Herbesteratua
Pio Berasategi

Hordago, 1982

 

 

—I—

 

      Agian, Euskal Herritik urrun aurkituriko aberkideen tartean Mikel Arriaga dut gehienbat ezagunena. Euskaldunon biltzarre batzuk zirela medio topatu nuen lehendabiziko aldiz Mikel Ateneoan, eta berehala jarrai ere egin nion bere adiskidetza onari. Biltzarre haietako euskaldun, edo hobeto esanik “vasco” askoren tartean, ezin inor besterengan ohar zitekeen nabarmenago Mikel Arriagaren nortasun abertzale berezia baino.

      Halabaina, ordea, gero biltzarre haiek gustatu ezik nere lagunari, luzaro egon ginen mutu eta elkarren berririk gabe. “Hau guztia mutil, ritual bat beste ezertan ez baituk geratuko”, esan zidan behin Mikelek halako biltzarkide batzuren ahotik hain hitz eder, egitamu eta promes zoragarriak entzutean.

      Bestera, gizaseme bizkor eta leiala zen Mikel Arriaga. Begiak beti urduri zituelarik, expresamen handia zuten bere portaera isilean; eritzietan berriz, izanik hain neurtua, edozein desarrazoi arbuia ohi zuen zorrotz asko.

      “Errege eta gobernari guztiek zigortu eta debekatu ditek gure herria, berezko duen zibilizapen gehiena kendu eta bortxaz ordezko beste bat ezarriz; jakina, nola pentsa litekek bizirik iraun eta bakean hazi eta ugalduko dela Euskal Herria bere aurkako ideiaz, ohituraz, mintzairaz, kulturaz eta senez?” ailega ohi zuen maiz sarritan.

      Nahiz eta euskaldunon hizkuntza galduz gero ere Euskal Herria bere kondairaren bidez herri izaten jarraituko zela zioten “vascofilo”en eritziak zeharo asalda ohi zuen Mikel. Baldin hizkuntza ez bazen kontutan, ezin existi zitekeen herririk, eta herririk ezean hainbat guttiago aberria. Hura zen bere ideia.

      Urte mordoxka baten denbora iragan ondoren, batetxo ere uste ez nuela telefonatu zidan egun batez Mikelek, alegia, nerekin hitzaspertu bat izan nahi zuela ailega zidalarik. Egia esateko, gutti ez ninduen harritu hark eta beste gabe hark hala deitzeak, zer edo zertaz mintzatu nahiko zidan pentsatuz.

      Hitzartu genuen egun, ordu eta lekua, eta hartan igaro ziren egun batzuk nik pentsa ere ezin nezakeela hain erasanda egongo zela nere aberkide lagun Arriaga, Madrilgo bizitzeaz. “Ni banoak, mutil”, esan zidan telefonoaren beste kabutik orduan bertantxe eta presaka trena hartzera Chamartin-a joan behar balu bezain prestu. Bazirudien larri samar zegoela ardura handiko zerbaiti ekiteko asalduak jota. “Hi, hago sosegu”, aholkatu nuen lagun nintzaion muestra beroenez, eta hartan gelditu ginen zetorren egun hura arte.

      Neronek ere, egia esan, duela aspalditxo maiz izan ohi nuen hemen Madrildik norabait alde egiteko irrika bizia, baina erabakia beti motz gelditzen zitzaidan, eta gaur geroenean, denboraren iraganak berekin duelarik etsipena ere, askoz errazago isilerazten dut barnean hain biziro gorderik dudan desira aspergaitza.

      Mikel Arriaga, ordea, izanik zen bezain prestu eta ausarta, laster hartzeko erabakia hartu eta bere aldiko azkarrena jope egingo zuen pagu haietatik bost axolaz dena bertanbehera utzita. Eta nik, noski, ez nion ezezkorik ezertxotan aholkatuko eta guttiago galerazi, bere balentiazko borondatearen zentzua.

      Biok inguratu ginen batera samar “Casa Vasca” aldera ardo batzuk hartuz hitzegiteko. Jakina, euskaldunok maizenik ardandegian bila ohi dugularik edozein arazori konplimendu emateko parada, puntu hura iruditu zitzaigun egokiena eta haruntz jo ere genuen.

      Noski, abegi jatorrena opa geniolarik elkarri, eskatu bertatik espentxa ziezaguten ardo on bat, eta txin-txin alai eginez, berehala hustu genituen lehenengo errondaren txolak.

      — Eta hik, zer diok Mikel? —galdetu nion berehalako zenbait interroguei nik lehenago erantzun ostean.

      — Mutil, ni banoala hemendik.

      — Baina sekulako, ala...

      Nere duda-muda edo fidakaizkeria ikustean hain nabarmen, aurpegiz aurpegi begiratu eta buruaren mugidaz, benetan erantzun zidan betirako zihoan baietza.

      Ni, egia esan, neroni haruntz joatea ezin estendi nintzenez gero, asko poztu ninduen bere erabakiak.

      — Euskal Herria ama ona duk, Mikel —esanez jarraitu nintzaion—; eta nahiz apalki, emango dik ahal duen ogia.

      Mikelek berriro ere buruaren eraginez erantzun zidan baietz. Bazitekeen bere begietan bi malkoren negarra prest samur egotea ere. Ez nuen begiratu, baina hain isil eta ausnarti ikustean, beste zerbait barruntatu nuen usteak bultzatu ninduen berrizkako sailera:

      — ...Edo; beste norabait hoa?

      — Ez, ez —adierazi zuen osorik zindo, ea nik galdera hura nolatan egin niezaiokeen harriturik bezala.

      Inondik ere, Mikelen morala oso agiri zen bagi; nik itxaro nezakeen baino bagiago, baina ezin pentsa zitekeen, eta pentsa ez ezik izan zitekeen Madrildik alde egiteari beldur ziolako.

      — Ez ezak bi bider pentsa —ailegatu nion opa beroenez.

      — Derrigorraren premia sentitzen diat haruntz joateko. Inoiz neure buruari zer edo zertan iguin badiot, hemen hain alfer eta asperturik egotean zegok; ezin bila zezakeat beste erremediorik —ahomentatu zidan Mikelek pentsamendu eta eritziak txit barrendik tolesgabe irauli ohi diren solas horietako bati ihardunez.

      — Nolahala, hire egitekoa besterik izango duk Euskal Herrian.

      —  Hala hobe —erantzun zidan Mikelek—, baina ahuleriak arras naukak jota.

      — Ez gizona!

      — Bai.

      — Ahalegin hadi lanean gehiago —aholkatu nuen.

      — Mutil, ezingo diat.

      — Zergatik ez haiz ezkontzen? —aurpegira nion.

      — Zertarako?

      — To!, emazte bat ondoan izanik hobeto bizitzeko, edo...

      Sekula haietatik bateko begiratua egin zidan Mikelek zelako gauza aditzean.

      —  Arestian —hasi zen berriro—, neska batekin bizitu nauk, eta seksu beroz elkartzen ginelarik, hortik at hutsarte bat bera beste ez huen guztia.

      — Eta orain, non duk neska?

      — Etxabizitza eroso eta dotore bat ipini dion norbaitekin joan duk. Gauero ateratzen dituk teatro, festa-sala edo errestorant onen onenetan galanki afaldu eta jende inportantea delakoarekin hartueman egiteko. Gaizki obratzen duten kezkarik ere ez baitiate.

      — Ez koanto —erantzun nion erraparamen osoenez—, instintu seksuala instintu denean eta ez beste ezer, ez baitzeukak preferentziarik, eta ezin bultza zezakek inor egitazko maitasunera. Izaki bata bestearen gorputz eta animari eteteke batasun suharkian loturik egotea duk egiazko amodio seksuala; horrek berariaz jatorrizko duen indar zoragarriaren ezak galtzen gaituk; berekiko kontzientzia mugatu eta murrizkatzeak.

      — Mutil, bazirudik moralista bat haizela.

      — Eta onen onenetakoa, gainera —erantzun nion maixeoz.

      Mikel eta Florak elkar maite ez izan arren, bere maitaleak ondotik alde egitea apur bat sentitu egin zuen Arriaga lagunak. Nonbait, bera ere ongi portaturik ez ote zen kezka zeukan, eta nobela baten pareko argudioak ateratzen zituen. Flora beste norbaitekin joateari gaizki eritzita zegoen Mikel, nahiz eta beronek esanik eduki noizpait edo askotan, baldin hala obratu nahi bazuen libre zela.

      Baina, ordea, Mikel-Flora intzidente amurus hasekaitz hura ez zelarik bere zio ardurazkoena, nahiago zuen lehenbailehen ahantzi eta barrengo errealitateari jarraitu.

      Nolanahi ere, egundoko parte-emate izugarria egin zidan Mikelek egun hartan bere hainbat eritziez eta, azkenean, ea neroni ere zer arraiotan nengoen hemen zorrozki salatu ninduen.

      Jakina, Mikelen aurrean zenbait kanpanpeko gauza arrunt eta merkeren bidez ezin baliatuko nintzela kontu eginik, nik ere jarri nizkion neure argudioak ahal nitzakeen trebeen eta benetan, baina ezer medru guttitarako baliatu ninduten.

      Hartan geundelarik ardandegian, berehala sartu ziren kaletik barrena bi mutil eta hiru neska gazte ikasle otezko itxuraz, eta sobra ere, soldaduzka egiten zeuden beste hiru gazte kaskamotz eta ondoratu zitzaizkigun jendartean gerturaino. Gehienak agiri ziren galtza bakeroetan sarturik edo bakeroek heuretan hain estu. Batzuek euskara ere bazerabilten zerbait, beraz, oharpen oso osoenez begiratu genien.

      Neskatxak ttikista samarrak izan arren, pertxenta huts azaltzen ziren nor baino nor politago; mutilek, handi-ttikian erruzago haziak ziruditen.

      — Hi, gure neska gazteak geroz eta ttikiago dituk, edo zer arraio? —adierazi nion behingoan lagun Arriagari.

      Mikelek banan banan hiru neska haiei begiratu, eskuan zeukan ardotik tantta bat zurrut egin eta neregana hurbilduz, bertatik erantzun zidan:

      — Denbora baino lehen sorgintzen dituk, tranpa dariela.

      — Hago isilik, mutil!

      — Egia.

      Gu geure ardoak hartu eta haien albotik barrena iragaitean, batetxo ere gaitzik pentsa gabe galde egin nien ea nondarrak ziren. “Bakoitza geuron etxekoa”, erantzun zuen beren tartetik mutiletako norbaitek, gainerako guztiek isilik geratzen zirela.

      Ez bai “zera”, munduan maiz sarritan gerta zekiokeen esan behar ez zena zionari, nahi ez zuena entzutea, beraz, ez bainuen berriz txintik ahomentatu, eta Mikelek ere aditu ez balu baino kaso handiagorik ez zien egin.

      Ardangelako atetik kalera irten eta biokiko opa onenaren bidez, bertantxe elkarri agurrak egin genizkion hark bere eta nere aberrian arrakasta izan zezan, eta nik suharki itxaro nezan nere errendentoretza desiragarria.

      Kadira edo sofa eroso batetan eseri eta Mikel Arriaga liburu bat irakurtzen ari zen. Bazeukan liburuak non bila aukera egiteko baliorik asko. Bere sorbaldaren barrenik alde batetik besteraino gelako hormaren kontrena, agiri zen liburu sail galanta sei edo zazpi baldatan apainki katonirik batzuek besteen arrimoan tajuz jarrita. Egongelako ertz batetik besterako taibete guztia zeukan liburutegiak.

      Goizean edozein egunkari baino lehen, beti irakurri ohi zituen Mikelek halako liburu on bateko zortzi edo hamar orrialde guttienez, besterik posible ez bazitzaion.

      “Las condiciones en que se desliza la vida actual hacen a la mayoría de la gente opaca y sin interés —zioen autoreak—. Hoy, a casi nadie le ocurre algo digno de ser contado. La generalidad de los hombres nadamos en el océano de la vulgaridad. Ni nuestros amores, ni nuestras aventuras, ni nuestros pensamientos tienen interés para ser comunicados a los demás, a no ser que se exageren y se transformen. La sociedad va uniformando la vida, las ideas, las aspiraciones de todos”.

      Lerro haiek aspalditxo idatziak izan arren, gaur geroenean ere bizitza gertatzen zen moduak ezer interes gutti zuen inorentzat edo behinik behin gehienontzat.

      Agian, halako zenbaitek beste ikuspenik izango zuen, baina pentsa eta pentsa gogoeta sakonago batetaraino itzuli nahi bazuen, hamaika kezka, zalantza eta aiherkura sor ziezazkiokeen. Gaur, gauza izugarriak gerta ohi diren mundu zabalean edonork jakiteko moduan, eta nor bakoitzaren mugaideetan ere berriz, ero, ergel, baldar eta doilor izatean gehienik nabarmentzen ginen. Egiak ez baitzuen zentzunik eta gezurrek ahoa neurri. Gaurdaino bizirik iraun zuen benetazko gizonaren borrokarik larriena, maltzurkeriaren egi-itxura gezurtatu ahal ezina zen...

      Mikel halako burutapen sakonetan topatzen zelarik, behingoan telefonoaren tinbre hotsak tente jarrarazi zuen. Aldamenean zeukan aurikularra jaso baino lehen bat edo beste eginik, bertantxe prestatu zen.

      — Sí, ¿quién es?

      — Chuchi Morgan.

      — ¡Ah! Chuchi; buenos días.

      — ¿Que haces, macho?

      — ¡Ah!, adivina.

      — ¡Quita!

      — Estoy con una chica que conocí anoche en el Pasapoga.

      — No me seas rollista, cachondo y panoli, a un mismo tiempo, ¡caramba!

      — ¡Passa...., tia! ¡Demassie?

      — Nada, no te sale; Umbral es otro, ¿sabes?

      — Pues, creía que no.

      — Déjate de jilipolleces, y dime que opinas de los guiones.

      Artean denbora gutti zelarik, Chuchik halako gidoi batzuk zizkion utzirik Mikeli irakur zitzan, eta honek zer nolako erizpide merezi zioten jakiteko deitzen zion zinegileak.

      Mikelek irakurrita zeuzkan eta Azcona jaunarena zenez bi gidoietan bata, bere guztiak ohizko bezala ona zela ailegatu zion, baina beste gidoia izanik “porno” huts eta gainera, “porno” txar, otas, arlote eta eskasa, guztiz kontsideratu zion gauza dohakabe eta arbuiagarri.

      Chuchi Morgan bera ere haintzakotzat harturik zegoen gidoi “porno” hura pailasokeria bat beraren pareko zela; made in Spain bat, hain zuzen. Beraz, gaurko kontsumorako izango zuen jazkuntzarik asko.

      Bestea, ordea, nahiz eta errealitate eta moralari buruz balioak ugari eduki, Mikelek ez baitzion ahoguratu adur onik. Tamalez, eta gauza tristea izan arren, ez baitzegoen beste erremediorik, eta kito. Orduan hamar urte lehenago egin behar zen filma bezala gerta zitekeenez gero Azcona jaunarena, merkatuan meko joko zuen etsipenean egon hobe zen.

      Mikelek, ea gidoiak atzera berriz eskuratzeko premian zegoen galde eginik Chuchiri, honek, ez zuela aparteko presarik, erantzun zion, baina aurki zihoazela “toma” batzuk egiteko asmotan Casa de Campo-ra, eta baldin haruntz etorri nahi bazuen deitzen ziola; bienbitartean, eta joatea pentsatzen bazuen, bidebatez gidoiak ere eramango balizkio, ba, hobe zela.

      Hamaika t’erdietan edo gertu ordu hura arrimaturik iritsiko ziren Casa de Campo-ko urmaeldik eskuinera topatzen ziren mendiska bien erdiko kaltzada zaharrera. Sobra ere, han filma behar zuten zerbait.

      Mikelek egun gutti harunztik zion bidalirik filmaren zuzendariari kuestionario bat eta harekin pertsonalki egon ahal izatea ere konbeni baitzitzaion. Bueno ba, joatea erabaki zuen. Ez kaltzada zaharra nontxo zegoen ba al zekien galde eginik Chuchik, eta Mikelek erantzun baietz, berriro han elkar ikustekotan gelditu ziren.

