Olerkia, zu zara nire lagun ona
Zugan nik arkitu dut hainbat zorion.
Balendiñe Albizu
AGENDA
Abenduak 5: Beatriz Fernandez eta Irati Majuelo Lisipe bilduma feministako saiakerak Ahotsenean aurkezten
Abenduak 6: Hedoi Etxarte Izen baten promesa Ahotsenean
Abenduak 6: Mikel Ibarguren eta Lander Garro Haize begitik Durangoko azokan
Abenduak 6: Ganbila bildumako azken antzerki liburuak Zorretan, Aztitza, Herrenaren promesak eta Fikziraultzaileak
Abenduak 7: Harkaitz Cano eta Beņat Sarasola Silueta nobelari buruz solasean Ahotsenean
EFEMERIDEAK abenduak 5
2005 Juan Mari Lekuona hil zen
2000 Daniel Zimmermann hil zen
1954 Hanif Kureishi jaio zen
1842 Martin Lapeire jaio zen
1748 Pedro Antonio Aņibarro jaio zen
AZKEN KRITIKAK
Amorante frantsesa, Miren Agur Meabe
Oroi garen oro, Beatriz Chivite
Ahanzturaren aingerua, Maja Haderlap
Espekulazioak, Arrate Egaņa
GAURKO ZER IRAKURRIAK
Donald Justice-ren arauera, Andolin Eguzkitza
Oiloa, Merce Rodoreda
Kontakizunak, Edgar Allan Poe

AZKEN EMAILUA
Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko duzue aurten ere Susa literatura argitaletxea. Abenduaren 5ean (barikua) hasi eta abenduaren 8ra (astelehena) bitarte; aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen ahalegintzen.

Aurtengo nobedadeak

Amorante frantsesa aurkeztu zuen Miren Agur Meabek udaberrian, eta Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen, Hedoi Etxarteren lehen nobela den Izen baten promesa eta Harkaitz Canoren Silueta aurkeztu berri ditugu narratiba sailean. Hezur berriak poema liburuarekin ezagutu dugu Ane Labaka poeta, eta Ane Zubeldiak Kontra poemarioarekin, biak udaberriak argitaratuak. Mikel Ibarguren eta Hasier Larretxeak poema liburu bana aurkeztu dute udazkenean, Haize begitik eta Guztia urruntzea da hurrenez hurren. Eta sail honetako 100. liburuarekin, Susako poema liburuek diseinu berria daukate orain.

Munduko Poesia Kaierak, Lisipe eta Ganbila

Munduko Poesia Kaierak bilduman aurten Frank O'Hara, Oscar Milosz, Antonia Pozzi eta Nazim Hikmet poeten lanak irakurriko ditugu Beņat Sarasola, Patxi de Vicente Arbeloa, Joannes Jauregi eta Gotzon Barandiaran itzultzaileek euskarara ekarrita. Lisipe bilduma feministan Beatriz Fernández  eta Irati MajueloAriadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan eta  Hiria gure oinetan saiakerak aurkeztu dituzte. Azkenik, Ganbila antzerki testuen argitalpenetan Hika teatroko Agurtzane Intxaurragak Zorretan aurkeztu zuen, Oier Guillanek Aztitza egiten zuen aldi berean; eta Durangoko liburu azokan bertan egongo dira eskura Kamikaz kolektiboaren Fikziraultzaileak eta Maite Aizpuruaren Herrenaren promesak.
Susa literatura argitaletxeak 2001. urtean
abiatu zuen Armiarma atariaren proiektua.
Helbidea: Mitxelena kalea 65, 20800 Zarautz
+34 943 832 655            susalit@armiarma.eus
Olerkia, zu zara nire lagun ona
Zugan nik arkitu dut hainbat zorion.
Balendiñe Albizu
AGENDA
Abenduak 5: Beatriz Fernandez eta Irati Majuelo Lisipe bilduma feministako saiakerak Ahotsenean aurkezten
Abenduak 6: Hedoi Etxarte Izen baten promesa Ahotsenean
Abenduak 6: Mikel Ibarguren eta Lander Garro Haize begitik Durangoko azokan
Abenduak 6: Ganbila bildumako azken antzerki liburuak Zorretan, Aztitza, Herrenaren promesak eta Fikziraultzaileak
Abenduak 7: Harkaitz Cano eta Beņat Sarasola Silueta nobelari buruz solasean Ahotsenean
EFEMERIDEAK abenduak 5
2005 Juan Mari Lekuona hil zen
2000 Daniel Zimmermann hil zen
1954 Hanif Kureishi jaio zen
1842 Martin Lapeire jaio zen
1748 Pedro Antonio Aņibarro jaio zen
GAURKO ZER IRAKURRIAK
Donald Justice-ren arauera, Andolin Eguzkitza
Oiloa, Merce Rodoreda
Kontakizunak, Edgar Allan Poe

Susa literatura argitaletxeak 2001. urtean
abiatu zuen Armiarma atariaren proiektua.
Helbidea: Mitxelena kalea 65
20800 Zarautz
+34 943 832 655
susalit@armiarma.eus