Ots 06 20
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia Getarian
Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia mintzagai izango dute otsailaren 6an (osteguna) 19:00etan Getariako liburutegian.
Ots 06 20
Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia mintzagai izango dute otsailaren 6an (osteguna) 19:00etan Getariako liburutegian.
Ots 06 20
Bi idazle hil berri izanaren albistea jaso dugu aste honetan: Pio Berasategi eta Gabriel Korta. Idazle oparoak bi-biak, bat poesian eta bestea narratiban. Gabriel Kortaren oroigarri, haren poema liburu bat eskaintzen dizuegu, 2010eko Laugarrenak lau bilduma mardula, aurretik argitaratuak zituen hiru liburuen berrikuspenaz gain, “Testigantza” izeneko poemario berria ekarri zuena. Pio Berasategiren lehen nobela ere, 1982ko Herbesteratua, irakur dezakezu orain sarean, Goierri gipuzkoarreko hizkerak blaitutako prosa parekorik gabeko baten erakusgarri.
Ots 06 20
Otsailaren 3an zendu da George Steiner pentsalari eta literaturaren teorikoa. Literatura konparatuan eta itzulpengintzaren alorreko ikerlaria, lan esanguratsuak egin zituen literatur-kritikaren eremuan, Mendebaldeko literaturaren eremuan. Hainbat egunkari eta aldizkaritako kolaboratzailea, fikzioa eta poesia ere idatzi zituen. Zubizabal aldizkariak haren artikulu bat argitaratu zuen 2001ean, Kontraesanen eremu neutrala dira ametsak , haren heriotzan irakurgai jarri duguna.
Ots 04 20
Lucia Baskaran idazlearen Gorputz madarikatuak berbagai hartuko dute otsailaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Urt 31 20
Juanjo Olasagarreren poema puskak hautatu dituzte hainbat idazle eta irakurlek, eta datorren urtarrilaren 31an (ostirala) 19:00etan Arbizuko herriaren etxeko batzar gelan errezitaldi berezia eskainiko dute.
Urt 30 20
Slavenka Drakulicen Han ez banengo bezala hizpide hartuko dute urtarrilaren 30ean (osteguna) 19:00etan Lizarrako liburutegian.
Urt 30 20
1962ko urtarrilaren 29an jaio zen Olga Tokarczuk idazlea, Poloniako Sulechown. Ez da gure artean ezaguna izan 2019n Nobel saria jaso duen arte. Poesia, eleberriak, ipuinak (filmen oinarri izan direnak), obra anitza egina du. Ohar eta testu laburrez osatutako Lasterkariak (Bieguni, 2007) liburuak Poloniatik at haren izena zabaltzen lagundu zuen. Hango bi testu ekarri ditu euskarara Uxue Alberdik, hemen eskaintzen ditugunak.
Urt 28 20
2011n ezagutu genuen Lina Ben Mhenni, Tunisiako Ben Ali presidentearen aurkako errebolten kronika egin zuelarik Tunisian girl blogetik. Debekuak debeku, sarean jaso zituen erregimenaren aurkako iritzi eta gertakizunen kronikak. Eta euskaraz irakurri ahal izan genituen hainbat Denonartean argitaletxeak 2012an kaleratu baitzuen Tunisian girl liburua, Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratua. Urtarrilaren 27an zendu da Ben Mhenni, 36 urte zituela, eta haren oroimenez hona hemen liburua osorik.
Urt 26 20
(H)ilbeltzako antolatzaileak Poesiaren kriminalak errezitatzen arituko dira urtarrilaren 26an (igandea) 19:00etan Elizondon. Horrela bukatuko da 2020ko (H)ilbeltza.
Urt 26 20
Urtarrilaren 26an amaitu da (h)Ilbeltza jardunaldien 2020ko emankizuna. Astean zehar hitzaldi, mahai-inguru, solasaldi, erakusketa eta bertzerik izan da, genero beltzaren inguruan, eta amaitzeko Poesiaren Kriminalak izeneko errezitaldia antolatu dute. Literatura beltzean jardun duten idazle batzuen poesia-lanaren lagin txiki bat: “Poesiaren kriminalak dira, beren lanarekin demostratu zutenak generoen gainetik idazleak zirela; eta etiketen gainetik, literatura egiten zutela”. Eta hementxe aurkituko dituzu Izzo, Christie, Vazquez Montalban, Borda, Nabarro, Hughes, Sciascia.
Urt 23 20
Aritz Gorrotxategik Amua poema liburua aurkeztuko du urtarrilaren 23an (osteguna) 19:00etan Donostiako Elkar liburudenan.
Urt 23 20
Slavenka Drakulicen Han ez banengo bezala hizpide hartuko dute urtarrilaren 23an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Kulturate liburutegian.
Urt 23 20
Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean liburua solasgai izango dute urtarrilaren 23an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urt 23 20
Gloria Fuertesen Poema antologia hartuko dute hizpide urtarrilaren 23an (osteguna) 17:30ean Maeztuko kultur etxean.
Urt 22 20
Emily Brönteren Gailur ekaiztsuak liburuaren baitan elkartuko dira urtarrilaren 22an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.