      Chuchi Morgan edo Elvira Gomez, interview bat egin zion geroztik zuen ezagun Mikelek. Chuchi, mendu bereziko emakumea zen;eta gainera norberetaz maiz ailega ohi zuenez, bere familian beste zenbait ugari bezain estrafalaria eta kasketadun. Halaber, ordea,. inongo titulorik izan ez bazuten ere sekula bere familian, antzineko jatorriz, sendi handizkienetako bat baten odoleko alaba zuen Madrilek Elvira Gomez y Sainz de la Cava; Chanberf auzoan jaioa baldin eta Jainko Jaun berak uko nahi bazion ere. Noski, jende askok ez baitzion sinesten esan ohi zuen lautatik bat beharta ere, baina tira, gezurra botaz gero, hari bost axola zion denak; sinetsi nahi zuenak sinetsiko zuen eta bestela, munduak tontoentzat ez baitzeukan lekurik.

      Noski, gero zinegintzari ekin zionean, izanik Gomez abizena hain arrunt, eta Sainz de la Cava nolatan erabili modu hoberik ezean, Chuchi Morgan bezalakotzat bataiatu zuen bere burua, eta handik harako mundu artistikoan Chuchi izango zen lagunentzat sekulako, eta Morgan “señorita” hain lagun ez zituen bere menpeko langileentzat.

      Nola bazen halako produktora ospetsu edo besteko hainbat ez zen edozein, eta baldin noizpait beren filmaketak egiteko sortzen bazitzaien oztoporik handizkien jauregi ederretara, aberatsen gela dotoreetara edo beste jabego askotara iristeko, bertantxe parte hartzen zuen Chuchik eta laster hala beharta lortuko zituen preziso ziren baimenak; zerbaitetarako zituen hainbat ezagupide, adiskidetza eta intruizio, kontesa, dukesa, markesa, baronesa eta dama aristokrata gehienekin.

      Halabaina, ordea, dama aristokrata haiek guztiek Chuchi Morgan estimadun zutela irudi izan arren, denek edo behintzat gehientsuek, hezur hezurretaraino gorrota ohi zuten “la trapera ilustrada” deitzen ziotelarik.

      Baina orobat, guztiek zioten nahiz eta gaintzuriz eta marruileriaz, errespetorik asko beren “high life”ko mugaide liluragarrietan gerta ohi ziren halako zenbat trikulusaltsa eta maixeria itsusien berri neurritik areago barreiatu eta traszendi ez zitezen.

      Chuchik, oligarka, aristokrata-finantzari, politiko, jauntxo eta batez ere beraien dama ilustre haiez gauza anitz zekitzan eta jartzen zizkioten baldintzapenen truke, samur behartu ohi zituen mesede ugari lortzeko. Nahi zuenek nahi ziona esan, eta noski, “chantaje” bat gora behera, atzetikako marmarizoak ez zion lorik galerazten.

      Chuchi Morgan bi bider zen ezkondua eta aspaldi zituen dibortzioaren ahalez hautsirik ezkontza biak, gero adiskide batekin bizi izateko batean haserre eta bestean lagun nahiz eta erruz sarritan elkarrengandik urrun ibili, baina hala ere, bere maitalearen ontasun gehienak zeuzkan iskribautzako inkopetan pasata, bizimaina hobeagoren ametsetan. Dotore jantzi eta apaintzen zuen bere edertasun zerbait edadetua, eta oparo otxinak firin-fara gastatu ere baldin nprbait begi onez topatzen bazuen. Francoren sasoiko Donostiaz sarritan gogoratzen zen Chuchi, eta baita ere Miarritzeko kasinoez, baina ETA sortu zenetik, nola mugaz alde bateko hala besteko euskaldunak eskergaitz bilakatu ziren; euskalduna, terkoitz eta basatia zen, eta halako zenbait gauzatan arrazoi bazuen ere, beren heriotz, trikizio, istilu eta inkisizio, dena galduko zuten euskaldunek beren herria.

      Inolaz ere bada, kaburik gabeko ondorioetara heldu ohi zen beti Morgan “señorita”. Ez baitzuen beste inoren eritzirik onartzen.

      Politikaz, bazirudien sozialista zela, baina sozialismoaren teoriaz izugarrien nahasborrasteak expresa ohi zituen. Sozial arloan, eta batipat gizon emakumeen konponketaz, bi alderdiak berdin parekatuz jipoitu eta ekiparatuko zituen, edo berdintsu; eta emakumeek bere errebindikapenetan ailegatzen zuenez, ezer gutti sinetsi zitekeen eta obra guttiago berriz —nahiz hain naro idatzi prentsa eta liburuetan—haiez esaten zenez. Halabaina ezin pentsa zitekeen emakumea erraparamen guztiz halakotzat izanik, ahul, herabe, geldo edo intelijentzia gutti eduki zeukanik ere. Seksua ez baitzen bere aldakera askotan adierazpen oso zihurra, beraz, gizonak ongi ezagutu beharko zuen emaztea berauez maitemindu baino lehen, eta gero ere bi bider gogoandu ezkontzerako. Gizona, ordea, bere hantuste ergel eta harroan izaki baldar bat beste ezik erortzen zen sekula beti emaztearen eskuetan hain pelele. Ezer gutti zegoen mundu zabalean gizona samurrago balaga zezakeen gauzarik emakumeei deigarri zitzaiela entzuteak baino; zer banitate haundiagorik froga zitekeen bada? Noski, gizona abere zozoilo bat zen.

      Baina modu eta era asko zeuden emazteak bere ezkutuko botere harrigarriak erabili ahal izateko nor Dalila bat dirudi edo Semiramis erregina bezala, eta gizonaren berekoikeria eta superbiak lehenak beste, berriro ere ez baitzuen izango Sanson eta asiriotarren errege hark baino pagu hoberik. Gaur egungo seksuareri aldetikako askatasunak zekarkion gizadiari hobeki obratu ahal izateko parada, eta inondik ere etorkizunean ez baitzuen izango bizitzak oraindaino bezainbat oztopo eta lotura.

      Morgan “señorita”k argudio hauek eta erruz beste asko, modurik patres eta berdotzenetan ailega ohi zituen bere inguruko zenbait halakoren irri eta gozamenerako.

      Hala ere baina, Mikelek, Chuchiri esker zekitzan eta zegoen ikusita, Eurobuilding, Palace, Ritz eta beste edozein hotel, ostatu edo “Costa Fleming” deituriko eremuan zer nolako kuntxulubio tramaldes eta malmutzetan ibili ohi ziren itzulirik zenbait politiko amurus zinemako “star” onen onenez aurrera hain galanki.

      Gidoi eta blok bat hartu autoraino eta hamaika t’erdietako Casa del Campo-ko kaltzada zaharrean zegoen Mikel Arriaga, baina artean zinelarien aztarrenik ez baitzen agiri inon. Gero, azkeneko orduan, filma Metro-Goldwing-Mayer-entzak egin beharta baino zaratatsuago etorriko ziren denak.

      Eguraldia, nahiz hotz samar egon,eguzkia atsegin isurtzen zen edonon urrezko eurijasa zirudiela; neguaren bukaera zen gertu. Leku eta batipat egutera eta landa babesetan zerbait berdatzen ari ziren zelaiak, baina laihotzean ifar haizea gordin nabari zitekeen.

      Kaltzada zaharraren albotik gorako muinotxo bateraino igo, eta zigarro bat irazeki ondoren, Madrid hiri handiari begira jarri zen Mikel; han agertzen ziren eskuinetik ezkerrerantz Frantzizko Handi Donearen kupula eta dorre harkaztuak eguzkiaren ukituak izotza urtzean dirdira zeriela; baita ere hantxe zerbait ezkerrerago topatzen zen aurrez aurre erregean Oriente-ko Jauregia erraldoi astun baten antzean; Torre Madrid, Edificio España, beste hainbat etxeobra eta elizetako kanpandorreak eta kutsaduraren laino beltzaka batez bildurik zeuden guztiak hain itsusi. Zeruan goitxoraino iristen zen landura pozointsu hura kedar eginik ortzeko sapaia ganbara jartzeko.

      Ikuspen hark behingoxean barrenarazi zion Mikeli halako kezka iguingarria, eta bertantxe jaurti ere zuen furriadaz ezpainetan zeukan zigarroa.

      Mikelek laster hiri handiari sorbalda emanez arbuiatu zuen hain ikuspegi gorrotagarria, baina beste hiru ertzetan ere hurbil jeikitzen ziren erlauntzen itxurako etxaide izugarriak bere inguruan, zemaitsu bezala, arerioak irudi edo etsaigo baten modura.

      Han zegoen TVE-ren antena zutik mundu guztiaren deigarritzat, baina Mikeli bost axola zion zozokeria nazional nabarmen nabarmenaren tresna hark.

      Mikel, egun hartan, nahiz Madrilek duen lekurik erosoenean egon, abere soakoi bat bera behingoan esparru oparoan katigu bezala sentitu zen, eta ixtant batez anilamia batek beste lilurazko terraje batzuetara eramanik zirudiela hasi zen bere haur-gaztaroko zenbait gertakizunez oroitzen.

      Filmagintzako jenderik ez baitzen agiri, noski.

      Behin batez —ongi gogoratzen zen Mikel—, bere lagunekin jolasean zebilen Ugarka Errota-ko atarian. Noski, bera bezela, artean mutiko koskor batzuk beste ez ziren Patxi Zabarte, Jon Ugalde, Salusti Larrea, etab...; Patxi, Ugarka Errotako seme zelarik, haruntz jo ohi zuten bere lagunek ikuilu, ganbara, mandio eta zirkilu bakoitza jostaleku eginik.

      Udateko egun sargori bat zen, hain zuzen. Belar ondua garraiatzeko atarian prest zegoen gurdia zuten jostailutzat, baina bazuen plazerrik asko bertan jolasteak. Aurrena, zozketa egin ohi zen ea nori suertatu gurtuinean zangalatraka jarriz besteek gurtadarra jaso atzetik eta altza zezaten. “Aita Zaldizko!” dei egiten zuen kantu doinuan gurtuinean gora jasoak, “zer nahi duzu!” Erantzungo zioten gurdiaren atzeko atalean zeudenek besteari goian eusten. “Kaka egin!” “Norentzako!” “Mikelentzako!”.

      Eta orduan Mikel edo tokatzen zitzaion beste edonork txanda egingo zion Aita Zaldizkori, bera ere jaso zezaten; gero, beste bat, eta baldin hasarrerik izango ez bazen, guztiak txandatuko ziren, ze nola eta bienbitartean behintzat baserriko aitona zaharrak atetik deihadar egiten ez bazien: “deabruak jandako rautiko etsaiak! Aldegingo al duzue hortik? Kristo, ladrón, reus, koño...!”

      Jakina baietz, gurdia utzi, gurtuinak bere moduko tanketako politta hartu lurra jotzean, eta mutikoak antxitxiketan etxaburuko labe zaharrean ezkutatzen ziren arnaska; Patxi bera ere lagunen beldurrak berdin eramaten zuen heurekin. “Ez ikaratu”, esaten zien gero bere lagunei, “gure aitonak ez dik ezer egiten, dehadar bakarrik, ez zaituzte joko”.

      Akabo!, han ez zen inor gehiago izutzen.

      Ugarka Errotako baserriaren aldamenean, errementari batzuk lan eta lan ari ziren burdina guritu eta jungura handi batetan mailukatzen. Aldian behin edo bestetan, errementariek beren larruzko mandar luzea jantzita zutelarik, alboan gertu zeukaten harraska batean sartzen zuten burdin guritua eta haietatik bateko lurrina ateratzen zen barrendik ura ukitzean.

      Arratsaldeko laurak arrimatu samarturik zeuden, auzoko Koxme mutiko deabrua errementarien zaldi beltzari heldu irmo lepoko zurdetatik eta bilutsik, haziendaren etxaurrera iritsi zenean. Bazirudien indio bat zela lautrot bizian jauparik zaldia. Jakina, Mikel eta bere lagunek ikusi zutenean Koxme hain egoera xelebrean, burla egin zioten: e, ke kero...!! E, ke kero...!!

      Errementariek algaraz, berehala sartu zuten zaldia eta harekin Koxme ikuilura eta eman zioten mutiko etsaiari estalgarria, lotsa handirik ez bazuen ere.

      Aspaldiko ohitura bezala, auzoko mutiko larri guztiak Osinetako errekara joaten ziren larru gorritan igeri egitera, eta itxura zuenez, egun hartan errekaren aldameneko zelaitxoan errementarien bi zaldi larraturik nola zebiltzan ikustean, haietatik bateko tema bihurria sortu zen mutikoen artean. Alegia, Koxmek baietz zaldia jaupatu, eta ezetz beste denek.

      Koxme halakorik pentsatu ere gabe, joan zaldiengana bilutsik, eta igo zen ixtant berean, hartu zuen haziendak ostiko bi emanik etxerako abiada.

      Errementarien lantegia herria pasata barrenean topatzen zelarik bada, zaldiari lapa zirudiela erantsirik iragan zen Koxme erdiko kale printzipalean zehar goitik behera abantzada izugarrian, kalean zebilen munduaren erdia triskilatzeko zori heriosoan.

      Jakina, handik harako, sortu zuen herrian marmarizo galanta bere atrebentziak; erreprentsioak franko ere berriz izan zituen guraso, alkate jaun eta zenbait herritarren partetik. Koxmeri ez baitzion ezerk aurpegirik mudarazi.

      Biharamunean, ordea, Koxme deabruak Mikel eta bere lagunek ezkailuak harrapatzen ari ziren putzura ondoratuaz, sekulako larria pasarazi zien mutikoei amenazoka, alegia, aurreko egunean hain farregarri ikusirik burla egin ziotelako. Bien bitarteko zemaiak artean basta ezik, Koxme traskailuak banan banan guztiak larru bizian gelditzera behartu zituen erreka bazterrean dar-dar hotzak ikara zeriela. Haiek ere amorratuak ez baziren, ondo bilutsik herriratu beharko zutela, ailegatu zien Koxme barbailauak benetan.

      Mikel eta bere lagunek ez negar egitea erabaki zuten eta isil isilik egondu ziren sujetu malapartadun hark bahituta.

      Halako batean horregatik, atera pospolo eta zigarrotxo bat nonbaitetik, irazeki eta hura erreaz mutikokerietan zebilela kontu eginik nonbait, bakean utzi zituen.

      Urtearen burua, Aste Saindua, San Joan Suak, herriko festak, Eguberritan Gabon, Gabon zahar eta Erregeen Egunak oroimen apartekoa zuten Mikelengan. Gabon kantu, Ageda Donearen bertso eta doinuek, zer nolako poza merezi zioten!

      Bere aitona zaharraren ipuin eta gertaerak betidanik zituen txit gogozko Mikelek eta artean gerotxo ere maiz sarritan erregu egin ohi zion aitajaun agureari konta ziezazkion berak zekitzan hain modu atsegin eta berezian. Ostegun arrats eta igandeetako filma beraiek ikusi baino pozkida handiagoz entzun ohi zioten Mikelen aitona Manueli Zegamako San Adriango Portuan bere aita zena mikelete egon zeneko merkatari, lapur eta zaldun ausarta haien gertakizun eta beste antzinako taiu askotako ipuin ugari.

      Gero, ipuin haien fantasia amets zeriela, zurezko labanak hortzetan zituztelarik josta ohi ziren bandolariena eginez. “Aitona, konta iezaguzu”, erregu bat batetan eska ohi zioten mutikoek, eta Mikelen aitona zaharra berehalaxe jartzen zen kontu kontari, Olarte merkatariaren ipuina edo beste edozein.

      “Udazken eguarratse zelarik, eginahal larrian azaldu zen zaldi ilunska batetan halako gizaje prestua Araba aldetik San Adriana eta parte eman zuen mikelete etxean, nolatan alegia, lapur batek dirua ebatsi nahi izandu zion.

      Aspalditxoz geroztik, nahiko berri banaturik zegoen Agurain, Araia eta herri askotako azoka eta merkatarien tartean Manu Larrabe lapurraren entzute izugarria. Gazte hura zeinen lapur beldurgarri eta ausarta zen eta bere abilezia noraino iritsi zitekeen oihartzuna mundurik gehienak erabili ohi zuen bazterrik bazter edonon; beraz, jendeak bideetan bakarti ibiltzean izurik asko izan ohi zuen Portuko pasoan.

