Mar
18
17
Atzo hil omen zinen, Piarres Xarriton. Nolako eskuzabala zinen, bagenekien lagunek erranik. Gero, zuregana jo genuelarik laguntza eske, harritu gintuen zure pozak eta lanerako kanoreak. Zuregatik izan ez balitz, Armiarmak ez zuen Eskualduna kazetaren bilduma euskaldunen esku eman ahal izanen. Dolu hartzen dugu hila zarela jakinik, zurekin solastatzeak bazuen jakingarri, pizgarri eta proiektubide. Omenaldi apal bat egin nahi dizugu, guztiz apala, Chabier Gazteizen berri emanez. Oroitzen? Hogeita bat urteko, euskaldunon historiaren berri hasi zinen ematen Aintzina aldizkarian, norbaitek animaturik laburpen bat egin zenuen eskolarako. Nongo eskoletarako? Hegoaldea Franco pean, Iparraldea nazien mende… Eta hala ere, zeinen edizio polita Eskualdunak liburuttoa (1943), Isaak Diez de Ibarrondoren marrazkiekin! “Arbasoeri jarraiko behar zaizkote burua gora oraiko Euskaldunak ere, eta nahiago ukan behar dute berak hil, Eskual Herriaren suntsitzea ikusi baino”. Ez zen eskola liburu bat, ahalegin xume bat baizik burua arnastera ateratzeko suntsimendu hartan. Eman zenion, bai, zure herriari. Ez zaitugu ahaztuko.
Mar
17
17
Oier Guillanen Mr. Señora antzezlanaren irakurraldia egingo dute martxoaren 17an (ostirala) 20:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Mar
17
17
Aritz Gorrotxategiren Zer egingo dugu orain opariekin? ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Mar
16
17
Lutxo Egiak “Hiri hori da hiri hau” hitzaldia egingo du martxoaren 16an (osteguna) 19:30ean Bilboko Alondegian.
Mar
16
17
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute martxoaren 16an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
Mar
16
17
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelari buruz berba egingo dute martxoaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.
Mar
16
17
Goiatz Labandibarren Fotogramak ipuin liburuaz berba egingo dute martxoaren 16an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Mar
16
17
Ainara Gurrutxagak Arrastoak antzezlana aurkeztuko du martxoaren 16an (osteguna) 18:30ean Donostiako Tabakaleran.
Mar
15
17
Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak aztertuko dute martxoaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Mar
15
17
Patricia Highsmithen Ripley trebea aztertuko dute martxoaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Mar
14
17
Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute martxoaren 14an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar
14
17
Michel Houllebecqen Sumisioa aztertuko dute martxoaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako liburutegian.
Mar
14
17
Anjel Lertxundiren Zu liburuaz mintzatuko dira martxoaren 14an (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Mar
13
17
Jainkoaren Judizioari Akabera Emateko antzerki-lanean aitortzen duenez, testuak balio dio “zikinkeria sozial ofizialki bedeinkatu eta onartu jakin batzuk salatzeko”. Antzerkiaren bitartez —hala autore nola aktore, baita zineman ere—, poesiaren bitartez, saiakeraren bitartez eta oro har kultura akzioaren bidez horixe egin baitzuen Antonin Artaudek, salaketa, agitazioa, ezarritakoaren iraulketa asmoa. Antzerkigintza modernoaren aitzindarietako bat, Jainkoaren Judizioari Akabera Emateko antzezlana, Asier Sarasolak euskaratua, irakurgai dago Tabakalerak eskaintzen duen Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketan. Eta baita Armiarman ere.
Mar
12
17
Asier Serranok “Linbotarren itzalak ate ostean” errezitaldia eskainiko du martxoaren 12an (igandea) 19:00etan Oiartzungo Pagoa kafe antzokian.