 15
Juan Ramon Makusok errezitaldia egingo du maiatzaren 2an (larunbata) 19:00etan Donostiako Garoa Kult Lab-en.
maiatza 01 15
Gure literaturaren historietan ageri diren datuak zuzenak baldin badira, ehun urte betetzen ditugu aurten Jose Manuel Etxeita mundakarra hil zenetik. Oroigarrizko muga hau aitzakia polita iruditu zaigu bereziki nobelagile gisa ezaguna den idazle honen beste alderdi bat, ipuingilearena, ezagutarazteko. Hain zuzen, hil aurreko urteetan Etxeita kolaboratzaile zintzoa izan zen Euskal Esnalea aldizkarian, jazorikoak eta gomutaturikoak orrialde eta erdiko lantxotan ekarriz. Goi asmorik gabeko idatziok ederki bete zuten aldizkariak zeukan helburu nagusienetako bat, alegia, euskalduna irakurle bihurtzea. Itsas giroan kokaturiko hiru ipuin eskaintzen dizkizuegu: Lastargiren pipea, Itsaslapurrak, Pepe Anton giputza.
Api 30 15
Katixa Agirreren Atertu arte itxaron nobelaz mintzatuko dira apirilaren 30ean (osteguna) 19:30ean Donostiako Garoa kultur Lab-en.
Api 30 15
Elias Canettiren Mihia aske aztertuko dute apirilaren 30ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Api 30 15
Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kulturgunean.

Api 30 15
Mikel Ayllon Ez egin tiro anbulantziei nobelari buruz berbetan arituko da apirilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Laudioko Basalarrinan.
Api 30 15
Anjel Lertxundiren Otto Pette nobelaz ariko dira apirilaren 30ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Api 30 15
Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburua aurkeztuko dute apirilaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 30 15
Aste honetan ere ezin neurtu zentsuraren tamaina, pentsa, Gallipoli ez da inon ageri gure prentsan. Eskualduna-ren aburuz errabian dela ageri du alemanak, ke hori lodi bat igorri du ipar-haizeari esker. Diotenez ogirik batere jan gabe erraz bizi da alemana, euskaldun anitzentzat artoa den ber, lur-sagarra da aleman gehienen ogia. Frantziak Gerlaren hasieran denbora zuen eskas, egun aldiz alde du, kanoien hazkurria ez da ments, oraingo honetan kanoien mintzoak erabakiko du borrokaldia, gainera airean alemana da ihesi dabilena. Kazetak sineskeriak hedatzen dituztenak kritikatu ditu, nonbait, haur mutu baten lehen eta azken solasa gerla uztailean bururatuko dela izan da, ez da iragarpen bakarra, ama birjina agertu zaio zortzi urteko haur bati, eta besteak beste gerla maiatzean finituko dela esan dio. Gerlak ez ditu Baiona hiriko eraikuntza lanak gelditu. Uruguaiko euskaldunek Argentinakoen pare, 25.000 libera bildu dituzte sorterriko soldaduen sostengurako. Zuberoako kronikariak diru-laguntzen afera dakargu. Gerla hasi zenez geroztik Liginaga-Astüek hamabost herritar galdu ditu, gerla hasi aitzin 308 biztanle ziren.
Api 29 15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobela hizpide izango dute apirilaren 29an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Api 29 15
Javier Aramendirekin Verba polita poema liburuaz mintzatuko dira apirilaren 29an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Api 29 15
Hamar urtean kartzelan idatzitako poemek forma berezia hartu dute orain Mikel Antzaren gogoan: erreka moldeko sei poema luzek osatzen dute Ametsak ere zain liburu berria, apirilaren 30ean jendaurrean aurkeztu aurretik sarean osorik eskaintzen dizugun hau. “Poema gordinak dira” diosku idazleak, “heriotza eta kartzela eta gerra dute gai. Baina maitasunezkoak ere badira, norbanakoa dutelako gai eta helburu, askatasuna dutelako amets”. Kantu zabal baten tankera hartuko diozu obrari, horrexegatik dakar azpititulu gisa: garaitu gabeen balada.
Api 28 15
Bertol Arrietarekin Alter ero ipuin liburuaz solas egingo dute apirilaren 28an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