      Egun hartan, Olarte jauna ere Arabatik Portu aldera zetorren. Ilunixtana zen gertu.

      Olarte merkatariak, aberatsa zen fama noiz ez geroztiko batean izan zuen eta azokarik azoka ibili ohi zen batean ongi erosia bestean hobeki salduz.

      Zenbaitek zioenez, bere denboran hamaika deabrukeria, sesio, auzi eta gaizpide sortua zen bazterretan, ijitto, perilau, lapur eta taiu guztietako jendaila salduen kontura.

      Olarte, merkataritzan maixuzen;zaildua, arriskatua, zuhur eta berekoia; limurkerietan, apareju trebe eta malmutza; joku eta trukean, haietatik bateko maltzurra. Baina artean ere, ordea, akatsik nabariena kristauki lukur eta gosea izatea zuen. Ordurako zerbait edadeko apur bat otzandurik egon arren, lehengo lepotik zeukan burua.

      Olarte jaunak bere emazteagandik haurrik izan ezik, mundu guztiak zuen bere hainbat sasikumeen aditzera. Urlia halakotzat izenda ohi zuten, beste halako eta halako zer esanik ez, zenbait gehiago berriz, baotezko bezala.

      Nola nahi ere bada, berak jakingo zuen bere berri, baina ikusita zegoen sujetu makurra izana zela.

      Olarte Portu gainera iritsi zen ixtant batez aurre eman zion Manu lapurrak labana hortzetan zuela.

      — Ze asmo txar dakark? —galde egin zion merkatariak behingoan.

      Lapurrak, noski, laban handia gora jasoz eta hiltzeko amenazoka, agudo erantzun zion:

      — Diruaren usna.

      Olarte pegoi azalak algara egin zuen.

      — Inondik ere, hi Manu Larrabe haiz.

      — Ezagutu nauzu, “horratio”...!

      Manu, gazte erruzu, indartsu eta bizia zen. Bizarra belea baino beltzago zeukan, begiak bizkor, betapeak lehun. Merkatariak alboan zeukan lapur adituari goi-barren begiratu, eta aurpegian imintzio haserreak zituelarik, honela zion:

      — Hi mutil, ez hago burutik ondo.

      — Presa dut, nagusi. Otxinak edo bizia!

      Lapurrak, Olarte haziendatik jaitsiarazi eta bultzatuz, aldameneko bidearen murkatsean eseri zedin erregu egin zion.

      — Dirua non duzu? —berriro apelatu zitzaion lapurra.

      — Eskua gainean ipini, eta hantxe.

      Bapatean deabru guztien suminak harturik deihadarka hasi zen lapurra:

      — Jauna, esan beza Ni Pekataria!

      — Herorrek erreza ezak nik haina premia baduk eta.

      — Kendu baietz lepoa! Apurtu mingaina! Muinak jan!

      — Kamustuko zaik labana -zioen Olartek sosegu.

      — Hoberik egingo dio gero, burlaz ez jolastu, adiskide!

      — Mutil, ondo grina gaiztoa duk.

      — Diruak edo bizia!

      — Nik ez baitiat sosik.

      — Diruak, arren!

      — Bai, bihar!

      — Bizia! Anima! Deabrua! Infernua!

      — Txanponak edukita ere baldin uste baduk hiretzat izango zirela...

      Larrabek ipini belauna murkoaren kontreena irmo, eta labana jasoaz, gangarrera eraman zion eztena Olarteri.

      — Esan beza Ni Pekataria!

      — Ez diat nahi —erantzun zion merkatariak bekaina izurtuaz haserre.

      — Berorrek ez baitaki nor den Manu Larrabe.

      — Herorrek hainean bai.

      — Ez noa gero, bage.

      — Bai nahi baduk.

      — Diruak!

      — Hiretzat zeudek!

      — Agudo, gero!

      — Ez!

      — Bai!

      — Dailako badidak gangarra...!!

      Eta Olartek heldu eskutik lapurrari eta kolpe batez labanaren ezten zorrotza gangarretik arbuiatu zuen. Manu Larrabe tarte batez geldi eta isilik geratu zen hain gizaje zeken eta zitalari begira. Gero, zaldiaren txalmetara balantzatuaz, honela zion:

      — Gezurrak balio izango dizu biziaren pena!

      Olartek, ahopeko marmarrak zerizkiola, bertatik ihardun zuen:

      — Hago poliki; horren batean hortxe zeudek sosak.

      — Ixo...! Debekuzko zakur arlote madarikatua!!

      Olartek, lapurra zaldiaren txalma, kartola eta zurrunetan bere aldiko amorruak harturik nahaspil eta arramazkak zerizkiola ikustean, berehala ekin zion berriz ere:

      — Hatzapartu, hatzapartu mutil bazterrak!

      — Ixo...! Ixo...!

      — Nik egunaren argitan topatzen ez zituat eta bilako dituk hik bost ilunpetan -ailegatu zion berriro Olartek.

      Ordukoxe Arabatik Portura zetozen norbaitzuen ahotsa aditu zuen Manuk hurbil.

      — Nor da hor besterik, nagusi? —zioen lapurrak kezkati.

      — Zegamar batzuk etxerako.

      Bere larrian ere, ordea, lapurrak ez baitzeukan Olarte hiltzeko asmo galdurik, beraz, hartu labana haietatik bateko presturaz, eta irain gaiztoak emanik Olarterengana ondoratu zen:

      — Jainkoak barka diezazula.

      — Kontu, mutil; han beste aldetik zetozek bi mikelete —adierazi zion merkatariak labanaren eztenak ezkerreko bularra apur bat ziztatzen ziolarik.

      — Deabruak jango al ditu!

      — Joperik azkar ez baduk, harrapatuko haute!

      — Tximu gaizto bihurtuko balira...!

      Lapurrak, pagoen adarpera makurtuaz, berealdiko azkarrena begiztatu zituen San Adriango mikeleteak nola zetozkion, eta labana praka gerrikoan sarturik ihesari eman zion. Olarte merkatariak mutil hura hain herio izutian ikusirik lasterka, atera nonbaitetik larruzko sakeltxoa eta atzetik deituz, bidera bota zizkion sosak.

      — Errenda iezazkiok amari...! —erregu egin zion merkatariak.

      Lapurra, noski, harriduraz josita gelditu zen, eta merkatariari eskerrak emanez, hurrengo bat arte barkatu zion biziaren zorra.

      Arabatik zetozen zegamar eta San Adriango mikeleteek bat batean topo egin zuten Portugaintxoko harresietan Olarterekin. Lapurraren zantzurik ez baitzen inon agiri;lurrak irentsirik bezala aienatu zen basoan. Merkataria, atseginez zegoen tankera edukiarren, bere baitako burutazio sakonetan murgildurik topatzen zen. Mikeleteek, ea Manu Larrabe lapurra ikusirik zuten galdera egin zien bidariei, eta haiek ezetz ailegatzean, Olarteri galde egin zioten lehena berriz, ea hark ere zer edo zer zekien. Merkatariak bi bider ezetz uko eginik, eta bere bizitzan estraineko urduri, etxerako abiadari ekin zion”

      Urteetan zerbait mutil koskortu zirenean, Mikel eta bere lagun gehientsuek hasi zuten institutoan bigarren ikaskuntza. Praka luzeak jantzi, eskumuturrean erlojua ipini eta andregaia egiteko sasoia iritsi zitzaielarik, gaztaroko oldarkeriak berehala leku hartu zuen beste ikasgai baten gisara. Istudioko gaiak ez ezik, beste gauza anitz ere ikusi eta ikasi edo entzuten ohitu beharra zegoen institutoan.

      Urkiza eta beronen kideko beste asko, mutil helduagoak ziren; kurtsoak errepikatuz zebiltzan halako batzuk. Zigarroak ezkutuka erreaz eta biraoka, zerrikeria izugarriak esan ohi zituzten ahalmen eta ardura gabe. Mikelek beldur zion Urkizari bere ondoan jartzen zelako edo hain sentibera izanik haren malmuzkeriek lotsa ematen ziotelako. Behin, atera liburu batetik fotografia batzuk eta aurrez aurre erakutsi zizkion hainbat zatarkeria... Mikelek, bihotzak eztarria jota bezala bueltatu zuen burua lotsa baino beldur gehiagorekin, eta Urkizak gogoz algara egin zuen bere sinplekeria ikustean. Urkiza putakoiak ezin inondik semeja zuen nonbait, zakil eta barrabilak eduki eta hain zikiro obratzea.

      Aldez edo moldez, Mikelek beldur zien bada, Urkiza, Sanchez, Olano eta Korta anaia biei ikaskide asko gaizbidera bultzatu ohi zituzten usteagatik. Adibidez, neskatxei liluraz eta leial begiratzea gauza farregarri eta inozo irudi zitzaien, eta bakarkako ekintza eta zurropa kontuetan hain trebe eta adituak zirelarik, ezagutzen zutela zioten puta bat fotoetan bezala erabili eta berarekin ihalozkatu eta grina hasetzeko irritsaren ostenta, noizbeti ikus zitezkeen.

      Uda partean medietako ibiliak zituen hala ere Mikelek gogozkoen oroimenak. Aizkorri, Urbia, Andia, Urbasa, Aralar... Mendi haietako ibili zoragarrien poza, sekula betirako gorde beharko zuen bere barrengo animaraino etetzeke odolberritzeko, egungo bere une triste bakardadezko hartan batipat. Ezin ahantzi ahal izango zituen nahita ere mendi haietako ibiliak neska eta mutil erromes, mendigoizale edo askotan bakarti ibiltzeko gertatu zitzaizkion egun gogoangarriak.

      Gogarte haietan zegoelarik, noizpait behar, eta hala ere agertu zen filmagintzako jendea trikiti-traka beren bus, erremolke, foku, indarrari, lonazko jarleku, larruzko zamarra, kamara eta megafonoekin Hollywoodeko modura, haietarik aparteko burrundara zeriela. Ordu batak ziren.

      Chuchi Morgan berehala hasi zen ordenak eman eta lana antolatzen. Jende hark ez baitzuen hitz bat bestea baino donario hobean oguzten; ostiaka, puteoz eta biraoka baliatzen zen. Gero, filmak hain gaizki eta txarrak egitea, ez zen batetxo ere harrigarri. Gidoia ikasita zeukatenez gero, eta plano desberdinen filmaketarako oharra kontutan, aktoreak zain zeuden ea Morgan “señorita”k noiz aukeratu lehendabiziko “toma”ren enkoadrea.

      “¡Motor!” “¡Cámara!” “¡¡Acción!!”

      Eta laster gauza bat bera bi bider edo hirutan errepikatu zuten eta ondorengo “toma” guztiak ere berriz, hala moduz.

      Aktoreak beren aieru eta imintzioetan —beti berdin—, behatza aldebateko ezpaingainetik lerratu, ibilkera, nola begiratu edo burua noiz eta nola altxatu, lehendanik zeuden saioak eginik; hitzaren artikulazio eta kadentzian ere afektamen berdina nabari zitzaien bada.

      Aktoreek, “astro” eta “estrella”bezala zerbait fama izanez gero, txepel eta berekoi huts bilakatu ohi ziren gehienak edo traskailu geratu. Beren izakeratik partieratuz zer nolako nortasun antzesteak, naturaltasun eskasa sobera frankotan frogatuko zien. Gizaje marruilari edo beste edozein taiutako otaskeria errepresenta behar bazen, han nonbait; baina, tamalez, halako nortasun zindo eta konplituari tankera eman ahal izateko, txairotasunaren ordez nahikundez beteriko dotorezia nabarmena erraparatu zekiekeen. “Chascarrillero” batzuk beste ez baitziren guztiak. Eta hala ere, uste baitzuten zirela Spencer Tracy edo Catherine Hepburn.

      Pauso egiterakoan, Mikelek hartu handik gertu zeukan autotik gidoiak, eta bertatixek eraman zizkion zinegileari. Hala, Chuchik beregandik hurbil ikusi zuenean Mikel, jaso eskua umoreko, eta agur egin zion:

      — ¡Adelante! Amigo.

      — Buenos días nuevamente, Chuchi; ¿cansada?

      — Oye, esto no es broma, ¿sabes? Esto es Troya.

      — Pues esta gente no parece tan mala —erantzun zion Mikelek, berak ere apur bat farandula eginez.

      — No. Son peor; unos cabrones todos, y ellas la caraba. Se llevan todo lo que pillan en el rodaje; joyas, guantes, ropa...; todo —zioen Chuchik Mikeli, halako aparte batetan.

      Chuchik, bereganatu zitzaizkion jaun eta damatxo haiek nortzuk ziren Mikeli aurkeztu bitarte eta lonazko jarleku bat eskeini, honek farre egin zuen.

      — Supongo que te habrás dado cuenta —esanez jarraitu zuen Chuchik maiseoz eta Mikeli begira—, que en España es la gente del cine la que mejor habla.

      — Ya veo, ya —erantzun zion Mikelek.

      Lehendik ere zerbait bazekien Europan Espainia zela gaizkienik mintzatu ohi zen patria; beraz, ezin ezerk harritu zezakeen.

      Mikelek, atera patrikatik toxa eta presente guztiei eskeini zien.

      — En la antigua Iberia, somos nosotros los mas pintureros, sí —ailegatu zuen hurrena zuzendari-ordezkariak burua karsoil eta aurpegia leialgaitz zituelarik.

      Gerria apur bat jeikiaz, susmoti eta arreta handiz begiratu zion Mikelek zuzendari-ordezkaria zelako tipaje hari. Bai koanto, Espainian beste jendaila ondradun asko ere ostentu osoenez halakoa zela kontu eginik, jaun hura benetan ari zen. Jarrera hura degradapen nazional bateraino iristen zen.

      “Nosotro” “somo” “spanish typical people” —ahomentatu zuen taldean coca-cola hartuaz kontaduria egiteko zegoen Greta Garbo edo Marlene Dietrich nazional aktoresa batek han Marbellatik etorrita.

      — La cuestión es —adierazi zuen Chuchik ostean—, que los vascos tampoco habláis por boca de Cristo.

      Morgan “señorita”ri “vascos” hitza entzutean, tertulari guztiek bat batean begiratu zioten Mikeli, edozein judaskeria egiteko trebe izan bazitekeen salaketaz bezala. Erdi gezur erdi benetan baina egi egiatan baino okerrago, ea ETAko mutila ote zen edo iskilurik zeukan eta beste modu askotako arlotekeriak ugari ere leporatu zizkioten.

      Chuchik berehala barruntatu zuen Mikel eta beren eritzien komunztaduraren eza, eta noski, bertatixek aldatu nahi izan zuen solasa. Halabaina pipa erreaz eta larruzko zamarra jantzita grabetate handiko itxura zeukan filmaren zuzendariak igarririk Chuchiren asmoa, bera txandatu zen hurrena.

      Zuzendari jaunak, ezin inolaz ere semejatu zuen, ea euskaldunek zer nahi zuten mentalki hain katrabilozko zen Vasconia, Euskadi edo Euskal Herria. Gauza onerako izen gehiegi zeuzkan herri hark. Espainiaren batasun santua hausteko asmoz eta lainezaz beti txantaje eta amenazoan ari zen herri hura. Gezurra ahobetean zeriela obratuaz, poliziak hil, dinamitaz bazterrak abarrikatu eta sekula sekulorun arrabia eta gorrotoz josita ibiltzekotan, hoberik zion Espainiari probintzia haiei independentzia eman, edo bestela guztiak arrasatu eta desegin hondatzeraino.

      Bazen garaia euskaldunak kontura zitezen arestian oso gertu arte zuten “simpatía”galdurik, zer nolako gorroto eta herra gaiztoak sortzen ari ziren Espainia guztian beren aurka. Noski, arazo hark arrisku handia zekarkion nazioari berriro ere sortuko zelarik beste “18 de Julio” bat edo zedozer okerragorik baldin, Sanchez Albornoz historiagileak zioen bezala, Euskal Herria jartzen ez bazen arrazoietara eta izan ez hain basatia. Ezin inolaz etor zitekeen ezer onik hain krudel obratuaz, eta euskaldunek berek izango zuten kalte eta galerarik handiena eta baita ere izango ziren edozein hondamenaren errespontsable.

