Urt 11 17
Gizajoen katalogoa Deustuan
Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 11n (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.
Urt 11 17
Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 11n (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.
Urt 11 17
Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak aztertuko dute urtarrilaren 11n (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.
Urt 10 17
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelaz jardungo dute urtarrilaren 10ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urt 10 17
1957ko urtarrilaren 10ean hil zen Gabriela Mistral idazle txiletarra. Hispanoamerikako literaturgintzako izen handietariko bat —gaztelaniaren lehen Nobel saria, emakumezkoa— hezkuntza alorrean hasiera batean eta bere herriaren ordezkari diplomatiko gisa jardun zuen, baina literatur lanari emana gaztetandik. Poesia intimoa da berea, sentimenduek hartzen dutena, musikaltasun handikoa, neurtuan egina gehienetan. Olerti eta Egan aldizkarietan lehen ere euskarara ekarria (Etxaniz, Onaindia, Aresti), haren heriotzaren 60. urteurrena den honetan Josu Landak euskaraturiko sei poema dakartzagu.
Urt 07 17
Urtarrilaren 16tik 22ra egingo dira nobela beltzari buruzko (H)ilbeltza jardunaldiak Baztanen. Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelaren inguruko solasaldiaren abiatuko dira, eta astean barrena hitzaldiak, mahai-inguruak, irakurraldiak eta liburu aurkezpenak izango dituzte. Arreta berezia eskainiko diete Gotzon Garateren nobela beltzei, aurten beteko dira-eta 40 urte Esku leuna eta Elizondoko eskutitza argitaratu zirela: “Esku leuna Azpeitiko Enparangain baserrian bukatu nuen, gero Elizondoko eskutitzak Amaiurko Iriartea baserrian”, kontatu zuen Gotzon Garatek.
Urt 05 17
Ehun urte bete dira urtarrilaren 5ean “Gizakietan espezie bakarra dago” deklaratu zuen gizakia jaio zela. Begi bistako baieztapena dirudi, baina Buchenwalden, Gandersheimen eta Dachaun jasan zuenaren ondorioa zen Robert Antelmeren esana, eta Primo Leviren Hau gizon bat bada (Alberdania, 2001) lanaren mailan kokatu beharreko lekukotzaz haratagoko hausnarketan frogatu zuen (L’espèce humaine, 1947). “SSkoek erakutsi nahi izan dute espezie goren batekoak direla, eta hori frogatu beharrez erakutsi dute borreroak zein biktimak espezie batekoak garela”. Egia jasanezin honek agerian uzten du deportatuaren helburua: krimenaren berri ematearren bizirautea ez baina bizitzea, botereak hala erabakitako bizitza “heriotzaren aurka zuhurki borrokatuz”. Horrela da gizakia gizaki. Robert Antelmek erresistentzian jardun zuen, baja eman zuen PCFn 1950ean Sobiet Batasuneko gulag sistema ezin onartuz, intsumisioaren eskubidea aldarrikatu zuen Aljeriako gerran 1960an, De Gaulleren aurka eta manifestarien alde agertu zen 1968an. Nobelagintzarako proiektu batzuk zeuzkan arren nahiago izan zuen liburu bakarreko egile iraun. Suntsimendu eremuetako errealitatea profanatzea iruditu zitzaion fikzioa baliatzea. Gizakiaren espeziea izendatu dugun liburu bakan, sakon eta durduzagarri horren zati bat euskaratu dugu idazle izugarri bezain diskretu honen omenez.
Urt 03 17
Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Urt 02 17
2017ko urtarrilaren 2an, urtea hasi berri, hil da John Berger, “begi gainean izarak zabalduta, lekutu da mundutik”. 1926an Londresen jaioa, margolari izana eta arte kritikari zorrotza, idazletzari lotu zitzaion ondoren eta obra oparoa eskaini. Into their Labours trilogiak oihartzun handia izan zuen, lurra eta hura bizi dutenen kantu gordin eta ederra, baina haren obra osoa da azpimarratzekoa. Narratibaz gain, saiakera landu zuen —arte eta estetikaren alorrean bereziki, begiradaren munduan— eta baita poesia ere. Haren heriotzan, Iñigo Aranbarrik euskararatutako hamar poema eta ipuin bat eskaintzen dizkizuegu.
Abe 29 16
Joxemiel Bidadorren Klasiko bitxi, arront klasiko saiakera liburua aurkeztuko dute abenduaren 29an (osteguna) 10:30ean Iruñeko Karridendan.
Abe 29 16
Gaur aurkeztuko da Iruñean Joxemiel Bidadorren Klasiko bitxi, arront klasiko (Pamiela) bilduma. Ezaguna genuen Arrotxapeakoak sortzaile eta ikerlari gisa egindako lana, gaurkoan Bidador itzultzaile dakargu emailuetara. Aipatu liburu hori apailatzeko xerka Juan Ramon Jimenez poeta espainiarraren Barne-gaiazko animalia itzulpena ageri baitzen. Moguerrekoaren hondar lan honetan olerkaria eta olerkia bat eginik ageri zaizkigu, adimena inspirazioaren zerbitzuan jarririk. Nobel sariak poesia ukiezina eta trinkoa darabilkigu. Bidadorren itzulpena pasa den mendearen akaberakoa duzue. Arront klasiko bat klasiko bitxi baten eskutik.
Abe 28 16
Jose Luis Otamendik, Kattalin Minerrek eta Jokin Urainek parte hartuko dute kartzela eta literaturari buruzko jardunaldian abenduaren 28an (asteazkena) 19:30ean Usurbilgo Sutegi kultur etxean.
Abe 27 16
80 urte bete dira abenduaren 27an Santu Casanova, korsikera idatziaren aita, hil zela. Frantziak 1769an inbaditu zuenetik, frantsesteak zekarren akulturazioari aurre egitearren, Italia aldera begira jarria zen Korsika. Hurbiltze honek bazuen arriskurik kulturan hala ere, italieraren dialektotzat baitzeukaten intelektual eta politiko italiar askok korsikera. Horretatik Europako konstituziorik aurreratuena izan zuen nazio txikia probintzia bihurtzera, pauso erraza zen. Santu Casanovak ordea, Italiazale izateari utzi gabe — Mussoliniren garaian italiarregia ere izan zela esan genezake—, hizkuntza bereiz eta berezkoa zuela Korsikak frogatu zuen praktikan: ortografia bat egokitu zion, eta idatzi egin zuen: poemak, ipuinak, artikuluak. A Tramuntanella, Fresca e Zitella aldizkaria argitaratu zuen 1889an, A tramuntana, Fresca e Sana bihurtuko zena 1896an. Bertan hasi zen idazten hainbat idazle gazte. Korsikera hutsean ateratako lehen aldizkari honek 1914 arte iraun zuen, eta luzeago iraungo zuen gerra sortu izan ez balute: aldizkaria politikoa eta satirikoa zen, inmorala eta antiabertzalea zatekeen Frantziako buruzagientzat. Primavera Corsa (1927), narrazio laburrak, eta Fiori di Cirnu (1930), poemak dira Casanovaren bildumarik ezagunenak. Azken honetako Negua Korsikan (L’Invernu in Corsica) eskaintzen dizuegu korsikar handi honen omenez.
Abe 22 16
David Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat aztertuko dute abenduaren 22an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Abe 21 16
Mircea Cartarescuren Erruletazalea aztertuko dute abenduaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Abe 20 16
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz berba egingo dute abenduaren 20an (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.