|
Eskualdunak
ONGI ETHORRI
Xabier Gazteiz adixkidea, Zure liburu hau eskaini dautazu, enekin ikasi duzulakoan Eskual Herriaren ezagutzen eta maitatzen. Hala da. Aspaldi huntan zerbait egiterat entseatzen naiz ala mihiz ala lumaz, eskualdun gazteria argitu eta berotu beharrez. Noizetik noizerat gazte bat edo bertze urrundik bederen jarraiki nahi zaitalarik, oi ene loria, ez dutala halere arras alfer lan egin! Zu, adixkidea, ez zatzaizkit bakarrik jarraiki, bainan aintzindu. “Zaharra hurri, gazteak kurri” errana baita, funtsean ez nitzaitzu batere aiher; bertzenaz ere aita-semez diotena, ez ote dugu irakasle-ikaslez errepikatzen ahal: “Semea gorago, aita hantuago!”. Emazu beraz beretik: egitzu herriaren onetan eta ohoretan lan eder nasaiak. Zure oraiko hau —zure premua—, haurrentzat egina duzu; bainan moldatu duzun bezala (mamitsu, argitsu eta kartsu), badu hedadura eta jakitate aski, haurrez bertze ainitzi agradatzeko. Ongi etorri egin dezotela bazterretan, eta orotan maitaraz ditzala Eskualdun arbasoen lur, mintzai, fede, egitate eta oroitzapen guziak. P. Lafitte
Eskualdunak |