      Mikelen jarrera zorrotz eta ausarta ikusirik erantzute egiten zuzendariari, ondoan zeuzkan eta inguratu zitzaizkion beste asko isiltasun osoan geratu ziren. Mikelen begirada tinko eta sarkorrak lotsatu egin zituen apur bat.

      — Oiga, amigo; nosotros no estamos aquí para oírle a usted, ¿sabe? —ailegatu zuen behingoan Mikelen solasa oztapatuaz, larruzko zamarra jantzita pipa erreaz zegoen zuzendari jaunak.

      Eta atera bere eskukarteratik Chuchiren bitartez Mikelek bidalirik zion kuestionarioa, eta jendeari berriz saiorako ordena emanez,eskuanerrendatu zion erdeinu eta modurik txarrenetan. Chuchik berriz, bere boteredun ugazabaren partetik hain umildurik ikustean bere “vasco” mentsa, aitzakia eta era guztietako eskudantziak zerizkiola agur egin zion.

      Mikel, berehala ziurtatu zen kuestionarioa paper zuritan zegoela eta axola askorik gabe egotzi zuen autoaren atzeko jarlekura; ondoren ipini abiadan bere Renault 8 urdina, eta sekulako arinena alde egin zuen jendaila haren ingurutik. Hura guztia ez baitzen Espainiaren farandula eta farsadaren erretrato bat ezer beste.

      Halabaina,bere etxerako bidean jarraibitarterako irazeki alboko magnetofona, eta eroso ekin zion filmagintzako pipadun zuzendari jaun grabe hark galerazitako narraketaren jarraipenari.

      “Jauna, ni ez bainator honuntz —erantzunez bezala jarraitu zuen grabatzen— Gobernukiko Ama Zelestinaren maiseritza auzitan jarri eta Euskal Herriaren problema zuri sesiatzera. Halabaina, arrazoi bat ailegatuko dizut txit benetan historia eta jatorria aparte; alegia: ni politika eta gauza guztien gainetik euskaldun naizela; zerbait sakratua bada.

      Lehendabizi zerorrek kontura behar duzu, baldin behintzat zikalteriaz eta fede txarrez obratzen ari ez bazara, zergatik naizen ni euskaldun eta beste zenbait gauzaren tartean ez hain errespontsable, zuk beldur diozun hondamen posible horretan. Ni mutiko nintzelarik, gure herriko eskoletan debekatua zen euskeraz mintzatzea, eta ondradutasunez bederen, ez baitzegoen beste erremediorik nere ama hizkuntza euskara izatea baino”.

      Berehalako batean, zoroena egiten ari ote zen zalantza sortu zitzaion Mikeli. Nori ari zen hura ihardun egiten? Nork izango zion ardurarik zinta hari? Hura ote zen ezer salatzeko modua? Ez. Baina bestela ere berdin zen Madrilek euskaldunon problema berari zegokion interesaz aparte leial eta bakean konpontzeko zuen axolagatik.

      “... Gogoratzen naiz —esanez jarraitu zion Mikelek—; maiatzeko egun zoragarri bat zen. Nahiz urtemuga haietan euri jasa samur izan, egun hartan eguraldi zoragarria suertatu zitzaidan nere katigutza tristerako.

      Euskaraz mintzatuz gero, “anillo” bat errenda ohi zitzaion errudunari ahalik eta okerdura ber berean beste ikaskiderik eror zedin arte. Noski, mutiko batzuengandik besteengana maiz aldaberritu ohi zen “anillo” edo eraztun hura hain aspergarri. Peakeria eta haserre izugarriak sortuko zituen anaideon artean hainbat irain eta eztabaida bihurrienak borroka eginaraziaz.

      Jakina, eraztunarekin azkena gelditzen zen “praxko” gizagaisoak izango zuen zigorra. Beraz, egun hartan adur txarrez, eta “anillo” ondikoz bete hura inori ezin kasketatu ahal izanik, neri suertatu zitzaidan zigorra. Hala, errosario santua errezatu, Amabirjinari “flore”ak egin, betiko himnario hirukoitz patriakoia abestu beso eta eskua “romanara” jasorik, eta bostetan eskola bukatzean, nere lagunek ez baitzuten denbora asko galduko trinkete eta elizako arkupeetan pelotan jokatzeko.

      Ni, maisuaren salbuespena ezik, bakar bakarrik gelditu nintzen eskola guztian anima penatako. Hegoaldera topatzen zen kristaldura handiko leihoaren ertzera ondoratuaz, luzaro egondu nintzen leihar madarikatu haien zehar hain egun zoragarria miretsi eta miretsi etetzeke.

      Zelaietako loradietan burrunbada zorian zebiltzan erleak lorerik lore eta txipiloteak airean zoro. Handik gertu samar zegoen baserri bateko laborariek idi gorriak uztartu eta lurgintzan ari ziren sailean soroa goldatu eta maneiatuz artoa ereiteko.

      Gero, orduak luzaro iraganik ostean, gogoratzen naiz areago, nola ikusi nituen ikaskide lagun asko beren urrutiko etxeetara abiatuaz iluntzerako; beren telazko “borradoreak” sorbaldaren alde batera edo bestera zinzilika zituztelarik zihoazen guztiak. Zenbat pelota partidu jokatu ote zituzten...!!

      Nik ez baitakit nondik edo nolatan, baina bertatixek barruntatu nuen, nahimen, gorroto, maitasun, bekaizkeria eta beste sentipen anitz sortzen diren oso barrengo tegi isiletan, halako samindura ikaragarria. Begi biak lausotzeraino astindu ninduen bizkarretik behera zirrara hark, baina hala ere ez nuen malkoz bederen negarrik egin. Aurki izan nuen maixuari begiratzeko ahalmena ere, baina maisua Madrilgo Hezketako Ministeritzak espainiar Magisterio ondraduari bidali ohi zion boletina irakurtzen ari zen hain entregu handian. Ez zidan kasorik egin; nonbait, han zeukan inplizitu neregan ezarririk zuen dozentziarekiko zigorraren arau makurra”.

      Hartan zihoalarik iritsi zenean frantsesen Zubira, eta ordumuga izanik hain larria, zerbait lasaixeago joatea erabaki zuen magnetofoia ere itzaliaz.

      Baina laster hasi zitzaion bakarren bat atzetik presa har zezan oihuka eta nahi zituen zakurkeriak ahobetean zerizkiola.

      — ¡Eh! Usted, ¿por qué no corre mas?

      — No se puede —erantzun zion Milekek sosegu bere alboan zuelarik jada hain gizajende prestua. Asko begiratu beharrik ere ez baitzegoen berriz, zeinen dotorzulo gerta ziteken antz emateko.

      — ¿No sabe conducir? ¿Eh?...

      — Yo sí. Usted, no lo sé —erantzun zion Mikelek begiratu ere egiten ez ziolarik.

      — ¡Cállese!

      — ¡Quién! ¿Yo?

      — ¡¡Que le coso la boca a hostias, hombre!!

      Hurrengo semaforoan gelditu zirenean, irten autotik eta laster joan zitzakion Mikel bere hirikide jatorrari, ea bietan nork nori egurra zor zion jakiteko asmoz.

      Ez, bai zera, ezpal-beldur hark —pentsatzekoa zen bezala— beldur ikaraz eta zeharo mutu, aparteko presturaz hertsi zuen bere autoaren leihatilla eta jarraitu zion bideari uxur eta herabe.

      Guztira ere, ordea, Mikelek bideetan zebilen jende geldo eta txepelari baino erreparo gehiago zion bere etxainguruan edo auzoan autoa uzteko zirkiluren bat lor zezakeen egokierari.

      Hala ere, egun hartan etxadiari jirabira bat emanik ostean berehala libratu zitzaion lekua.

      Atarian korrespondentzia jasorik bere pisuko atera iritsi zen bezain labur ohartu zen irratia jo ta su abioan ari zela; goizean kentzea ahazturik joan zen, nonbait.

      “Señora, señorita, caballero: disfrute con el más genuino sabor americano de un Marlbourough”, zioen Mikel etxearen barrena sartzearekin bat batean hain slogan publizitario ezagunak. Bazirudien loro baten harrera inozoa.

      “Y ahora, señoras y caballeros, vamos a comenzar para ustedes —aireatuaz jarraitu zuen programak—, con la novedad que nos llega del mercado discográfico de los Estados Unidos con la última grabación de la celebérrima y archiconocidísima cantante norteamericana Christiette Goldmanson, con su voz de oro y su estilo único en todos los music-halls de los Estados Unidos de América”.

      Gitarra elektroniko eta txapa hotsak burrundara izugarrian, bertantxe bilakatu zen mandoa bera ere gorrerituko zukeen dardariketa zaratatsuan ritmo otezko zerbait. Eskerrak abeslaria zela yankia, ze bestela nola abesten zuen jakiteko eta ea bere ahotsa urrezkoa zen edo ez delibera ahal izateko, Jainko Jauna berak egon beharko zuen han presente.

      Eguneroko bizitzan eramankizun, ergeltasun eta erokeriak pazientziaz arbuiatzen ohitua zirudielarik itzali zuen Mikelek hain adrezeria gogaikarria.

      Telebista ere berriz, han zegoen gelaren baztertxorik zokoenean hautsak piska bat itsusturik; gaineko atalaren hautsetan zero bat agiri zuen Mikelek noizpait index behatzarekin idatzita. Bazkaritarako sukaldean zedozer prantatu bitarte, jarri egin zuen badaezpada ere ea ezer baliozkorik tajuz eskaini zekiokeen ikusteko midez.

      Eguraldiaren partea amaitzen ari zen: “según pronóstico del Instituto de Metereología de Minesota, Estados Unidos —zioen zintzo Medinak—, en la próxima primavera el tiempo será bueno”.

      Mikeli, jakina, berealdiko azkarrena jaio zitzaion burutaziozko kaskabar, bisuts, elurte eta euri jasa ugari, tximista, trumoi eta oinaztar ikaragarrienak, hurrengo udaberrirako.

      Hauteskunde kanpainaren bolada zelarik, Espainiako politikaren etorkizuna bere lider politikoak telebistan irten bai edo ez irtetzean zegoen kasik arazo bakarra. Ea telebista mintzatuko zen edo ezetzean, zer esango zuen edo beste zenbait halako esan beharrezko gauzei uko egingo zien zalantza, kezka eta sesioetan. Ezin inongo alderdi politikorik existi zitekeen edo behintzat mantendu zutik, baldin eta telebistarena edo telebistarentzat ez bazen; eta besteak beste, telebistan irtetzearren bakar bakarrik sortuak ere baziren halako edo bestelako koalizioak.

      Prentsak gaitz berbera zuen itsatsirik. Langabezia, greba, manifestapen edo munduko beste edozein arlo interesgarriak hedatu ordez, telebistak bere gisara sortu eta erabili ohi zituen berri eta albisteak agertzen ziren egunkarien lehenengo orri, editorial eta gainetiko ekintzetan.

      Nolanahi ere bada, begi bien aurrean zegoen zeinen maltzur obratzen ari zen telebista hauteskundeen kanpaina hartan. Anarteino botere izanikako eta geroenean ere izango zuen eskuin erdirakoiak dirujario izugarria zerabilen bere buruzagi ausartak USAko Kennedy zenaren esakizunak hain dotore bere eginik. Ez baitzegoen zihurtatzerik, edo izan zitekeen diru trukadagatik edo nazio hau fantasia huts zelako, baina guztia, eta nola ez, yankien modura amesten zen eta, areago, auspeztu ere haien inperiotzari.

      Mikelek ezin aguanta zezakeen hainbeste laudorio hutsezkoen erasana, eta bertatik itzali zuen telebista ere.

      Mahaitxo baten gainean zeukan goizeko prentsa, eta hura harturik, aurki hasi zen lehenengo berrien izenburuak irakurriaz orriak banan banan laburki pasa eta pasa iraganez gogozkoago zitzaizkion sailen bila; artisautzako orria, letrena, zientzia eta ekonomiarenak; agian, bila zitekeen areago halako zenbait zirriborrok mugaturik utzitako leku xumeenean zertxobait.

      Mikelek egundoko azkarrena ediren zuen interesgarriago zirudien zerbait, eta bere ordura arteko aspertasuna piska bat arintzeko asmoz, laster hasi zen irakurtzen.

      “Aurrerakizun handiak gertatzen ari ziren denbora hauetan, politikoek ezin eman zuten bake eta justizian jaurri izateko erabide majikazkoetan; soziologoek maiz sarritan meko jo ohi zuten gizarteari buruzko beren adigai laztanduetan; filosofia, bere gizarteko ezaugarrietan bederen, bazterturik gelditu zen; kristandadearen Teologia berriz, arma eta lorrez teoria zientifikoen eboluziopenetara zen iraganik; gizartearen balio moral eta erlijisoen maila porrot garbian topatzen zen. Tamalez, eta jakina, gaurko munduak bizi zuen deuseztapen unibertsala gauza guzti hauekiko ondorioak zekarrela ere berriz, garbi zegoen.

      Gizarteko balioen maila hain agudo zerorantz jaisten ari zen bitarte, gizonak fisko-kosmiko indar izugarriak ediren eta menderatzen zituen gure planeta ikaragarrian moeta guztietako bizitza oro honda ahal izateko gaitasun osoenaz. Gero indar horiek maltzurkeriaren bake hotsetan izkilu bilakatzen zituelarik gizonak.

      Gaur gero predikamen internazional handiko zientzilariek ziotenez, lur, haize eta uraK neurri bildurgarrian zeuden pozoiturik, eta elikaduraren medioez espresaturik ziren jakintsuak ere berriz gosete paregabeak iragarri zituzten etorkizunaren demografiari buruz. Jacques Picard jakintsuaren eritzitan, gizadiak ez baitzion iraungo XX mendeari osorik; Fred Hoyle irakasleak ziurtaturik zuenez, gizartea osabanatzen ari zen; Alfred Shaeler jaunak zuen idatzirik: etsi beharrean ginela mundua bere azken finera zihoala, eta Whashingtongo Unibertsitateko Commoner irakasleak zioenez, denbora gutti barru gure Lur planetak ez zuen balioko bizi ahal izateko. Egungo gizonak estronzio 90 zeramala hezurretan, Iodo 131 tiroidesean, DDT bere gantzetan eta Asbesto biriketan.

      Halabaina, Bibliaren maisuek ziotenez, hondamen ugarien tartean ez baitzen sekula gizadirik galduko. Eta, azkenik, baikorrago ziren beste jakintsu askok hainbesteko ezbeharren zemai gaiztoa ikustean, gizonak bere beldur eta larria garaituko zituen itxaropena nabari zitzaien”.

      Bistan zegoen, bada, jende edadetuak modu batera ikusten zuela egungo munduaren larria, eta gazteek beste batetan itxarontsu eta baikor. Noski, edadekoaren hiltzeko samindurak eta gaztearen bizitzeko nahiaren beharrak desparekotasun handia zuten munduaren etorkizunaz.

      Mikelek, zegoen jarlekutik zehar oinak apur bat mahaipera luzatu eta esku tartean zeukan egunkaria tolestuaz utzirik bere alboan, halako beste zenbait Euskal Herriko astekari euskaldun, azkeneko eskuraturik zuen “Time” zenbakia eta gutun bati begiratu zien hurrena mahairen ertzerantz auspeztuaz. Gutuna, “News-press agency”ren egoitzatik zetorkion hain zuzen. Alegia, Mikelek ingleseraz idatziak bidalitako lan batzuk jasorik zituztela aditzera emanez.

      Euskal Herriko “prensa vasca” egunero hartzen zuen Mikelek baina euskarazko lanik ezer gutti iritsi ohi zitzaion astekari kontatu hura eta inoiz edo behin jasotzen zituen liburu edo beste zedozer ezik aparte.

