Mar
13
17
Jainkoaren Judizioari Akabera Emateko antzerki-lanean aitortzen duenez, testuak balio dio “zikinkeria sozial ofizialki bedeinkatu eta onartu jakin batzuk salatzeko”. Antzerkiaren bitartez —hala autore nola aktore, baita zineman ere—, poesiaren bitartez, saiakeraren bitartez eta oro har kultura akzioaren bidez horixe egin baitzuen Antonin Artaudek, salaketa, agitazioa, ezarritakoaren iraulketa asmoa. Antzerkigintza modernoaren aitzindarietako bat, Jainkoaren Judizioari Akabera Emateko antzezlana, Asier Sarasolak euskaratua, irakurgai dago Tabakalerak eskaintzen duen Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketan. Eta baita Armiarman ere.
Mar
12
17
Asier Serranok “Linbotarren itzalak ate ostean” errezitaldia eskainiko du martxoaren 12an (igandea) 19:00etan Oiartzungo Pagoa kafe antzokian.
Mar
09
17
Ainara Maiak “Muxuak” poesia errezitaldia egingo du martxoaren 9an (osteguna) 20:00etan Donostiako Tedone jatetxean.
Mar
09
17
Txillardegiren Elsa Scheelen nobelaren irakurraldi dramatizatua egingo dute martxoaren 9an (osteguna) 20:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar
09
17
Eider Rodriguezekin Haragia ipuin liburuaz solas egingo dute martxoaren 9an (osteguna) 19:00etan Irungo CBA liburutegian.
Mar
09
17
Oier Guillanen Mr. Señora antzezlanaz berba egingo dute martxoaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar
09
17
Kattalin Minerrekin Nola heldu naiz honaino nobelaz solas egingo dute martxoaren 9an (osteguna) 18:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Mar
09
17
Arantxa Iturbek Koadernoa zuri nobela aurkeztuko du martxoaren 9an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
08
17
Anne Beresten Bere aitaren alaba aztertuko dute martxoaren 8an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Mar
07
17
Goizalde Landabasorekin Babeserako kopia poema liburuaz berba egingo dute martxoaren 7an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian
Mar
06
17
Mari Luz Estebanek Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakera aurkeztuko du martxoaren 6an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko Mandas aretoan.
Mar
05
17
Etsipen moduko bat dario Pier Paolo Pasoliniren Gramsciren errautsak poemari. 1957an idatzia, idazle eta zinemagileak Antonio Gramsci buruzagi komunistari eskainitako poema luzea da, eskaintza bainoago elkarrizketa eta adierazpena dena, eta etsipena Gramsciri berari ere ematen diona. Euskaraz irakur daiteke Pasoliniren poema eder hau, Iñigo Aranbarrik egindako itzulpen-lan bikainean.
Mar
03
17
Duela hilabete, otsailaren 3an, hil zen Juan Karlos Merino idazlea. Narrazio laburren esparrua landu zuen azkoitiarrak, eta han-hemenka argitaratutako ipuinez gain, bi liburu eman zituen plazara, Txalaparta argitaletxearen Literotura bilduman Kondoi urrunak (2002), eta Eleak argitaletxean Kaleko ipuinak (2006). Osorik eskaintzen dizkizuegu biak.
Mar
02
17
Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakera da Lisipe bildumako bigarren liburua, Mari Luz Estebanek idatzia eta martxoaren 6an Donostian jendaurrean aurkeztuko duena. Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak? Sarean osorik eskaintzen dizugun liburuan hamaika galdera aurkituko ditugu erantzun bakoitzeko eta hamaika eraldaketa konfrontazio bakoitzeko.
Ots
28
17
Lander Garroren Gerra txikia nobela hizpide izango dute otsailaren 28an (asteartea) 19:00etan Andoaingo Basteron.
