POESIAREN KRIMINALAK
Dorothy B. Hughes

euskaratzailea: Amaia Apalauza / Jon Alonso
(h)ilbeltza 2020
armiarma.eus, 2020

 

Iluntasuna baino hobea

gau-tximeleta baten

ziztada

hegalean.

 

Loa baino hobea

astigar baten

su borladunaren

orratza.

 

Elurra baino hobea

hegatxabal baten

zintzur gaztearen

doinua.

 

Eta askoz hobea

zigorkada bat

hileta-kanta ahul

hits bat baino.

 

Hobe dira 

hausten eta lotzen duten gauzak

lasaitasuna

jasatea baino.

 

POESIAREN KRIMINALAK
Dorothy B. Hughes

euskaratzailea: Amaia Apalauza / Jon Alonso
(h)ilbeltza 2020
armiarma.eus, 2020