Mar 31 22

Oihana Arana eta Leire Vargasekin Iluntze poetikoa Pandoran

Oihana Arana eta Leire Vargas, Lazunak azkazaletan eta Dena ametsa den irudipena liburuetako poemak errezitatzen egongo dira martxoaren 31an (osteguna) 20:00etan Donostiako Gros auzoko Pandora tabernan.

Mar 31 22

Ana Malagon Ez dakit zertaz ari zaren Gasteizko irakurle klubean

Ana Malagon idazlearen Ez dakit zertaz ari zaren ipuin liburuari buruz arituko dira martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Mar 31 22

Mari Luz Esteban Andre zaharraren manifestua Eibarren

Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute  martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

Mar 31 22

Miren Agur Meabe Idazkuntza eta itzulpena: izurrak, puntadak, tolesak Bilboko Gutun Zurian

Miren Agur Meabe eta Eduardo Moga Idazkuntza eta itzulpena: izurrak, puntadak, tolesak gaiari helduta arituko dira solasean marxoaren 31ean (osteguna) 19:00etan Bilboko AZko Auditorioan. Gutun Zuria.

Mar 31 22

Jane Austen Watsondarrak Legazpiko liburutegian

Jane Austenen Watsondarrak liburuari buruzko hizketan jardungo dute martxoaren 31an (osteguna) 18:30ean Legazpiko liburutegian.

Mar 31 22

Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere

Umetako jolastokira itzultzea eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzea. Onenak emanda egon zaitezkeela antzematearekin batera eraldatzen hasten den begirada eta eguneroko esan arruntenen atzealdean azterka egitea. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere poema liburuko aleak. Liburu berri honetako poema guztiak irakurgai dituzue sarean.

Mar 31 22

Joxean Agirre Solteroen dantzalekuak

Joxean Agirrek Solteroen dantzalekuak liburu berria aurkeztuko du martxoaren 31an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

Mar 30 22

Barrenetik zulatzen zaitut 8 ahots itsasertzetik Iruñeko Laban

Barrenetik zulatzen zaitut poesia antologia aurkeztuko du Liberoamerika argitaletxeak egileetako batzuk
-Leire Vargas, Miren Irizar, Iosune de Goñi eta Ane Zubeldia- bertan direla martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laba kulturgunean.

Mar 30 22

Beñat Sarasola Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen Bilboko Gutun Zurian

Beñat Sarasola Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen mahainguruan arituko da martxoaren 30ean (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alondegian. Gutun Zuria.

Mar 30 22

Geure gelatik liburu azoka Azkoitian

Maxixatzen Euskara Elkarteak Geure gelatik izeneko liburu azoka antolatu du Azkoitian apirilaren 1etik (ostirala) 3ra (igandea) bitartean, emakumeek literaturan, kulturan eta bereziki liburugintzan egiten duten ekarpena balioan jarri eta bistaratzeko asmoz. Lehenengo egunean Arantxa Urretabizkaia idazleari Ibilbidearen aitortza egingo diote  Juan Luis Zabala idazlea izango da aurkezlea. Larunbatean -apirilak 2, 12:00etan- Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du lehenbizi eta arratsaldean berriz Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko da solasean Iñigo Aranbarrirekin. Larunbat arratsaldean Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du. Igandean  -apirilak 3-  azkenik, Gema Lopez itzultzaileak Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak aurkeztuko du eta eguerdiko 12:00etan.  Azkoitiko Geure gelatik azoka amaitzeko emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa. 25 lagunek irakurriko dute. Susa argitaletxea liburuekin, eta idazleak ondoan direla, bertan egongo da asteburu osoan.

Mar 30 22

Agustin Arrieta Gaueko eztabaidak

Agustin Arrietak Gaueko eztabaidak saiakera liburu berria aurkeztuko du martxoaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Mar 29 22

Uxue Alberdi Aita, Aberria eta Patriarkatua Bilboko Gutun Zurian

Uxue Alberdi Aita, Aberria eta Patriarkatua gaiaren inguruan arituko da martxoaren 29an (asteartea) 17:30ean Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun Zuria.

Mar 28 22

Harkaitz Cano poesia eta poetika Chicagon

Harkaitz Canok ingelesez argitaratutako Good Wolf, Bad Wolf poema antologia aurkeztu eta errezitaldia eskainiko du martxoaren 28an (astelehena) Chicagoko Seminary Co-op liburudendan.

Mar 27 22

Hatsaren poesia Senperen

Urtero bezala Hatsaren poesia bilduma aurkeztuko martxoaren 27an (igandea) 12:00etan Senpereko Larraldean.

Mar 27 22

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu urtero martxoaren 27an. Urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Sarritan, manifestua euskaratu eta gurean ere irakurri egiten da antzerkiaren inguruko mezu hori, aurten ere batean eta bestean manifestuaren irakurketa egingo da.

Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua

– 2022ko martxoaren 27a, Peter Sellarsek idatzia (Ameriketako Estatu Batuak)

(gehiago…)

Agenda

Efemerideak

Kritikak