Api 01 22
Edorta Jimenezen Nikole Bijotzekua Otxarkoagan
Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua liburua aurkeztuko du apirilaren 1ean (ostirala) 18:30tan Otxarkoagako auzo etxean.

Api 01 22
Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua liburua aurkeztuko du apirilaren 1ean (ostirala) 18:30tan Otxarkoagako auzo etxean.

Api 01 22
Arantxa Urretabizkaia idazleari Ibilbidearen aitortza egingo diote apirilaren 1ean (ostirala) 17:30ean Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan. Aurkezlea Juan Luis Zabala
Mar 31 22
Oihana Arana eta Leire Vargas, Lazunak azkazaletan eta Dena ametsa den irudipena liburuetako poemak errezitatzen egongo dira martxoaren 31an (osteguna) 20:00etan Donostiako Gros auzoko Pandora tabernan.

Mar 31 22
Ana Malagon idazlearen Ez dakit zertaz ari zaren ipuin liburuari buruz arituko dira martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Mar 31 22
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

Mar 31 22
Miren Agur Meabe eta Eduardo Moga Idazkuntza eta itzulpena: izurrak, puntadak, tolesak gaiari helduta arituko dira solasean marxoaren 31ean (osteguna) 19:00etan Bilboko AZko Auditorioan. Gutun Zuria.
Mar 31 22
Jane Austenen Watsondarrak liburuari buruzko hizketan jardungo dute martxoaren 31an (osteguna) 18:30ean Legazpiko liburutegian.
Mar 31 22
Umetako jolastokira itzultzea eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzea. Onenak emanda egon zaitezkeela antzematearekin batera eraldatzen hasten den begirada eta eguneroko esan arruntenen atzealdean azterka egitea. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere poema liburuko aleak. Liburu berri honetako poema guztiak irakurgai dituzue sarean.

Mar 31 22
Joxean Agirrek Solteroen dantzalekuak liburu berria aurkeztuko du martxoaren 31an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Mar 30 22
Barrenetik zulatzen zaitut poesia antologia aurkeztuko du Liberoamerika argitaletxeak egileetako batzuk
-Leire Vargas, Miren Irizar, Iosune de Goñi eta Ane Zubeldia- bertan direla martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laba kulturgunean.

Mar 30 22
Beñat Sarasola Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen mahainguruan arituko da martxoaren 30ean (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alondegian. Gutun Zuria.
Mar 30 22
Maxixatzen Euskara Elkarteak Geure gelatik izeneko liburu azoka antolatu du Azkoitian apirilaren 1etik (ostirala) 3ra (igandea) bitartean, emakumeek literaturan, kulturan eta bereziki liburugintzan egiten duten ekarpena balioan jarri eta bistaratzeko asmoz. Lehenengo egunean Arantxa Urretabizkaia idazleari Ibilbidearen aitortza egingo diote Juan Luis Zabala idazlea izango da aurkezlea. Larunbatean -apirilak 2, 12:00etan- Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du lehenbizi eta arratsaldean berriz Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko da solasean Iñigo Aranbarrirekin. Larunbat arratsaldean Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du. Igandean -apirilak 3- azkenik, Gema Lopez itzultzaileak Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak aurkeztuko du eta eguerdiko 12:00etan. Azkoitiko Geure gelatik azoka amaitzeko emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa. 25 lagunek irakurriko dute. Susa argitaletxea liburuekin, eta idazleak ondoan direla, bertan egongo da asteburu osoan.

Mar 30 22
Agustin Arrietak Gaueko eztabaidak saiakera liburu berria aurkeztuko du martxoaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Mar 29 22
Uxue Alberdi Aita, Aberria eta Patriarkatua gaiaren inguruan arituko da martxoaren 29an (asteartea) 17:30ean Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun Zuria.
Mar 28 22
Harkaitz Canok ingelesez argitaratutako Good Wolf, Bad Wolf poema antologia aurkeztu eta errezitaldia eskainiko du martxoaren 28an (astelehena) Chicagoko Seminary Co-op liburudendan.