      Euskaraz zerbait sortzekotan edo berririk ezer sortzen bazen, oso urri agertzen zen bere eskuek ahal zuketeneraino behintzat; zirudienez, euskara idatziak ezin gailendu zuen nonbait, bere padezimen hilezkorra zegoeneko preziso zitzaion irakurlegoa ere ugaltzen ez zelarik. Bazen nahiko kalte eta galera euskaldunontzat, jendeak bere hizkuntzari ez ardura gehiago izatearekin.

      Zenbaiten ustez, hiri handian bizitzeak derrigor ezaba ziezaiokeen edonori bere nortasuna, baina Mikel ezin egon ohi zen ados eritzi hartaz beregan zuen esperientzia kontutan izanik. Gero baino geroz zioen aitzitik erreparo eta arreta ugariago bere herriaren etorkizunari. Bizi ohi zen inguru eta mugaide guztietan ikusirik hainbat borondate txar eta ukotasunik biziena bere aberriarentzat, ezin erbesteratu bat beste senti zitekeen bada.

      Hala ere, ordea, ezerk eman ziezaiokeen samindurarik handiena euskaldunok geuron mintzaira eta kulturaz hain iletradu eta ezjakin izatean oinarritzen zen; bazekien, noski, zeharo gauza desberdin suerta zitekeela Euskal Herria idealtasunaren jariora urrundik ikusi edo aberrian bertako arazo zail guztien tartean murgildurik egon, baina nola nahi ere etxetik urruti erbesteraturik luzaro bizi zen edonork nabari ziezaiokeen bere herriari, ea zenbat seme laztanek merezi zioten euskaldun izatearen ondra paregabea. Han, bere arbasoen orube zaharrean, edo bere herri eta aberrian, euskaraz zekien jenderik gehiena gazteleraz baliatzen zen, eta beste asko neurri gabean “euskera jaldi adi plazara” izanik slogan huts, plazatik zetorkien “baturrillo” erdal-euskara erabili ohi zuten.

      Halabaina, Mikelentzat ez baitzegoen orokorki iletradutzaren problema larriena porzentaia handiagoan idatzi eta irakurtzean bakarrik, ze baizik nola, zertan eta zertarako idatzi eta leial irakurtzean; gero ondorioak ere halakoak izango zituen herriaren ardatz eta muina zen hizkuntzat.

      “Aprended, hermanos míos de sangre, a la vez, a encarnar nuestro pensamiento en una lengua de cultura, dejando la milenaria de nuestros padres”.

      Miguel de Unamuno jaunak, erruz sarritan erabili ohi zuen modu hau euskara gaitzetsiaz Cervantesen gaztelera kultoa ontzat hartua izan zedin bere Euskal Herri bihurrian. Harrez gero, euskararen iguinkoi, peatzaile eta bere detraktoreak etsai gozakaitz bilakaturik, hamaika bider aipatu zizkiguten aholku horiek guztiak beti jakulatoria bat bera ziruditela. Zergatik izan behar zuen euskara hain derrigorrean nahi bazen ez bazen eta sekula beti horren trakets, astun, atzeratu eta artezia eskasekoa?

      Bai koanto, marruilarien joku maltzur eta debekugarria mila modutan froga zitekeen, baina hala ere, landu, gorde eta izaten baginen euskaldunok berarekin leialago, euskarak emango zuen erantzun eta fruturik asko. Eman ote zitzaion inoiz gero errazago eta kultoago izan zedin ahalmen eta arretarik? Ezta. Lehenak beste, guztiok genekien azkeneko berrogeitaka urte haien buru zer nolako bortxaren poderio lotsagarrien taktikaz debeku osoan egoteko adur hobea zuela izanik euskarak.

      Mikelek zioenez, deabruak aurrez aurre inor zirika ezin zuenean, komisionatuak eduki ohi zituen inguruan, eta euskararen pizkunde berri bat ohartuaz gero, segitutik hasten ziren bere etsaiak buru belarri eta mundu ikara ea non bila beste Unamuno bat, hiru edo hobe mila.

      Haatik, ondo kanpatua eta jakina zen Miguel de Unamuno jauna bere Salamanca zaharreko Unibertsitatearen orma sendoek ere azkenean sorbalda emanik, aski loriotsu hil zela Espainiaren salbatzaileek bere etxean bahitu eta bihotza leherturik. Agian, bere “mi bendito País Vasco” bereziki gogoratuaz oguziko zuen “venceréis pero no convenceréis” heriozko salaketa sarkor hura. Han zegoen lekurik errekaituen eta hilobirik xumeenean ahortzia Salamancan; Francoren hilobia aldez beste, mundu guztiaren deigarritzat Valle de los Caídosen topa zitekeen hain ostentu handikiroz Zuloaga norberari edo bere familiaren borondate onari esker, Beobide agurgarriaren Gurutze Donea jasorik bere gorputz hilkorraren salbagordetzat.

      Unamuno, Zuloaga, Beobide. Hiru euskaldun: hiru kontradizio elkarrekiko Espainia eta Euskal Herriaren arteko auzian.

      Espainia-Euskadi sesioan, ikusirik zegoen Gobernuak berari zegokion modura obratuaz, ez ziola opa beste ezer Espainiak hainbeste aldiz engainuz eta derrigorrean kentzekoak kendu eta hiltzear utzirik zuen euskaldunon herriari. Edonon nabari zitekeen erraz asko ameraehun beltz baten tramazo nahasia Euskal Herriaren etsai bakoitzak bere azoka egin ahal izateko, eta gertatzen zen askotan, otsorik doilor eta gaiztoenak etxeko esparruan topatzea.

      Espainia separatismoaren beldur bazen, ezin ezer justifika ziezaiokeen Gobernuak hala gerta ez zedin; ba furriada, irain eta bortxaren bidez ez baitzegoen bakerik.

      Mikel egunari jarraituz, eskuizkribu batzuk mekanografiatzen hasi zen lan hura izan behar zuen modura prestatu eta lehenbailehen astekari baten erredaziora bidal zezan.

      Igande goizetan beste lankide birekin “Cadena SER” irratietarako ere egin ohi zuen Mikelek programa bat, baina gazteleraz eginiko saioek ematen ez ziotelarik egunero jan ahal izateko lain otxin, aspalditxo hartan angloamerikatarren “News-press agency”rako ere idatzi ohi zuen aski begiramen eta erraparakizunez, nola eta Kulturako Ministeritzatik Romero interbentore jaunak berriro ere amenazo har ez zezan izango zuen arriskua, baldin Espainiarekiko iseka eta mespreziozko jarreraz segi nahi bazuen bere zenbait idatzietan.

      Egia esan, Mikelen ustez lan haiek ez baitziren xelebrekeria batzuk beste, baina zinez, asko zen esate baterako, Espainiako edo areago, Madrilgo futbolzaleen forofokeria apur bat pailasotu eta beren portaera farregarria halakotzat erabili izatea, edo parlamentuan zortzigarren tendiduko politikoei batipat toreroen jarrera eta imintzioak ziruditela mintzo ohi ziren farsadaz zerbait idaztea, Romero jaunaren partetik eragozpen izugarriak ipintzeko. Edozein erokeria asko zen neurri herstuak jarteko.

      Mikelek, noski, bertatixek aditzera eman ohi zion News-press agencyko zuzendaritzari, nola alegia, behin berriro zein egoeratan zegoen Romero jaunari esker.

      Bai koanto, News-presseko zuzendari Mr. Stern-ek berehala isilarazten zuen Romero, baina ostean, honek, haietarik bateko erreprentsio gogor eta mueta guztietako peakerien zemai gaiztoak bidaliko zizkion misibaz, eta Mikelek ezin inondik irten zuen obo bizioso hartatik.

      Madrildar gehientsuek bezala, Kultur Ministeritzaren prentsako negoziaduan interbentore zen Benito Romero jaunak aurpegia espresamen bizikoa zuen; hitza erraza, itxuraz bizkorra gerta zitekeen, baina beti bera baino adimen eskasagoko lagunartea bila ohi zuen hobeto esplota ahal izateko nor zena zela askotan modurik lotsagarrietan. Ezin inolaz ere semeja zitekeen bada, zer nolako gizakasta zen Romero jauna.

      Behinola, Mikelek fantesiaren ahalez, Merida berbihurturik antzinako erromatarren Augusta Emerita hiri, hango Zirko Maximo ospetsuan bildu zituen Espainiako futbol eta zezen zale zaratatsu guztiak plebeo ziruditela Francoren kopa, Maiatzeko Jimnasten Saio eta Zezen festa Nazionala ikus zitzaten.

      Jakinezkoa zen bezala, plebeoaren hainbat oihu, garraisi eta deihadarren tartean aurki agertu zen Franco Jenerala besoa jaso eta eskua erdizka hertsirik, nor Trajano berbera zirudiela “in situ” bere duintasun handiko jopugo guztiarekin hain egoitza maiestatikoan eseriaz.

      Laster hasiko zen Neron baten antzera Franco beraren aieru batez, halako zenbait kirolari, akrobata eta torero asko zezen errugabeen odoletan nahasturik 36 urtearen geroztiko trajeria argiro ikus zitekeela.

      Jakina, are ere aise kontu egin zitekeen kondaira haren amaia atal askoren bidez osaturik iritsiko zela irakurlegora, baina ez, ez baitzen horrela gertatu, eta koanto, Mr. Sternek “that’s good” esan arren, Mikeli kazetaritzako karneta kenduko ez bazioten, beste noizpait argitaratzekotan gorde zuen erreportaia hura.

      Mikel maiz atera ohi zen bere etxetik oin batek besterari segituko ez ote zion beldur eta etsipen osoan; bere gorputzaren bagitasun hura ez baitzen ordea, neke fisiko edo mentala, ez. Geroz eta bakartiago aurkitzen zen lagunarte guttiagorekin, baina egoera hark arrazoiak ugari zituen eta apenas konpontzeko modukorik ezer, baldin behintzat kontu egin bazitekeen Madrilgo jendea mesede baten ordekotan biren irabazle gelditzen ohitua zela. Jende haren arinkeria, ergeltasun eta “cachondeo” errakaitu guztiek lepahezurreraino oka eginarazi ohi zioten Mikeli batean edozein kurseria zela edo bestean inozokeria txepelen txepelenak goretsiaz. Bulego, kafetegi edo beste edozein dependentzia ofiziozkoetan ere otaskeria izugarriak errapara ohi zituen Mikelek.

      Madril ez baitzen ordea, bertan beherako gauza, eta madrildarrei ezin inork ezer irakatsi ziezaiekeen, guztia zekiten eta.Halabaina,munduan sarriegitan bezala, eta Madrilen mila bider larregi, zekitenek zerbait egiten zuten, eta ezer ez zekitenek irakatsi bederen.

      Mikelen egitamurik bistakoena, ahal zukeen independienteena bizi izatea zen. Espainian; orokorki, lanik ez baitzen ordaintzen, morrontza baizik; hark, ordea, lanari loturik jarrai nahi zion bizitzeari eta ez mesedearen baliamenez. Gauza zaila.

      Filosofiari buruz, inoiz edo bestetan sakon samar ere murgildu ohi zen, batipat Kosmologia eta Biologian erdiratzen zirelarik bere hipotesia arrazoiak. Lehenengo, Kosmogonia izango zen filosofia bat bila ohi zuen Mikelek; gero, Kosmologia eta Biologia osa zitzakeen sintesi bat, baina azkenean metafisialari denek nekatu ohi zuten ikusirik egungo bizimainaren atsekabe izugarria.

      Mikelek erruz ezagutzen zuen jenderik etsipen eta desesperoz bizitzearekin zer egin ez zekiena. Asmo tinko bat ezik, galdurik bezala zebilen mundu hura; lemarik gabe, nora jo argirik ezta. Zer egin zitekeen bizitzearekin? Zer zuzenbide eman zekiokeen bada?

      Gizonak antzinako filosofia fantasia huts eta irudipen engainuzko bat bera beste ez zela kontsideratu zuenetik itsu bizi zen mundua. Gizonak frogaturik zuen nonbait, erlijio eta filosofiako sistemen bi traszendentzia handieneko postulatuen argitu ezina: Jainkoa eta askatasuna. Ordutik, Unibertsoak ez baitzeukan denboran hastapenik eta ezta ere espazioan mugarik. Kausa eta efektoei loturik menderatzen zen oro; munduak ez baitzeukan errealitaterik. Baina hala ere, ordea, Kantek zioenez, ezin uka zitekeen Jainkoaren izate eta espirituaren hilezkortasuna.

      Orain berriz Humanitatearen eraikidura sendoa zientzia bakarrik zela kontu egin arren, Mikelek beldur zion egungo gizonaren materialtasun hutsari; beraz, ezin inolaz semejatu zuen, nahiz eta Jenesia hebraitarren irudipentzat eduki, nola konforma zitekeen gizadia gure burumuina hilez gero ez zegoela beste mundurik eta hor amaitzen zela sekula betirako denaren azkena eta bukaera sinestean.

      Halaber, Kristo gizonak deskontzertu ikaragarri batetara eraman ohi zuen beti. Munduko engainuen loturatik at, Kristo Jainkoaren Seme zela sinetsiko zukeenean ere sarritan ibili ohi zen. Eta beste gauza askoren tartean, Kristok Dimas lapurrari gurutzean egin zion promes hark zer pentsa izugarria jartzen zion. Itxaropen bat sortzen zion Mikeli bere barrunbean Ebanjelioko gertakizun hark.

      Idazketa bukatu zuenean, mekanogramak karpeta batean gorde eta Olivetti Letera 25 bere tokian ipini ondoren, mahaiaren gainetik beso gurutzatuetan burua etzinez lokamus labur bat egin zuen Mikelek, berehala izuikara bat batetan esnatzen zelarik; jeiki, leihorantz ondoratu eta bertantxe bildu zituen alde batera eta bestera kurtainak kristalduraren zeharretik kalera begiratzeko.

      Ilunixtana zen gertu. Neguteko gaulehen hotza. Arrats luze baten hasera. Hiri handiko argilanpada eta dendetako diztira koloretsuak irazekita agiri iren halako zenbait jenderi eguneko nagia astinarazi eta aurki gaubira alaiak presta zitzan. Madrilen, nahiz besterik uste izan, egunaren argiari beldur zion mundu asko zegoen artean.

      Autoek beren lanparoi iguingarriak piztu eta aldian behin edo sarri samar pit eta pot kaleen goenik-barren eta barrenik-goen amaigabeko errenkadak taiutuaz mamu irrigarri batzu ziruditen derrigorrean zerbait nahi eta bila ezinaren larri eta antsian. Espaloiak, txingurrien bidezidor medarren antza zutelarik, inor guttik opa zion lagun urkoari lasai samar ibiltzeko ahal zitekeen leku poxia; aski maiz, alde batetik bestera iragaiteko kalearen kabu bien semaforoan, haietatik aparteko jendetza pilotzen, bultzatzen eta herstutzen zen; noski, eskuinetik ezkerrerakoek bat batetan eta txit presaka trikatzen ziren pausoan topoz topo ezkerretik eskuinerantz zihoazenak bezainbat haserre, amenazo, keinu, ukabilkatze, furriada eta irain izugarriekin, zenbaitek gero ere ertz bakoitzetik elkarri gogor begiratzen ziotelarik desafioz beteta. Autoen barrengoek berriz hain tente eta geldi bolantean, jostailu farregarri batzuk ziruditen.

      Gela apur bat egurasteko asmoz leihoa zabaltzearen istantez nabari zuen Mikelek sudurmintzetan kaleko haizearen bafainu kutsakorra.

      Aurki, asfaltoko gizonak baldin behintzat biziari iraun nahi bazion, ez zuen beste erremediorik ahal izango halako mutapen biolojiko bitxi batetan etsi baino. Mikelek, aspalditxo hartan ezagutzen zuen bi gazteen —eta biak gizonezkoak— kasu izugarria. Gazte haiek ezin joan zitezkeen mendi edo Madril hiritik at edonora, soin guztia maskuiluz eta isipulaz josiko ez baizitzaien. Medikuen diagnosia gazte haiek landari alerjia izatean oinarritu zen.

      Mikelek maiz sarritan pentsa ohi zuen, ea Manchester hiriko txipilota sonatu haien parekotasuna izan zezakeen halako zerbait gerta ez ote zekiokeen asfaltoko gizonari ere gertu.

