Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat izango dute mintzagai urtarrilaren 25ean (asteartea)18:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Antzeko eskaera egin zioten Hea kultur elkartekoek Miren Agur Meaberi. Eta aurreko larunbatean, eta idazleakNola atondu (dudan nire) gela bat norberarena hitzaldia prestatu zuen, beren beregi. Zaldiarri bilduman argitaratu dute antolatzaileek, eta gaur Virginia Woolf idazlea omentzeko xedez, osorik dakargu sarera.
Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabalak Txillardegiren Kronikak aurkeztuko dute urtarrilaren 24ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Konstituzio plazako Udal Liburutegiko 2. solairuko aretoan. Argitaletxea: Susa.
Joseba Sarrionandiaeta Ines Osinaga berbak eta kantuak uztartzen arituko dira Olatu arteko txalupa arraroaikuskizunarekin urtarrilaren 23an (igandea) 12:00etan Eako kultur etxean.
Miren Agur Meabe idazleak Nola atondu (dudan nire) gela norberarena hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 22an (larunbata) 12:00etan Ean. h-a galdu zuen …erria.
Euskal Herriko 128 idazlek eta editorek adierazpen bat plazaratu dute,Eman bakea izenburupean, Mikel Antza idazleari babesa eskaintzeko. Adierazpenak hau dio, hitzez hitz:
Mikel Antzak 20 urteko kondena betea dauka Frantzian.
Orain, Espainian berriro ere zigortu nahi dute, Frantzian bete duen zigorraren arrazoi berdintsuengatik, inolako froga materialik gabe.
Euskal Herrian askatasuna eta bakea behar dugu.
Ia hiru urte dira Mikel gure artean dagoela, bere sorkuntza libreki eskainiz.
Idazki hau sinatzen dugunok geure artean jarrai dezan nahi dugu.
Idatzia eta idazle eta editore sinatzaileen zerrenda irakurgai daude sarean.
Iñigo Astizidazleak, Jon Basaguren musikaria ondoan duela Oraindik, orain eta oraingoz poesia eta musika emanaldia aurkeztuko du urtarrilaren 16an (igandea) 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean.
Lau mende bete dira urtarrilaren 15ean Jean-Baptiste Poquellin; Moliere, jaio zela. La Comédie Francaiseren sortzailea, antzerkigile frantses handia, komedia eta satira ezagunen autorea da, boterea eta hainbat estamentu bere testuen ituan jarri zituena. Teatro klasikoaren izen handietako bat, Tartufo eta Zekena obrak euskaratuak dira EIZIEren Literatura Unibertsala bilduman, baina 1951n kaleratu zen Baionan haren lan baten lehen itzulpena, Paul Guilsou idazle eta itzultzaileak egina (Guilsouz artikuluaPiarres Xarritonek idatzi zuen Euskera aldizkarian). Petan Mihiku lana Molièreren Le mèdecin malgré lui lanaren itzulpen/moldaketa da, Klasikoen Gordailuan osorik irakur daitekeena.
Miren Agur Meabe idazleak eta Dana Moya musikariak Begiak zerumugan errezitaldi musikatua egingo dute urtarrilaren 14an (ostirala) 19:00etan Berrizko kultur etxean.