Uzt 08 22
Kirmen Uribe eta Itxaro Borda Izurdeen aurreko bizitza Baionan
Kirmen Uribe eta Itxaro Borda Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira uztailaren 8an (ostirala) 19:00etan Baionako Jakinola hizkuntzen etxean.


Uzt 08 22
Kirmen Uribe eta Itxaro Borda Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira uztailaren 8an (ostirala) 19:00etan Baionako Jakinola hizkuntzen etxean.


Uzt 08 22
2022ko udan Israelgo Armadak herritar palestinarrak hiltzen ditu. 2022ko udan mugetan migranteak hiltzen dira, kamioietan itota. Duela 50 urte, 1972ko uztailaren 8an, Israelgo Armadako inteligentzia zerbitzuek, Mossadek, Gassan Kanafani ekintzaile eta idazle palestinarra hil zuten, bonbaz. Gizonak eguzkitan eleberria argitaratua zen Kanafani, eleberria non, besteak beste, migranteak hiltzen diren mugetan, kamioietan itota. Susa aldizkarirako euskaratu zuen pasarte bat Iñigo Aranbarrik.

Uzt 05 22
Duela 60 urte, 1962ko uztailaren 5ean, irten ziren Aljeriatik Frantziako azken soldaduak. Euskal Herriak zuzenki hunkitu zuen gerra izan zen hura, hainbat euskal herritar joan baitzen Frantziako Armadarekin hara borrokatzera. Eta gerraren eta hango sufrimenduaren berri eman ziguten, ipuinetan, kroniketan, artikuluetan, olerkietan. Xipri Arbelbide, Jean Louis Davant (uztailaren 5ean sortua!) eta Txomin Peillenek utzi dute hango gertakizunen eta euren bizipenen berri idatzietan. Efemeridearekin, Txomin Peillenek Idatz&Mintz aldizkariaren sepatara gisa kaleratutako Ab el Kader poema eta Jean Louis Davanten Baztergabeko urratsak, Aljeriaz liburua ixten duen 10 poemako bildumatxoa sareratu ditugu.
Eka 30 22
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira ekainaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Eka 30 22
Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 30ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
Eka 28 22
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil hizketagai izango dute ekainaren 28an (asteartea) 17:30ean Erronkariko irakurle taldean.
Eka 27 22
Armiarma.eus atariko Kritiken Hemeroteka guneak 8.000 kritika bildu ditu dagoeneko. Euskal Herrian argitaratzen diren hedabide gehienetako literatur kritikak batu ditugu urteotan guztiotan, eta aspaldi honetan blog eta agerkari digitaletan ere idazten da literaturari buruz. Susa literatura argitaletxearen webgunean 2001. urtean hasi ginen literatur kritikak batzen, eta 2007an Armiarma atarian bildu genituen guztiak. Geroztik, astero astero berritzen eta eguneratzen dugu Kritiken Hemeroteka.
Asteburuan agertutako Berria egunkariko kritikek – Jon Benitoren Lagun minak liburuarena eta Joxe Mari Berasategik euskarara ekarritako Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoari buruz idatzitakoa – gainditu dute 8.000ko langa.
Kritiken Hemerotekan bildutako kritika zaharrena Jean Etxeparek 1922ko martxoan Gure Herrian Txomin Agirreren Garoari buruz idatzitakoa da. Hala ere, 1930. urterarte ez dugu beste kritikarik aurkitu. 1930 eta 1936. urteen artean kritika kopuru polita dagoen arren, 1936tik 1950. urtera liburu sorkuntza -eta beraz, kritika- indarrez isilarazia izan zen, eta 50. hamarkadatik aurrera hasten dira berriro literatur kritikak argitaratzen Euzko Gogoa bezalako literatur aldizkarietan.
Eka 25 22
Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunarekin ekainaren 25ean (larunbata) 22:00etan Debako Plaza zaharrean.

Eka 25 22
Ane Labaka eta Beatriz Elgezabalek Erradikalak ginen obraren azken saioa eskainiko dute ekainaren 25ean (larunbata) 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.

Eka 23 22
Mendea bete da 2022ko ekainaren 23an Juan San Martin jaio zela. Idazlea, kultur eragilea, ekintzailea, ikerlaria, hainbat alor ezagutu eta jorratu zituen eibartarrak, XX. mendeko euskal kulturgintzako izen ezinbesteko bat bilakatuz. Euskararen eta kulturaren alorreko egitasmo nagusi askotan parte hartu zuen, eta literatura izan zen horietako bat. Uhin berri liburua eman zuen argitara 1969an, izenburutik bertatik adieraziz zer haizek bultzatua zen: euskal literatura berri bat eginez eta bilatuz zetozen 25 idazleren berri ematen du. Eta 1980an Literaturaren inguruan idatzitako hainbat artikulu bildu zituen. 100 urte beteko lituzkeen honetan, liburu biok eskaintzen dizkizuegu.

Eka 22 22
Maddi Ane Txoperenak Ez erran inori nobela berria aurkeztuko du ekainaren 22an (asteazkena) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudendan.
Eka 21 22
Juanjo Olasagarrek bere Ezinezko maletak nobelari buruz hitz egingo du ekainaren 21ean (asteartea) 19:00etan Uharteko kultur etxean.

Eka 21 22
Irene Vallejok idatzi eta Fernando Reyk euskarara ekarri duen Infinitua ihi batean liburuari buruz arituko dira ekainaren 21ean (asteartea) 18:00etan Zumaian, Alondegiko Moila gelan. Gidaria: Uxue Alberdi.
Eka 17 22
Iban Zaldua Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak narrazio liburuari buruz arituko da ekainaren 17an (ostirala) 19:45ean Pasai San Pedroko liburutegian.
Eka 17 22
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuari buruz berbetan egongo dira ekainaren 17an (ostirala) 18:30ean Bilboko Otxarkoagan, Auzo etxean.