      Bretaina Handi-ko Manchester hirian industria tinko finkatu eta desarroilatu zen baino lehenago, hiri honetako lertxun zurietan are ere halako txipilota zuriak bizitu ohi omen ziren. Naturak, zugamu eta txipiloteak kolore bat batetakoak izatean salbagorde ohi zituen zomorroak txorien gose iraunsgarritik. Noski, txipiloteak lertxun ostoekin berarizko kontrastasuna eginez iraunarazi zuten luzaro beren enda. Oreka ekolojiko hau ordea, aldakuntza baten bidez berehala bestelakotu zen, eta gainera, oraingoan gizadiaren aurrerapenak eraginik. Ikatzaren hainbat modutako lardabioek kedarra ugaldurik edonon, loradietako lertxunek arras bilakatu zituen beltz, eta orduan, noski, txipilota zuri haiek ostadi beltzean zeharo aurkitu ziren nabarmen. Aldaketa honen ondorioz, txoriek erraz irentsi zitzaketen eta laburki abarrikatuko ere zuten txipiloten enda oro, baldin eta adurraren indarrak beste mutapen batez salbatu ez balu.

      Gertatu zen bada, izaki bizidunen eboluzioan arau arrunt den bezala, berrizkako aldaketak bere mugaidearen moldara zedin beta erraztuaz, txipilota zuri haien tartean bat, eta berau harra, guztiz beltz sortzea.

      Adurraren topamenez bada atera zen salbabidera zomorroen enda. Txipilota harra osto kedartuen modura zeharo beltz izanik, handik harako txorien erasoei erraz airosoago burla eginez lortu zuen bere biziaren salbamena, eta Mendelen legeek zioten bezala, are ere beste txipilota beltz askori jatorria eman zien. Jakina, kondaira honen amaia aise kontu egin zitekeen: txorien eraso gaiztoei burla eginaz mugaide berrian giroturik bizi ahal izan zutelako, gaur egun Manchester hiriko txipiloteak beltzak ziren. Bien bitartean, ordea, aurreneko zuri haien eremua arrastaturik egoera ekolojiko berri batek, hegaztiek hondatu zuten.

      Mikelek atzera berriz hertsi leihoa, esku biekin orraztu ilea, mahaigaina apur bat txukundu eta liburu, astekari eta prentsa taiuturik balda eta errebisteroan, kaleratzea erabaki zuen Parque del Retiro edo beste norabait joateko asmoz. Izan ere, Mikelek atsegin bila ohi zuen negupartean behinik behin haize hotzak aurpegia gordin topatzen ziolarik, iluntzetan ibilbira bat edo beste egitea.

      Oinez saia ohi zen gehienetan edo beti, bere pasiabira luze haietan nora hara joateko; gauzarik xarmangarriena zuen hark tapa-tapa irten bere etxetik eta bakarti hainbat bide eginik ondoren atzera bizitegiko epelera iristearen poza. Eskuak bat bestean igurtzi eta sekulako samurren eta sentibera gogoratzen zuen bere herrian haur eta gaztetxo zeneko denbora iragankoi hura.

      Hartu sarrerako zizailutik zamarra, jantzi eta txapela buruan ipiniaz, bertatik jaitsi zen atarira eta handik joan zen lehendabiziko eskuenik zeukan estankora zigarrotxo eta seilu batzuk erosteko.

      Izugarria zen Madrilgo haize kedartuak ematen zuen erretzeko amorrua; segituan irazeki zuen Mikelek zigarrotxo bat eta hura erreaz iragan zuen Alcalá Kalea eta sartu zen Fernan Caballerotik barren O’Donell Karrika zabaleraino.

      Bazter guztiak jendez estalita zeuden leporaino inon sosegurik posible ez zela ukabilka eta furriadaz zenbait txintxilazko zamardun dama postinezko ere.

      Piska bat presa hartzen bazen jendartean eta nahiz abantzada astiro egin, berehala espatzen zen mundu hura: “a ver donde pisa, oiga”, “parece usted de pueblo”, “nada, que se traga usted la calle”, “al menos, quítese las herraduras”, “¡que gaiñán!”.

      Hauek ziren histeria samurrenak ukitu bazenituen ez bazenituen. Suerte guztietako txardankeriak ikus zitezkeen nonnahi era eta modurik txepel eta traketsenetan.

      Baina bakardadearen haztura zuen gizonak edo erbestetuaren ohitura, ezin inongo hizkuntzak lotsa zezakeen hain arrotz gerta zekiokeelarik.

      Mikel, ordea, kalerik kale zihoanean berekasako gogapenetan ibili ohi zen nola eta atentziozko gauzaren bat erraparatzen ez bazuen nonbait, edo norbaitek galdetzen ez bazion zer edo zer. Sobra ere, bazirudien mutu edo gorreriadun baten antzera irakiten ziola buruak etetzeke, eta hartan agortzen zituen beste gauza askoren txepelkeriak.

      Hauteskundeak zirelarik aurki, irargarpenez beteta zeuden ezer jar zitekeen lekuak; alderdi politiko bakoitzak bereak ipintzen zituen hormetan besteen kartelak estaliaz. Hantxe gertu, etxe errebokatu berri baten atalik bistazkoenean, honela zioen tintatura gorriz: “Navarra no es Vasconia”.

      Mikelek zerbait hain laidogarri ikusi zuenean, eta hari begiratuko zion ze, aurrean tokatu zitzaion zakurbegotz batetan sartu zuen oina eta lerratu.

      Noski, mila irainen pareko nazka sor zitzaion bere barrenean ezin bereizi zuelarik zerk eman ziezaiokeen nazka aboroago, edo slogan politiko hala hain istripu zikinak.

      Noizpait esanik zuen halako politiko erronkalari ezagun batek, alegia, “la calle es mía”, baina Madrilen kalea lasarienik zakurrena zen, nola eta behintzat politiko hura gerta ez bazitekeen zakurrik printzipalena. Ezin inolaz uka zitekeen bada, Madrilen eszesoen zakur piloak zeudela nonahi eginkariak utzi eta inor gutti kexatzen zelarik hain xehetasun higuingarria itzuri ahal izateko.

      Besteak beste, udateko bero eta lehorteetan bederen, usain izugarria nabari ohi zen edonon, gaineko lurrinkai peste guztien gainetik zakurren begotz eta gernuen kontura.

      “Desde luego, hay gente guarra”, zioen behin sokatik zakur bi zeramatzan andre batek kaleko barrenderoen zakar pilo bilduak ikustean, eta esan bazuen ze, laster azienda haien sokizio adur txarrekoaren derrigorrak kaka eginerazi zien bat batean ttotto biei barrenderoek orduantxe doi garbiturik zeukaten kalearen unerik egokienean. “Que perros de la hostia” oguzi zuen han bakarren batek bere lankideek beste zerbait okerragorik koreoz marmartzen zutela.

      Askoren ustez, zakurrek pasiarazteko kale eta parkeetara ateratzean, ttottozain eta zakurmaixu frankok zituzten eginik elkarrekiko adiskidantza eta intruizioak gizarteko beste hartueman askotarako ere. Lehenengo, bakoitza norbere zakurraren “curriculum vitae”z hasten zen, eta gero egunero gauza bat bera hainbat aldiz berresanik, azkenerako noizpait behar, eta asperlegetzen zutenean zakur jaurtza, orduan baliatzen ziren gainetikoaz.

      Hiriko etxabizitzetan zakurraren habitat berberetik hasi, nola hitz egiten zitzaien, deitzeko zer izen modu erabili ohi zen, zenbateko estima zuten, anekdota, xelebreria, gertakizun farregarri, ipuin etab., aski liburu bitxia idatzi zitekeen.

      Koanto, eta hala ere, “de la Villa”ko Udalak aparteko lehia eta arreta jartzen zuen hiria apain eta garbi izan zedin foraneoen bistarako batipat. Izugarrizko dirutza jorra ohi zuen “Madrid ha de ser la ciudad más limpia de Europa” esanez, Europa guztiko garbiena izatean, mundukoa ere gerta zitekeela ailegatzea atrebentzia eritzita. Madrildarren fantesiak ez baitzuen kaburik.

      O’Donell Kalearen barrenean Parque del Retirora iritsi bitarte, makinatxo bat gogapen samingarri pasa zitzaizkion buruan Nafarroaz zer egin nahi zen ikusita.

      Halako inoiz edo bestetan, Mikelek zenbait jenderi nafarra zela esateko ohitura ere bazuen eta ezin semeja zitekeen zeinen froga harrigarriak esperimenta ohi zituen Nafarroa euskaldun zela ailegatuz gero, euskaltasunaren etsaigoan nabariko zuen gorroto biziaren inkarnu gaiztoa ikusita.

      Ebakiko zukeen giro antzigartsua zegoen iluntza hartan, eta izanik Madrilen jendea hain hozbera, ozta-ozta inor topa zitekeen parkean.

      Parque del Retiroko urmael baretsuan gaua oskarbi isladatzen zen; ilargia gertu ilbete, dirdaitsu agiri zen ortzi garbian zuhaitzen adardi kimatuen tarterik tarte Mikelekin bera ere higitzen zela zirudielarik.

      Gau baketsu haien bakardadean kontu egiten zuen Mikelek areago, noraino zitzaion kontrakoi eta despareko Madrilgo bizitzea bere izakeran.

      Beste arrazoi asko ez ezik, zenbait jenderen hizketarako modua bera zen basta bere ahotsa hain suminkoi eta higuingarri gerta zitekeelarik, gorroto izateko. Madrilgo burokrazia erdirakoiak gizaki gehiegi zuen ohiturik errazetik jan eta eroso bizi izaten; beraz, eskola hartaz aparte ezer gutti itxaron eta lor zitekeen baldin eta guztia arras arbuiatu eta kontrakor obratuaz dena goibeheratzen ez bazen aparato hura. Ikusi egin behar zen sinetsi ahal izateko, ministeritzetako departamendu eta beste edozein entitate estatal eta konpainietan nola ziharduen jendeak kolpe bat beharta ere huraxe emateko hain nagi eta alfer “vuelva usted mañana”, eta gainetiko perkastasun ezaren ukamenez jestiorik arrunten haietxek berak ere hainbeste luzatzen zirelarik.

      Esate baterako, telefonoa behar eta egiten bazen ituna Compañiarekin, handik bi urte edo hirura jartzen zuen Telefonicak tresna. Altatze emanik ondoren bi ilabetetan ordainkizunaren denbora bentzitu eta pagamena non egin ezin aztarrenik bila izatea ere oso erraz gerta zitekeen, nahiz eta kontrato edo itunean hitzartua egon nola eta non. Baldin bi edo lau bentzimenen denbora pasata ordainkizuna non paga jakin ezik zorretan edukiz gero, eten egiten zuen Compañia Telefonicak linea, eta berriro jarriko bazizuten, galanki ordain beharko zenuen zigorra.

      Joaten zen Peru edo Joan A bulegora arazo haren arrazoia jakiteko asmoz, eta “cola” lotsagarria luzaro gorderik ostean, B bulegora bidaliko zuten sekulako arinena; gero, B-tik C-ra, eta noizpaitekoan irekin haserreen asperrez iristen zenean H-raino eta han zerbait zorrotz ailegatu, honela ihardetsiko zuten:

      — Tiene usted que ir a las oficinas de reclamación de zona.

      — Y, ¿dónde están esas oficinas?

      — En la calle tal —hiriaren beste kabuan.

      Haruntz jo bitarteko kalean pasatako istiluak alde batera utziz, eta sarturik bulegoaren barrena, bertantxe agertuko zen haietatik bateko leku zabal eta aseroa dena mahaiez horniturik: mesa—1, 2, 3, 8, 500,1001.

      — ¿Qué desea? —galde egin ohi zuen erretiroz jositako polizia-musajedun ordenantzak sarrerako mahaitik.

      — Mire usted, deseo averiguar...

      — Pase a la mesa 1.

      Hoberik egingo zion nor zena zelari mahai batzuetatik besteetara asko ibili beharko zuen etsipen osoan hasi.

      — Buenos días, señorita.

      — Siéntese y dígame qué desea —erregu eginez ekingo zion “señorita”k bere mahaiaren aurrean zeukan jarlekua eskainiaz.

      — Soy el abonado tantos, y quisiera indagar el paradero de la factura de los meses diciembre-enero que aún no consta en mi poder.

      — ¿Cómo concertaron ustedes el pago en el contrato?

      — A efectuar en ventanilla en la sucursal numero tal, del banco cual, en el numero de la calle de la China, 49.

      — Pues, me trae usted un buen embrollo.

      — Oiga, no tanto; al menos, si se tiene en cuenta que esto es el rebote del que ustedes tienen aquí.

      — Pero, ¡qué dice!

      — Que sí, que el embrollo lo tienen ustedes aquí en la Compañía.

      — Pase a la mesa 2.

      Jeiki, eta ez oso umoreko, hurrengo mahaira ondoratu beharko zen.

      — Hola, buenas.

      — Siéntese y vaya al grano.

      Lehena berriz aditzera emanik, “señorita” honek ere beste mahai batetara bidaliko zintuen ziurtasun itsu itsuan egon zintezkeen, ze bestela...

      — Pase a la mesa 5 y espere, que la señorita que le va a atender a usted esta en la cafetería.

      Telefonari samalda hura gehiena denbora pasa ibiliko zen batzuk mahai gainetan eserita marmarrean, ispiluari begira, zigarrotxoak erreaz edo errebistaren bat irakurtzen. Eseri berriro 6. mahaiko aulkian eta egon zintezkeen poliki eta patxaraz ordu bete edo gehiagoan ea norbait noiz azalduko mahai hartara. Jakina, noizpait behar, eta halako batean etortzen zen ipurtikara, zutikaria eta dotorezia zerizkiola 6. mahaiko titularra nor Marilyn Monroe filmetan bezala.

      — A ver, diga, diga.

      — De veras, señorita, ¿me va a atender?

      — Pero, oiga, qué cosas dice usted.

      Hasten zinen berriro lehendabizikotik azkeneraino haserre bizia inolaz ere gorde ezinaz, ipuinari iharduten.

      — Espere usted.

      — Ya. Eso hago.

      — ¿Cómo?

      — Nada.

      Eta joaten zen “señorita” telefonaria pantaila elektronikora. Atzerakoan, beste lankide batekin hamar minutuko berriketa eginik ostean iritsiko zitzaizun zerbaiten berri emateko.

      — Oiga, vera; hay un error en cuanto al modo de facturación que usted concertó con la Compañía. De todos modos, el error se rectificará a la mayor brevedad posible y tan solo tendrá usted inconveniente de pagar dos recibos a un mismo tiempo.

      Iragaiten zen denbora, baina alfer alferrik. Joaten zinen behin berriro erreklamatzera ea alegia, zertan behera zuten lagarik zure arazo hura berrizkako bentzimenean ere etortzen ez zitzaizularik ordainkizuna.

      — Esto es ya intolerable, oiga.

      — Qué le ocurre a usted.

      Ekiten zenion betiko armoniari; explika zeniezaiokeen modurik donariozko eta onenetan nola aspaldi hantxe bertan eginik zenituen eskabide guztietakoak errua konpon zezaten etab.; dena alferrik.

      Joaten zen “señorita” telefonaria norabait eta ekartzen zuen liburu handi eta lodi bat kontsultatzeko.

      — Aquí —hasten zen—, en ningún lugar consta que usted haya hecho otra reclamación anterior. Se indica además, que usted tiene fondos en el Credit Lyonnays.

      — Pero, ¡qué disparate! No y no.

      — Oiga, le aconsejo que no muerda.

      — Es...

      — Vayase rápidamente a la Plaza de Santa María Soledad Torres Acosta, 1, planta 4, sección 402, departamento 6, mesa 8 y abone en la ventanilla 9, el importe del recibo pendiente, si no quiere usted que le corten la línea de inmediato.

      — Mire, señorita, ¿me quiere usted decir a qué se debe el error de todo esto?

      — Al cerebro electronico, sin duda.

      — Ya. Siempre he creído que en este país el cerebro humano nunca podía funcionar, pero al parecer, tampoco atina el electrónico.

      — ¡Oiga! ¡Oiga!

      — ¡Es asombrosamente increíble!

      — ¿El qué?

