Gaur egun munduaren zati handi batentzat amesgaiztoa haizatzen den lurraldean amets amerikarra zen boladako XX. mendearen erdialdean, eta hain zuzen sistema honekiko begiratu kritikoa zekarren Saltzaile baten heriotza antzezlanarekin lortu zuen Arthur Miller idazleak sona handia. XX. mendeko antzerkigintzan erreferentea den autorea, pertsonaia mediatikoa, ezkerreko ideologiarekin konprometitua, 20 urte dira otsailaren 10ean Miller hil zela. Bere obra nagusia, hemen irakur daitekeena, Xabier Galarretak ekarri zion euskarari.
10 urte bete dira joan den urtarrilaren 23an Pedro Lemebel idazle eta militantea hil zela. Sexu-askapena, gay izatea eta marjinaltasuna izan zituen bere lanetako gai nagusi, eta bere inguruaren eta mundu zitalaren aurkako kronista zorrotz eta gordina izan zen. Performanceak ere egiten zituena, idazkera berezi baten jabe, ahots disidente oso indartsua da berea. Militante komunista, alderdiaren ekitaldi batean performatu zuen lehenengoz Manifestua poema, orain hona dakarkizueguna Iñigo Satrustegi Andresen itzulpenean (31 eskutik blogean eman zuen argitara), zeina belusezko eskularru brillante batez emandako ukabilkada latza den. Elearazin ere argitaratu zen Lemebelen testu bat, Danele Sarriugartek euskaratua.
Maxim Gorki idazle eta iraultzaileak idatzitako Ama nobela hartuko dute hizpide urtarrilaren 31an (ostirala) Mutrikuko gaztetxeko Balira irakurle taldean.
2025ko (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan parte hartu zuten Edurne Elizondo kazetariak eta Mikel Elorza abokatu eta editoreak. Azken honek, nobela beltzari buruz emandako hitzaldian Adimen Artifizialari galdegindako ipuin bat aurkeztu zuen amaiera aldean. Aroztegiako afera eta Ilbeltz detektibearen ikerketa batzen dituen Azken tantoa ipuina (H)ilbeltza asterako girotuta. (gehiago…)
Miren Amurizak Pleibakliburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Ane Labaka eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Mice musikariarekin urtarrilaren 24an (ostirala) 19:00etan Mutrikuko Zaibel kultur etxean.
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekinnobela berria aurkeztuko du Alex Gurrutxaga ondoan duela urtarrilaren 24an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.
Hogei urteko aldeak eta mundu-ikuskera eta -biziera oso desberdin batek bereizten ditu Derek Walcott eta Nijole Miliauskaite poetak. Antilletan jaioa lehena, esklabo afrikarren ondorengo, XX. mendeko ingelesezko poesiaren ahots inportanteenetako bat da berea. 1930eko urtarrilaren 23an jaio zen, eta bi poema liburu kaleratuak zituen 20 urte geroago, 1950eko urtarrilaren 23an Lituania sobietarrean Nijole Miliauskaite jaio zenerako. Ezezaguna izanagatik ere, idazle lituaniar handietarik bat. Bizi- eta literatura-ibilbide arras diferentekoak, antillatarra 87 urtez bizi izan zen, 52rekin hil lituaniarra. Martxoan, biak. “Elur baltsamagarritik urrun” bata, jaioterri izan zuen Santa Luzia irlan; “elurra geldiro eta erregularki” egiten duen Druskininkain bestea. Euskarari Walcotten bi poema ekarri zizkion Luigi Anselmik, eta kaier oso (eta bikain) bat Leire Bilbaok Miliauskaiteri.
(H)ilbeltza. Nobela beltzak eta euskara elkartzen diren plaza da Baztangoa. Aurten ere ekitaldi sorta antolaturik, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan izanen diraEdurne Elizondo eta Mikel Elorza urtarrilaren 25ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erratzuko ohiko bazkariaren ostean, Izaskun Gracia Quintanak Basokoa aurkeztuko du eta Iñaki Petxarromanek berriz Lehendakariaren alaba nobela. Egunari amaiera emateko Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua ilunabarrean, Erratzuko ostatuetan barna jostetan.
Benetakoa
Bira ekoiztetxekoek, zenbait idazle eta abeslari aktore lanetan jarrita, urtero bezala ikusentzunezko pieza ederra sortu dute aurten ere. Benetakoa.