Ots
25
22
Mari Luz Esteban idazleak eta Metrokoadroka kolektiboak Andre zaharraren manifestua irakurraldi performancea egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Ondarroako Kofrafia zaharrean.

Ots
25
22
Karmelo Landak Otxarkoagan dabil Gabriel Aresti hitzaldia eskainiko du otsailaren 25ean (ostirala) 18:30ean Bilbon, Otxarkoagako Auzo etxean.

Ots
24
22
Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa liburuari buruz arituko dira otsailaren 24ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ots
24
22
Lidia Txukovskaiaren Urpean murgildu liburuari buruzko solasaldia egingo dute otsailaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Gidaria: Iban Zaldua.
Ots
24
22
Mikel Arruabarrena Larrartek Kardaberak zementuan poesia liburua aurkeztuko du otsailaren 24ean (osteguna) 19:00etan Hondarribiako Kultur Etxean
Ots
24
22
2022ko otsailaren 23an zendu da Abelin Linazisoro idazle, euskaltzale eta aktorea. Frankismo garaitik engaiatua herrigintzarekin, torturak jasandakoa, bereziki euskarararen eta bestelako zenbait konpromisoren aldeko militantea izana da. Hiru lan eman zituen argitara bere idazle ibilbidean: Axun eleberria (Susa, 1995), orainean eta iraganean txirikordatzen den maitasun-istorioa; 2001ean Iraganean galdua, Txalaparta argitaletxearekin, maitasun istorioa hau ere, bi ekintzaileren arteko harreman ezinezkoa. Eta lau urte geroago eman zuen plazara azken lana, Aitortza (Txalaparta, 2005). Hil delarik, Linazisororen lehen bi lanak eskaintzen ditugu irakurgai.

Ots
24
22
Hedoi Etxarte Sortaldekoak liburuari buruz arituko da otsailaren 24an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Ots
24
22
Nerea Loiolaren Epizentroa ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Ots
24
22
Ngugi wa Thiong’oren Gerra garaiko ametsak liburuari buruz berbetan arituko dira otsailaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Ots
24
22
Leire Bilbao idazlearen Etxeko urak liburuari buruz arituko dira otsailaren 24an (osteguna) 17:30ean Azpeitiko Jabekuntza eskolan.

Ots
23
22
Katixa Agirre eta Irati Jimenezek Sorkuntzatik liburu-dendara: Nola egiten den idazle bat eta nola lan egiten du idazle batek hitzaldia eskainiko dute otsailaren 23an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian.
Ots
23
22
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Mozalarte elkartean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots
23
22
Itxaro Borda eta Iban Zaldua arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Eta emazteak zer? galdetuko du Bordak eta Martutene, esperimentu bat fikzioarekin hizpide hartuta Zaldua; otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots
23
22
2017ko otsailaren 23an hil zen Marijane Minaberri. 60etan hasia ipuin eta poemak euskal aldizkarietan argitaratzen, antzerkigintza ere landutakoa, haren lanak mugarri dira haur eta gazte literaturan. Irakurleek ez ezik, kantariek ere jo zuten Minaberriren lanetara. Duela 5 urte zendutako idazlearen lanak irakurgai dituzu: Haur antzerki, Itxulingo Anderea, Mari Gorri eta Xoria Kantari.

Ots
22
22
Yan Lianke idazlearen Balou mendikateko balada hartuko dute hizketagai otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Andoaingo Bastero kulturgunean.