      — Que sean ustedes tan poco eficientes.

      — ¿Cómo? Retráctese de todo cuanto ha dicho.

      — ¡Bueno! Está usted loca.

      — ¡Que le llamo al director!

      — Y al rey si quiere.

      “Señorita” telefonariak eskura zeukan botoin bat zapaldu eta berehala agertuko zen zuzendari jauna hainbat emakumeen tartean mairu bat zirudiela bere “harem” handian. Berriz eta berriz ere azalduko zenion zure problema, eta zuzendari jaunak aditu ez bazuen baino axola handiagorik ez baitzion izango ezeri.

      Biharamunean jotzen zenuen berriro “oficina de cobros” Plaza de Santa Maria Soledad Torres Acosta, 1 zenbakira gainetiko nahaste-borraste guztiekin, eta bai koanto, han ere ez baitzizuten emango beste 6 edo 8 ilabeteren epea baino laburragorik erru hura konpontzeko.

      Egun batzuk ondoren, zerbait honela jaso zenezakeen.

 

      Muy Sr. nuestro:

      La Entidad Bancaria o de Ahorros en la que, de acuerdo con sus deseos, hemos presentado al cobro el recibo que al dorso se detalla, ha procedido a su devolución, por causas que desconocemos. En consecuencia, le agradeceremos se ponga en contacto con nuestras oficinas, situadas en las señas que se indican en el reverso, antes de transcurridos tres DÍAS laborables, para determinar las causas de esta devolución y, en su caso abonar el importe del recibo pendiente.

 

      Baldin, ordea, Jainko Jaunak egiten ez bazuen mirariren bat, borondaterik onenaren jabeko gerta zitezkeen gizon gidarien balentiak ere ezin ezer askotarako balio zezakeen Madrilgo inkisiziozko burokrazia farregarri haren hondamenerako. Edo bestera, gauzak erruz alda beharko ziren, eta ez zen izango erraz aldatzen botere hura.

      Ezin nola nahi adieraz zitekeen, noski, zer adur txar eta majika maltzurkeriazko oinarrietan zegoen apailaturik Espainian dena. Ez baitzegoen, gertu, ezer gaitzetsi ezinezkorik, eta okerrago zen berriz artean, zenbaiten ostentu eta harrokeriaz Espainiak besterik ez bezalako ondradutasuna zuela ailega ahal izateko ausardia.

      Ordea, nahi zuenak gogoa ziona esan arren, besterik zen Mikelen derrigorrezko etsipen izugarria.

      Espainolarentzat hain hilezkor ziren bakteria nazional ugarien hondamenerako sendagailua, laborategian sintetiza behar zen eta isolatu, gero ezarpen egokia izango bazuen, baina begi bien aurrean zegoen nortzuen esku topatzen zen laborategia eta bertan zer egiten zen. Espainian, nola kolore batekoa hala bestekoa, gizonari bost axola zion sobornoaren eramanera hain erraz bere burua iraultzen edo makurtzen uzteko. Zenbait mila jariozko hitz ederren ostean, hoberik zion inori edozein saldukeria edo engainu itxaro eta hala kontu eginik obratu.

      Madrilen, nola etiketa handiko nahiz gabeko jendaila saldua, edonon topa zitekeen, hala bazen faxista nola komunista —bien bitarteko guztiekin—, nor baino nor sujetoago.

      Inoiz pasa behar bazenuen California 47tik zehar aurrera “zona nacional” deituriko unean, berehala galde egingo zizun halako faxista bibliomano taldeko bakarren batek beren mahai-dendatik, ea liburuen bat eros nahi zenien.

      — Hará usted un servicio a la patria — ailegatuko zizuten gazte paladin haiek.

      Eta, noski, zer erantzun pentsa beharra zegoen bi bider. Agirian zeuden liburuak ikusi, eta bat bera ere ezin aukera egin zenezakeen.

      — No. No puedo comprar libros.

      — Y, ¿por qué?

      — Oiga mire, porque no.

      Ezetz zenioela erraparatu izanik, agertzen zen beste gazte mordoska bat kafetegiko atean, eta bertatixek galde egingo zioten saltzaile zegoenari:

      — ¿Que dice?

      — Nada.

      — ¿Le damos de ostias o no?

      Dendariak ezetz erantzuten bazuen, egon zintezkeen pozik eta pentsatu aski ondradua zela, ze bestela hartzekoak eta bi hartuta alde egingo zenuen ingurumari haietatik. Poliziak ezer ikusi ez balu baino ardura handiagorik ez baitzuen izango, eta zenbait halako hirikide omentsuk ere berriz, hainbat gutti. Bazen jenderik franko, batetxo ere gaitzik pentsatzeke handik pasatzean senperrenak eta bi hartua. Argi ibili zintezkeen bada, eta isilik egon.

      Behinola, Silva Kalea behera zihoan Mikel Gran Viara irten eta han busa hartzeko asmotan.

      Eskuineko espaloian hiru ilape agiri ziren kalearen barrenean itxura sesiolarian inori ekiteko prest; bi, auto baten kontrena eta hirugarrena espaloiaren erdiz alde batera bere bi lagunekin berritsu.

      Mikel, laster konturatu zen espaloian zegoenak zer modu bihurri eta txarretan begiratu zion gertu zelarik, eta nola zerbait esan zien beste biei. Mikelek, noski, segunduko azkarrena barrentatu zuen hiru perillau haiengana ondoratu baino lehen iragaiten bazuen kalea, segituan hasiko zitzaizkiola irainean; beraz, beren aldetik edo zihoan eskutik jarraitzea erabaki zuen. Heurengana gerturatu zenean, espaloian zegoenak grina txarrez, eman oinkada bat atzeraka eta pasoa oztapatu zion Mikeli edozein liskar sortzeko trebe. “¿Me deja pasar?” erregu egin zion honek donarioz. “¡Me cago en Cristo! ¿No sabe usted pedir por favor?” erantzun zuen hark hain harroputz eta lainezaz nor pistolari bat zirudiela.

      Mikelek berehala antz eman zion modu onek batetxo ere ez ziotela balioko eta hoberik izango ziola auzia lehenbailehen erabaki. Hartan, aurre eman, jo betondoan eta zerraldo uzteraino bota zuen lurrera.

      Beste biek ikusirik laguna hainbateko harturik lurrean, atera labanak eta behingoan eraso zioten Mikeli erraiak ateratzeko furriada beroan.

      Mikel arrisku heriozkoan aurkitu zen una batez, baina bertantxe atera zen han aldameneko bar batetako nagusia bezero batzurekin eta aurpegi eman zien berbailari zimoitz haiei, Mikel beste norbaitek bere autoan hartzen zuen bitarte.

      Zirudienez, kale hartan zeukan “Alianza Popular” alderdi politikoak bere egoitza, eta nonbait, alianzistatzat hartu zuten Mikel arlote gizagaixoek.

      Jakina, Mikel “aliancista” ez zela kontu eginik, eta buelo haiek hiru inguma beste ezer ez, hobe zen poliziari bakean utzi.

      Mikel, noiz aspaldi geroztikoan zegoen etsi etsian erbesteratu bat zela. Bere bakardade, aspertasun eta betiko mide hark tristaro izugarria zion sorturik animaraino eta ezin inolaz ere ezeri konplimenik eman zion gogoz bederen hain nekez zeraman zama astun hura ezin arindu zuen eta ezta ere ezerk poztu zezakeen itxaropen ezak ukatzen zizkiolarik bere ahalmen eta kemen guztiak.

      Malkorik gabeko negarra bezain samin eta dohakabea gerta zekiokeen gizonari mugarik gabeko erbestetasuna ere padeziman oso osoan.

      Bere aberri maite hura agurtu eta Ebroko Ibaia iragan ohi zuen bakoitzean, burdin edo altzairuzko atetzar handi bat sorbaldaruntz hertsi balitzaio bezala senti ohi zen Mikel irudimenaren atetrankatako hots izugarri hark katigutza bururatzen ziolarik gero.

      Hala ere, ordea, Mikelen irudimena irudimen soil izanik, bazegoen aberkiderik franko bazterretan etsipenezko ate morrailadun gaitzak benetan atxikirik katigu, inor asaldatu izateko eta loa galerazi. Beste asko, urrun bizi ziren beren aberrira etortzerik ezta noiz baino noiz adur hobe batek argi egin. Nola nahi ere, modu askotako galdera-erantzunak zerizkion Mikeli soseguz egoteko.

      Mikel pasiabira egin eta etxera zenean, Flora soineko beltz dotore bat medar jantzi eta gabineteko komodaren ispiluan galatzen ari zen. Mikel gelara sartu eta alkarri diosalik gutti-asko maitekiroz egin arren, berehala isildu ziren.

      Klora ekarrai handiko emakumea zen; kilikatzaile apartekoa, eta besteak beste, ordu hartan gehiago.

      Adats apain orraztuak lepoa lirain agertzen zion belarrietan arrakada polit eta baliotsuak zintzilik zerizkiola txit egoki. Koilarra urre eta horianbarrez horniturik naro, alahaite on samarra zirudien; eraztunak perlatxo bat hain soil agirian zuelarik behatzean, enkantu berezia ematen zien bere esku leun eta ondo zinduei.

      Florak, soinekoaren paparra artean lotzeko zeukan; bere bularrak, ez oso buelotsu baina bai tente, kitzikagarri azaltzen zitzaizkion eskotean. Nola prantatzen ari zen ikusteko, alboan topatu zuen aulki batetan eseri eta Mikelek luzaro begiratu deus ere oguzteke. Gero, Florak beretzat komodaren gainean prestaturik zeukan whiskya hartu eta behingoan edan zuen dena.

      — ¡Ah, cariño! Se me olvidaba decirte que te he conseguido una entrevista con Nita Montellano —adierazi zion Florak kuri asko eginez Mikeli aurpegian.

      — ¡Vaya!...

      — Sí, te espera mañana a la 1, en el “Tanganillos”.

      Mikelek itxuraz behintzat, ez zion izan axola handirik proposamen hari.

      — ¿Tienes alguna fiesta importante esta noche, Flora? —galde egin zion Mikelek apur bat kontu hartzaile.

      — No, pero voy a cenar con Sergio. Tú, como nunca quieres ir a parte alguna, salir, alternar con la gente...; en fin, yo deseo vivir, ¿sabes?

      — Disfrutar de la vida, gozar, escalar, ser alguien...

      — Escalar, ¿que?

      — Lo que más me convenga.

      — Ya, claro.

      — No comprendo, amor mío —hasi zen berriro Flora—; como te puede afectar hasta tal extremo el problema vasco, como si al resto de los españoles nos tuviera sin el menor cuidado; y, ¿qué? Hay que seguir viviendo.

      — Es mejor que no me hables de eso, Flora —ailegatu zion Mikelek begi bete betean.

      — Te aseguro, Miguel, que un día cualquiera acabaré por marcharme y te dejaré solo.

      — Y, lo puedes hacer; eres libre.

      — ¡Estas celoso!...

      — No lo creas. Sergio te va mejor.

      — Pero, ¡qué puedo hacer yo sin tí, cariño!

      Mikelek gauza asko pentsatu eta ausnartu zituen bere baitan Florak azkeneko ukitu, ispilutze eta afeiteen prestakizunak egin bitarte. Emakume hark ez bakarrik zeukan bere limurkeria hase ezinaren sua, ze baizik zen gainera, berekoi huts eta handizale mentsa. Modu batera edo bestera, bere inguruko guztiez baliatzen eta probetxatzen zen eta askotan ez oso ondradu.

      Ikusirik bere kitzika, interes eta ezertaz ardurarik eza, irrita ero batez berealdiko azkarrena soetu zitzaion Mikeli halako aberetasun izugarri bat seksurik beroenean.

      Ondoratu Floragana, eten kolpe batez soinekoaren golkoa eta arras basati musukatu zizkion bularrak erreko zituzketen ezpainekin.

      Flora, kolorgetzeraino mudatu zen lehendabizikoan eta arbuiatu egin nahi izan zuen beregandik esku biekin bultzatuaz, baina gero emagale, heldu lepotik Mikeli eta min emateraino ozkatu, musukatu eta milizkatu zion ahoa hase ezinik.

      Gela hartan, ez baitzegoen esateko argiketarik lanpadatxo baten islada ez bazen hain ilun-argi.

      Bi soin haiek errainu bat bakarra ziruditen elkar korromioz gorrotatzen; ahopeko hitz, arnaska eta mintzoek, dolorezko lantu tristean bezala bilakatzen ziren.

      Flora, askatu ahal zuen modura Mikelengandik eta haragi irriki itsuan, jantziak banan banan kentzen hasi zen bilutsik gelditzeraino. Venus berbera zirudien kutizia eta seksu osoan. Ezin semeja zitekeen bere irrits erotikoak zer eragin zieziokeen bati, eta zertara eraman gizona degradapen itsuenean.

      Erotismo belu hark ezin zekula bilatu zuen nahikorik. Agian, batak bestea maitatu baino elkarri gorroto ziotelako gerta zitekeen hala. Nolanahi ere bada, Mikel aspalditxo hartan ari zen aspertzen Florak maiz sarritan bere gorputzean utzi ohi zizkion hozkada,ubelune eta arramaskak ikusita. Gainera, burumuina ere zeharo geldotzen zion egoera hark guztiz abere herbal bat batetan bihurtzen zelarik.

      Hala ere ordea, Florak, hain buziatzaile trebe izanik, edozein tenore zuen basta bere gogoa non zangoa han jartzeko; bere maladiozko berdozkeria, jarrera tramaldes guztiekikoak, irrika eta patreskeriaz, arras aztoratu eta sosega ezinetan jartzen zuen Mikel amore emanez berarekin ihalozkatu eta amodiokeriak egiteko.

      Hura ez baitzen batetxo ere duintasun izpirik geldi zekiokeen gizonarentzat portaera. Hoberik zion Mikeli ere zelako grina lagatu eta garaiz jeiki, hainbateko lohi lardaska hartatik ohore apur batez burua jasotzeko.

      Biharamunean goizsentia aldera iratzarri zen Mikel. Floraren soina bereari erantsirik bezala zeukan arrimoaren arrimoz. Jeiki, jantzi ohe adarrean esegita zeukan bata, dutxatu bat hartu eta berehala prantatu zuen sukaldean kafe beroa; ostean, pasa egongelara eta bertatixek hasi zen idazten.

      Orduilara dexentea eraman zion saioak, eta nola eguerdirako zeukan hitzarturik interview bat Nita Montellanorekin, jantzi kalerako eta eguneko prentsa hartu bitarte, kafetegi batean gosaldu zuen.

      Plaza de Roman eskuratu ohi zuen sarrienik Mikelek goizean lehen lehenengo “Prensa vasca”, eta haruntzako abiadari ekin zion Alcala Kalea gora bertara arte; eskuratu zuenean egunkaria kioskoan eta atzerakoan irakurriaz zihoala, sasoiko gizaseme bat gerturatu zitzaion.

      — Zu, egunkari hori, euskaraz al dago? —galde egin zion gazteleraz.

      Mikelek halako ateraldia norbaiti entzunik aldamenean, kezkati samar begiratu zion behingo behingoan. Izan ote zitekeen tipo hura poliziren bat? Ez baitzeukan itxurarik. Baina, eta baldin suerta bazitzaion Kristo Errege-ren gerrilero? Ezta ere zeukan inondik zelako tankera. Nor zen bada? Auskalo.

      — Apenas ezer daukan esatekorik, euskaraz —erantzun zion Mikelek piska bat fidakaitz.

      — Baina... zuk..., gazteleraz baliatzean ba al duzu azenturik, edo... —ailegatu zion gazte hark hurrena hain modu bitxian, euskaldun zen galdetzeari bildur izan balio bezala edo zedozer hala.

      — Nik, gutti-asko —esanez jarrai zuen Mikelek—, beti egin dut euskaraz, eta hemen Madrilen luzaro bizitzen naizelarik jada, ez baitakit zenbateraino izango dudan euskararen kutsua gaztelera erabiltzean.

      Zelako gauza entzunik, gizaseme hark hituz hitu begiratu Mikeli, eta “Egin” utzi ziezaion eskatuaz, berehalakoxe azkarrena begiraldi bat eman zion. Paper batean bildurik berdinga edo aketa itxurako burdina zeraman besapean.

