Kaleko ipuinak
XX. MENDE AMAIERAKO AHOZKO IPUINAK
HASI-MASIA
Bildumatxo honek XX. mendearen bukaerako hamaika ipuin biltzen ditu. Denak kaleko ipuinak dira; hau da, kalean entzunak. Hortaz, ezezagunak dira egileak. Neuk jaso eta idatzi ditudan batzuk dira hemengo bilduman paperera pasatzeko galga iragan dutenak, jakina baita ez dela gauza bera idatzizko erregistroa eta ahozkoa. Hizpide horretaz aparte, gaztetan gustura entzuten eta kontatzen nituen ipuinak dira soilik orri hauetara pasatu direnak. Hori dela eta, gazte literaturan kokatu beharreko liburutxoa da hauxe. Batzuk gaurkotuta daude, noski. Horretarako, tokien eta pertsonaien izenak aldatu ditut, istorioaren funtsa berdin-berdin geratzen den arren. Azken ohartxoa. Baliteke, noski, ipuin batzuk nonbait jasoak izatea eta nik jakin ez. Egungo bitartekoekin ez litzateke inor harrituko. Dena den, ez dut ikusten hor bekatu handirik. Orain, irakurle, arnasa hartu eta murgil zaitez liburuan barrena. Egilea
Kaleko ipuinak |