Abe 05 15

Ehiztariaren isilaldia Ahotsenean

Luis Garderekin Ehiztariaren isilaldia nobelaz jardungo dute abenduaren 5ean (larunbata) 18:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 05 15

Estolda jolasak Ahotsenean

Jon Arretxerekin Estolda jolasak nobelaz ariko dira abenduaren 5ean (larunbata) 17:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 05 15

Gidariaren okerra Ahotsenean

Gotzon Barandiaranekin Gidariaren okerra nobelaz solas egingo dute abenduaren 5ean (larunbata) 17:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 05 15

Bainaren belaunaldia Ahotsenean

Beñat Sarasolarekin Bainaren belaunaldia saiakeraz jardungo dute abenduaren 5ean (larunbata) 16:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 05 15

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak Ahotsenean

Joxemari Iturralderekin Perlak, kolpeak, musuak, traizioak nobelaz mintzatuko dira abenduaren 5ean (larunbata) 13:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 05 15

Baionak ez daki Ahotsenean

Bea Salaberrirekin Baionak ez daki ipuin liburuaz solas egingo dute abenduaren 5ean (larunbata) 12:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 04 15

Artzeren poemen errezitaldia Deban

Joxan Artzeren poemak errezitatuko ditu Metrokoadroka kolektiboak abenduaren 4an (ostirala) 19:30ean Debako Agirre jauregian. Musika: Bide Ertzean.

Abe 04 15

Ametsak ere zain Ahotsenean

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok abenduaren 4an (ostirala) 19:00etan Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 04 15

Egunero egun ero Ahotsenean

Fito Rodriguezek Egunero egun ero aurkeztuko du abenduaren 4an (ostirala) 13:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 03 15

“Jukebox ekahitza” Durangon

Paddy Rekaldek “Jukebox ekahitza” performancea egingo du abenduaren 3an (osteguna) 20:00etan Durangoko Plateruenan. Musika eta irudiak: Itsua DJ eta Oier Flores.

Abe 02 15

Beltzuria Durangon

Ixiar Rozasekin Beltzuria liburuaz ariko dira abenduaren 2an (asteazkena) 19:15ean Durangoko liburutegian.

Abe 02 15

Susa literatura argitaletxea Azokan

Barrenkale-ko 43-44-45 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Harkaitz Canoren Beti oporretan, Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra, Andoni Urzelairen Karanbola toxikoak eta Bea Salaberriren Baionak ez daki dira udazkenean argitaratu berri ditugun liburuak, Munduko Poesia Kaiera hauekin batera: Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena. Udaberrian plazaratu genituen: Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat, Markos Zapiainen Saizarbitoria eta iragana, Gaizka Zabarteren Jende desegokia, Mikel Antzaren Ametsak ere zain, eta Anne Sexton, Sophia de Mello, Gabriel Ferrater kaierak. Eskerrik asko urte osoan lanean lagundu diguzuen guztiei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen.

Abe 02 15

Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoriak Lili eta biok nobela aurkeztuko du abenduaren 2an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Abe 02 15

Hiriart-Urrutiren bi ipuin

Ehun urte, joan den hilaren 4an, Jean Hiriart-Urruti hil zela. «Bakotxak bere ofizio: apeza elizan, redaktorea bere gazetan», egin zuen aholku, zorrotz, Agosti Xahok behiala. Alabaina, errealitatearen aldakuntzak ez dauka etenik: politikan muturra sartutako sotanadun adina prakadun ezagutuko genuen elizkerian murgil. Zer esango zukeen gure Xaho maitagarriak Jean Hiriart-Urrutiren artikulu inpertinent eta errabiatiak irakurri ahal izan balitu? Jean Hiriart-Urruti, izan ere, nabarmen gailentzen da apezek egindako idatzietan eta politikaz idatzi duten kazetarietan: argudiatzeko ahalmena, eztabaidarako trebetasuna, irakurlea harrapatzeko xarma, ironia, lapur-nafarrera literarioaren erabilera herrikoia… Aski dohain badute Hiriat-Urrutiren artikulu ugariek gaur egun ere —urruntasunak ulerbera egiten gaitu— bere jarrera karka, ultra edo katopopulistaren azpian ageri duen idazle senaz goza dezagun. Bi adibide eskaintzen dizkizuegu, bata antologietan jaso izan dena, Makila ken, eta bestea makila oihalduna estakuru hartuta alegia politikoa osatzen duen lan bitxia, Har zazu parasola, sinadurarik gabe argitaratua, harenak bezala hartu izan diren beste lan asko bezala. Hau ere Hiriart-Urrutirena izan litekeela uste dugu, edo haren oso ondoko edo oso aldameneko jarraitzaileren batena. Zalantza txiki hori daukagu, osagarrietan ez baitu erlijioa erabiltzen, eta hau salbuespen handia luke.

Abe 01 15

Beti oporretan Donostian

Harkaitz Canorekin Beti oporretan narrazio liburuari buruz solas egingo dute abenduaren 1ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak