Ots 07 08

Curros Enriquez
hil zela 100 urte

Duela 100 urte, 1908ko otsailaren 7an, hil zen Manuel Curros Enriquez poeta galiziarra, Habanan. XIX. mendeko idazle galiziarren artean handietako bat, ideia errepublikar eta galegisten arteko trantsizioan bizi izan zen. A Virxe do cristal eta batez ere Aires da miña terra poemarioekin arrakasta eta baita polemika bizi izandakoa, 1888an argitaratu zuen O Divino Sainete liburua, zatia euskaratuta duen bakarra. Gabriel Arestik, Jostirudi Jainkotarra izenez, Sarrera eta I. Kantua euskaratu zituen —obrak zortzi kantu ditu—, orain hemen eskaintzen dizkizugunak.

1851ko irailaren 15ean Celanovan jaioa, herritik gazterik alde egin eta Madrilera joan zen Manuel Curros Enriquez, eta zuzenbidea ikasi. Ideia errepublikar eta progresisten eremuan ibilia (Espainiako I. Errepublikaren alde jardun zuen), Galiziarekiko bere lotura urte horietan ez dirudi handiegia denik. Bere lehen poemak, dena den, galegoz idatzi eta lehiaketa batera aurkeztu zituen, 1877an, eta lehiaketa irabazi A Virxe do Cristal poemarekin.

Jarraitu zuen poesia idazten —ordurako Ourensen lanean, Haziendako Ordezkaritzan— eta 1880an Aires do miña terra argitaratu zuen. Eta berehala arrakasta erdietsi eta polemika piztu zuen. Ourenseko Gotzainak salatu egin baitzuen liburua eta bahimendua agindu; eta Curros Enriquez epaitu egin zuten erlijioaren aurkako delituagatik. Coruñako Auzitegiak zuritu egin zuen eta liburua berriro ere plazara atera ahal izan zen 1886an. Handik bi urtera, 1888an, O Divino Sainete-ren publikazioa isiltasun handi samarrez bizi izan zen Galizian (Madrilen kritikak hobe hartu zuen).

Arrazoi politiko, pertsonal eta ekonomikoak medio, 1894an Habanara jo zuen. La Tierra Gallega agerkaria zuzendu zuen itxi zen arte, eta gerora ere kazetaritzan jardun zuen. Errepublikanismoa eta galegismoa beregan uztartuta ordurako, mende hasieran Galiziara itzuli zen, gelditzeko asmoz-edo, eta harrera ona egin bazioten ere, azkenean atzera Habanara itzuli zen, eta han zendu 1908ko otsailaren 7an.

Rosalia de Castro eta Eduardo Pondalekin Galiziako XIX. mendeko poeta handien hirukotea osatzen duena, euskarara Gabriel Arestik ekarri zuen Curros Enriquezen lana. Jostirudi Jainkotarra-ri (O Divino Sainete) heldu zion, eta Sarrera eta I. Kantua euskaratu —poemarioak 8 ditu—.

Internet:

Bibliografia:

  • A Virxe do Cristal
  • Aires do Miña Terra
  • O Divino Sainete
  • El Maestre de Santiago
  • Paniagua y Copañía. Agencia de Sangre

Agenda

Efemerideak

Kritikak