      — Zuk ez al duzu uste euskara kultura batean..., badirudi..., uste dut... —ahomentatu zuen ondoren lotsati bezala edo berriro ere era bitxi samarrean, gizaje hark.

      — Badirudi hizkuntza biak beharko direla, noski —ihardetsi zion Mikelek—, baina ez hemen Madrilen bata nonahi eta nola gogo diezaien legez, eta bestea ukamen osoan beti plebeozko morrontza lotsagarrian bere etxe propioan ere.

      Gazte hark aparteko begirada ondradua egin zion Mikeli isil isilik geldituaz.

      — Ikusi duzu, zeinen euskara gutti duen egunkari honek —ailegatu zjon Mikelek—, eta euskaldunok zenbat eta gu1§|iago dugun gure hizkuntza, orduan eta desespero handiagoz borrokatzen gara. Ez dugu beti hiltamuan bizi nahi.

      Biek elkarri begiratu eta isildu egin ziren tarte batez.

      Eta nolatan zabiltza zu hemen “Egin” eskuan duzula kalearen erdian? Ez al dakizu zer leku den hau? —galdetzera ausartu zen hurrena gaztea.

      — Bai —erantzun zion Mikelek—, baina toki hau ez baita prezisoki “zona nacional”.

      — Nontxo bizi zara?

      — Hemen gertu.

      — Egon zaitezke erne. Hoberik egingo dizu argi ibiltzeak.

      Mikelek, ea hura bera ere euskaldun zen edo Euskal Herrian jaio galdetzeko tentamena izan arren, isilik geratu zen.

      — Neri eman zidaten behin pasara galanta —ailegatu zuen berriro gazte hark index behatzarekin seinalatzen ziolarik Mikeli bere okotza.

      Eta egia zen; izugarrizko etena zeukan okotza erdi bitan laurkiturik zauria gaitzosatuta jada. Ondoren, bere inguruan alde batera eta bestera begirune batzuk kontu handitan eginik espaloian, eta Mikelen belarrira ondoratuaz, honela zioen:

      — Hiltzera kolpe egiten dute, zu. Nik hemen daramat ordutik nere harma.

      Eta hura esatearekin bapatean besapeko burdina erakutsiaz, egin zion agur gizaseme misteriozko hark kaleko jendartean galtzen zelarik bistaz.

      Mikel, noski, gertakizun hura ahaztu ezinez ibili zen egun guztian, hainbat taiu askotako erizpide eta ondorioek batzuek besteetan nola komunztatu asma ezin zuela.

      Eguerdia ari zen gerturatzen. “El País”, “Daily Telegraph” eta beste halako egunkari batzuk eskuraturik autoa zeukan aldameneko beste kiosko batetan, berehala jo zuen Tanganillos bar-errestorant dotorera Serrano Kalean. Sartu barrena eta denbora egin bitarte, “Montilla” eskatu zuen. Mikel jarri zen barraren lekutik hurbil, neska bat zegoen whisky bi zituelarik bata aurrean eta bestea alboan Mikelen aldera. Neska haren laguna ere han ibiliko zela nonbait pentsatuz, apur bat beste alderago aldatu zen Mikel erreparakizun osenez.

      Handik laster azaldu zen sarreran beste neska bat, eta lehendik han zegoenaren lagun izanik sobra ere, bertatik eskua jaso eta agur egin zion honek:

      — Hola, rica.

      — Que hay, macha.

      — ¡Cuánto tiempo sin verte! Niní.

      — Murió papa, ¿sabes?

      — ¡Qué lata!

      — iQué pasó en “domenica”? Kiki.

      — ¡Ah...! Estuvimos en la nieve.

      — ¡Oh! ¡Qué ricura!

      — Estaba becerra, la nieve.

      — ¿Tanto?

      — Yes. Y, como trenes Robert y Sammy.

      — ¡Colosal! ¡Fabuloso! ¡Bestial!

      — También estaba Selena.

      — ¡Selena...! Es una trapalona esa niña.

      Bi damatxo haiek hala ari ziren bitarte, han agertu zitzaien lehenengoaren adiskide “tipo” bat, eta bertatik agurtu zuen bere parejaren laguna. Zer hartu nahi zuen galde eginik neskari, eta honek zerbait erantzun atzera, segidan eskatu zion “caballero”ak espentxero dotorprestu hari beste “vidrio” bat gehiago beren lagunentzat.

      Serrano Kaleko aberaskumeen portaera izugarria zen. Madrilen aberatsek hain tinko finkaturik zeuzkaten club pribatuetan ez ezik haiez aparteko beren “ghetto”a zerbait azta ahal izatea ere nahiko zail gerta zitekeen. Aberats haien esparru oparoa aski egokiro zegoen mugaturik beste edozein intrusismo itzuri izateko.

      Jakina, eta besteak beste, Madrilgo neskaki aberats gehientsuak monja kontserbadora edo irauntzaileen La Asuncion, Las Irlandesas eta Mater Salvatoris ikastetxetan hezten ziren, edo beren gurasoek eman nahi bazieten joera liberalago bat, Santa Maria del Camino eta halako beste “colegio” kontatuetan egingo zuten beren lehenego ikastaroa. Mutil jaunskilatxoak ere berriz, modu samar bereko tankeraz baliatuko ziren beste prejuzgo anitz ugariagoz gaur edo biharko ezer galdu ez zedin prestaera on bat lortu, patria salbatu eta ongi eroso bizi izateko, Rocamar, Mirasierra eta batez ere El Pilar eta beste ikastetxe frankotatik aterako ziren Espaniarentzat gizonik trebeen, azkar eta adituenak.

      Ikastaroa bukatu eta udaterako, Inglaterra, Suiza edo Frantziako internadu ohiturazkoetara joango ziren neska-mutil gazte haiek hizkuntza ikasi eta zuzen erabiltzen ohitu zitezen gerorako sozial bizitze ardurazkoa ontsalaz betetzeko. Ezkerreko oligarkiaren aldeko zirenak aitzitik, Estatu Batuetara bidaliko zituzten beren seme-alabak Washington edo New York hirietan kosmopolita bilaka zitezen.

      Askotan, eskola-denbora hain labur eta eskas amaiturik —eskixek bederen—, berehala aukera ohi zuten langintzaren bat. Egungo gizartean erakutsi behintzat egin beharra zegoen zerbait laboratzen zen itxura.

      Proletargo bekaitzak besterik uste izan arren, aberats jende gazteak gogoz lan egiten zuen; ez baitzen eramaten nagi eta alfer egoteko moda. Gauza itsusia zen bada, munduaren aurrean “hijos de papá” bezalakotzat agertzea; beraz, eskola eta ezkontza bitarterako derrigorrez bilatu behar zen halako langintza modernu eta jostagarriren bat; zeren bestela, beren aiten bizkarretik ezer kosta gabe jatea, nabarmenkeria izugarria gerta zitekeen inon estilatzen ez zelarik jada. Aita aberatsen seme edo alaba izatearen lilura eta onespen zoragarriak nolabait izkuta ahal izateko, gehiago begiratu ohi zioten estetikari eta “hacienda” ongi gorde.

      Hauta ohi zituzten profesio askoren tartean, Cruz Rojako dama izatea txit begi onez zegoen ikusita aristokrazian; beren jabego edo aitaren entrepresa ugarietan ere berriz, izan zitezkeen idazkari beste edozein “empleada” bezala; “public relation” bat, edo baita ere hegazkin konpainietan, edo areago, nola ez!, eskuineko alderdi politikoen batzarretan azafata. Denak ziren haiek lanpostu onak, txanponak galanki irabazi eta hobeki denbora pasatzeko.

      Unibertsitatera iristen baziren, guttik bukatuko zuten karrera eta ezkontza ere denbora baino lehen egin ohi zuten frankotan askok, “braguetazo” zela edo komenentziagatik bazen ez bazen.

      Alabaina, ordea, eskola eta ezkontza bitarteko denbora laboriozko hartan egin ohi zuen gazteria hark alternerik luxozkoenetan sozial bizitzarik ardurazkoena ere. Club Puerta de Hierro, Club de Campo edo Nuevo Club, leku ezagun eta maitagarriak zituzten beste mota “club” askoren tartean, tennis eta golf “sport” bereziak hain dotore erabiltzeko.

      Jazteko tokiak, kasketarik zoroenez bilatuko zituzten halako “boutique” jakinezkoetan hots handieneko abeslariak jazten ziren Godelia-n edo beste edonon, jan, kopeo galantak egin eta jostatzeko, errestorant, bar eta diskotekak bezala.

      “Café Roma” ezaguna zen Fuerza Nuevako jendea biltzen zuelarik gehienbat, eta “Fresas y Nata” jan edanak egin ez ezik diskoteka alai eta filma pornoak ikusteko mundu on bateko leku gerta zitekeen.

      Espainian larehun familiek menderatzen zuten gainetiko guztia politika edo kontseilu administralgoen poderioz.

      Talde honek, odolaren baino diruekiko endogamia bat suerta ohi zuen familiako sarreetan gel zedin aberastasuna oro, bere kide ondradu guztien artean konpondu eta banatuaz hain aginte ahaltsua. Noski, lehia handienez ahaleginduko ziren seme-alaben arteko ezkontza edozein trukadaz gerta zedin.

      Jakina, bankariaren alaba, oligarka-finantzariaren semearekin ezkonduko zen edo entrepresari-finantzariaren semea, politiko dirudunen alabarekin; eta frankismoari esker, aristokrazia eta Ejerzitoaren artean ere beti itxaro zitekeen edozein eztei. Adibidez, jeneral baten alaba edo semea erraz bilaka zitekeen markesa edo duke-kontsorte.

      Aldez edo moldez, guztiak gurutzatzen ziren batzuek besteekin elkarren arteko familia handian komeni bezala, baina hala ere dirutza gehiagoak dirutza gehiagora jo ohi zuen inoiz edo bestetan Mark-Fierrro, alde ematerik ez zegoela zer suposa zezakeen batze hark.

      Baina egun, ordea, beren club, errestorant, jostaleku, kafetegi, jauregi eta gainetiko “ghetto” guztien guztiz ere gauza asko jakin zitezkeen hain poderiozko mundu haren portaera itsusiengan.

      Franco Jeneralak, bere agintegailuaren legeria “todo atado y bien atado” utzirik, eta besterik uste izan arren Espainiak gaur, lehena gero baino fermukiago, errotuago eta pelmatzatuago agertzen zen ameraehun beltz haren tramazo gozakaitza.

      Errestorant “Basarri” ospetsuan otordu egin bitarte, Nita Montellanok gauza asko kontatu zizkion Mikeli, baina ez denak; beldur zion, nonbait, zekien guztia esateari. Eta haintzakotzat izatekoa zen gainera hala gertatzea, gezur, saldukeria eta lapurreta hain gutti zigor ohi ziren patrian; zenbat eta burugabekeria handiagoak ikusi begi bien aurrean, hainbat nekezago gezurta zitezkeen eta are guttiago ezer salatu “aparato” hari, baldin modu batera edo bestera ondorioak pairatu nahi ez baziren.

      Bai koanto, egia zen nahiz eta aberatsa ez izan nolabait gertura zitekeela eremu hartara, baina hala izango bazen, deitura “ilustre” bat eduki beharko zen guttienez, edo bestela postu on bat sozietatean.

      Nita Montellano familia “noble” baten jatorrikoa izanik, bazituen halako instruizio batzuk jende haiekin, baina taiu guztietako toleskeria eta erdeinuen truke, eta hala ere ezin laga zuen mugaide hura odol urdinak tiraturik bezala.

      Mikelek, errespeto zindoenez promes egin zion Nita Montellanori, alegia, ez zuela hari kalkorrak prestatu aurreko egun batzuen buruan, erabili zuen Mikelek burutapen ugari, kezka eta zalantza. Bazirudien Indian zegoela.

      Nola aldatzen zuen Mikelen kemena eta erasan hainbestetxo bost ehun kilometro zeuden leku batetik besterako bide laburrak? Bazitekeen, onenean, bl zen tokiak hainbesteraino asperturik eduki, eta itxaron zuenak sorbalda emango zion beldurragatik. Eta baldin hala gerta balekio, zer aienamen espero zezakeen hurrena? Noski, betirako desterru tristagarriren bat eta ez ezer beste.

      Zena zela, bazegoen Euskal Herrian Madrila etorri eta Madrildik noa, patxaraz ibili ohi zen jenderik franko, Teatro Martin edo La Latinan errebista patrailen bat ikusi, farre egin edota, futbol partiduren bat zela eta madrildarrekin hura sesiatu munduko gauzarik ardurazkoena bezala, eta asero etxeratzen zenik hemengo eta hango herri eta jendeen tartean beste ezer existi ezin balitz modura. Tamalez, izan zitekeen euskaldunon jatorria urri eta murritz gelditzen zitzaigulako dagoeneko, edo Espaniaren zurrunbiloan uste baino neurri handiagoan iraulirik gaudelako, baina bere herriaren hizkuntzari arnasa geldi zekion arte, Mikel benetan herriaren alde borroka ari zirenen partetik jarriko zen.

      Halabaina, nor zen hura bera ere askotan izaki lardabildu bat ezik beste —zioen berekiko Mikelek—, inoren jarrera hala salatzeko? Mikel Arriaga, eta kito. Euskaldun? Eta zer? Noski, gutti balio ziezaiokeen euskaldun izateak baldin euskara mokoan bakarrik bazuen maite eta eraman ezin bazuen zebilen lekura kosta ahalak kosta.

      Hala ere, ordea, Mikelek ezin semejatu zuen nola asalda zezakeen hainbeste bere herrira itzultzeko asmoak. Sentipen hura estraineko nabari zuen hain zinez, bere barnean.

      Baina, ordea, benetan abertzale egiazko eta onek hobeki uler ohi zuten elkar beren aberriaren bitartez inongo besteren medioz baino, eta joera hark bultzatzen zuen Mikel batipat, bere erabakia sendo hartzeko.

      Bestera, ziur zegoen fede onak ez zuela izango Madrilen bezainbat axoleza bere Euskal Herrian. Etsipen oso osoenez zeukan Madrilen bitartez asperturik Mikel, Espainian ez zitzaiola ezeri bildur handiagorik injenuitateari baino, pentsatzeak. Haurtzarotik erakusten zitzaigun maltzur, susmoti eta fidakaitz izaten. Gainera, zenbat eta maltzurrago, susmotiago eta fidakaitzago izan bat, orduan eta bizkorrago eta azkarrago kontsidera ohi zen izaki hura. Mikelek ezin espero zuen hain erroturik egotea zelako joera bere aberrian. Euskal Herrian zeukan hark handik harako bere errierta, eta kito. Joan egingo zen, bada.

      Besteak beste, gau luze hartan irakurtzen ari zen liburuari esker eta egungo aroari buruz, kontzientzia nazional eta zibil disziplinen mesedetan zer nolako aurkatze poderiozkoen beharra zegoen klarki egiazta zitekeen Euskal Herrian baldin eta herri izaten iraungo bazuen. Indar bortxatzaileen aurkako bezala kontsidera zitekeen beste gauza asko ere nolabait ataja ahal izatea: gizon eta ideiekiko kosmopolitismoa aski nabarmen ageri zen Euskadiko mugaideetan ere, edo baita antzinako gune moralen goi-beheratzea, arazo publikoen aldetikako axolarik eza, tradizioen geroz eta lagatze handiagoa, hizkuntza herrikoiaren galera, geure eremuen ezjakintzasuna, nazional elkartze eza, lukurreriaren irrika, moralezeko jerarkien kultoa,sufragioaren benaltasuna, goi-entrepresen mesprezioa, bakarkeria desegilea lagun hurkoekiko idealen erdeinua, simulapen iraunkorra eta beste arlo askoren tartean, maixeo doilorra.

      Eta noski, legenarraren pareko zen zolda nardagarri hartatik ez baitzegoen askatzerik baldin eta gizona ez bazen ezer beste, maltzur, susmoti eta fidakaitz baino.

      Lanpara itzali eta aurki loak hartu zuen Mikel.

 

Herbesteratua
Pio Berasategi

Hordago, 1982