Mar 10 25
Virginia Woolf Dalloway andrea Erronkaribarren
Virginia Woolf idazlearen Dalloway andrea eleberriaz izango dute solasgai martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Erronkaribarreko juntetxean.

Mar 10 25
Virginia Woolf idazlearen Dalloway andrea eleberriaz izango dute solasgai martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Erronkaribarreko juntetxean.

Mar 05 25
75 urte bete dira martxoaren 5ean Edgar Lee Masters hil zela, eta pentsa genezake hilartitzik ez zaiola faltako. Izan ere, 50etik gora liburu idatzi izanagatik ere, bat du munduan ezaguna: Spoon River Antologia. 1915. urtean, antologia grekoan inspiraturik eta Ipar Amerika erdialdeko herrixketako bizimodua gai harturik idatzi zuen poemarioa, berrehundik gora epitafiorekin, hilerriko biztanle bakoitzak berea, epitafioa poema moldean emanda, herri ia osoaren kronika eginik. 2023an euskaratu zuen Alain Lopez de Lacallek eta Balea Zuriak argitara eman. Guk antologia horren antologiatxoa dakarkigu, Gotzon Barandiaranek euskarari ekarritako liburuko hamar pieza.
Mar 05 25
Duela bost urte, itxialdi mundialaren bezperatan, 2020ko martxoaren 1ean zendu zen Ernesto Cardenal poeta, apaiz eta militantea. Iraultza sandinistako kide gisa ezaguna gehienontzat, nozitu zituen AEBetako inperialismoaren atzaparkadak. Bi poema dakartzagu euskaraz, Itxaro Bordak eta Mikel Antzak literatur aldizkariak sandinismoa bezain bizi zeuden garaian itzuliak. Bi poema, halaber, martxoaren 1ean ere, baina 1917an, jaiotako Fadwa Touqan palestinarrarenak. Bere herriaren eta herri horretako emakumeen ahotsa goi maila lirikora ekarritako poeta, jatorri bereko bonben itzalpean idatziak dira asko. Euskarazkoak Itxaro Bordak eta Joseba Sarrionandiak emanak dira. Milaka kilometrora, egun berean, 1917ko martxoaren 1ean, jaio zen Robert Lowell poeta ere. AEBetakoa berau, baina ez bonba zalea, II. Mundu Gerrara joateari uko egiteagatik espetxeratua izan zen, Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduko kide nabarmena izan zen, eta XX. mendeko poeta estatubatuar handietarik bat da. Bi poema honenak ere, Luigi Anselmik gurera ekarriak.
Mar 04 25
Iñigo Martinez Peña filosofo eta idazleak Ezinezkoaren alde Hutsunea egungo bizimoduan saiakera aurkeztuko du martxoaren 4an (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan.

Ots 28 25
Uxue Alberdi hizlari dela Hetero liburuari buruz arituko dira otsailaren 28an (ortzirala) 18:00etan Anizko elkartean.


Ots 27 25
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz arituko da otsailaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Ots 27 25
Ana Malagon idazlearen Ez dakit zertaz ari zaren ipuin liburuari buruz arituko dira otsailaren 27an (osteguna) 18:30ean Leioako irakurle taldean.
Ots 27 25
Beatriz Fernández idazle eta hizkuntzalariak Ariadnaren haria saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman otsailaren 27an (osteguna) goizeko 11:30ean Donostiako Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

Ots 27 25
Lisipe bildumak 16. alea kaleratu berri du, Ariadnaren haria izenekoa. Azpitituluak (“Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan”) argi adierazten du Beatriz Fernándezek idatzitako liburuak jorratzen duen eremua: hizkuntzaren —eta batez ere, euskararen— tipologia eta erabilera soziala, sexuaren edota generoaren ikuspegitik. Labirinto horretatik onik ateratzeko, filologiaz, politikaz, historiaz eta umorez osatutako hariak osatzen ditu egileak, zorroztasun zientifikoa eta dibulgazio gozagarria uztartuz. Hizkuntzaren erabileraren inguruan aspaldi hasitako hausnarketa kolektiboari segida eman nahi izan dio, ezagunak diren alderdiak birpentsatuz eta ezezagunak direnak erakutsiz. Euskara disidentea bera eraikitzen (edo behintzat euskal hiztunak deseraikitzen) laguntzeko baliagarria izan daitekeen gogoeta.

Ots 26 25
Heriotzak Eduardo du izena emankizuna otsailaren 26an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean.
Ots 25 25
Eneko Bidegain idazlearen Bichta Éder nobelari buruz elekatuko dira otsailaren 25an (asteartea) 18:30ean Aurizberriko liburutegian.

Ots 24 25
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz solasean arituko dira otsailaren 24an (astelehena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.
Ots 21 25
Heriotzak Eduardo du izena emankizuna otsailaren 21ean (ostirala) 20:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan.

Ots 21 25
Ots 20 25
Ernest Hemingway idazlearen Fiesta. Eguzkia jaikitzen da liburuari buruz arituko dira otsailaren 20an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.
a.