Abe 15 22
Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Aretxabaletan
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 15 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 15ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 15 22
Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berria aurkeztuko du Ilargi Agirrerekin abenduaren 15ean (osteguna) 18:30ean Barakaldoko Elkar liburu dendan. Zu non, han DA!

Abe 15 22
Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du abenduaren 15ean (osteguna) 18:00etan Ortzaizeko Menta liburu dendan. Zu non, han DA!
Abe 15 22
Pello Lizarralderen Argiantza izango dute mintzagai abenduaren 15ean (osteguna) 18:00etan Erronkaribarko etxean.

Abe 15 22
Bi titulu berrirekin dator Susa argitaletxearen eta EHAZEren Ganbila bilduma: Esperoan eta Album. Askoren arteko lana da lehena, antzerkiaren tradiziorik berrienak euskal teatro garaikidearekin harremanetan jartzeko nahia duena. Samuel Becketten Godoten esperoan lan ezagunak euskal teatrogintzan izan duen eraginaz eta harremanaz gogoeta egin dute Beñat Sarasola, Mikel Ayllon, Irati Agirreazkuenaga, Amancay Gaztañaga eta Oier Guillanek. Horretaz gain, obra horren itzala nabaria den Samara Velteren Eta Karmele? Eta Karlos Linazasororen Godotekin solasean ere bildu ditu Esperoanek. Bigarrena, berriz, ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat: Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Gazteei eta millenialei buruz hainbeste hitz egiten den garaiotan, belaunaldi berriek badaukate zer esanik, haiek nor diren eta haietaz zer espero den. Haien kaiolara sartzeko gonbidapena da, gonbidapen errefusaezina.

Abe 15 22
Album eta Esperoan antzerki lanak aurkeztuko ditu Ganbila bildumak abenduaren 15ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan. .

Abe 14 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 14an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abenduaren 14an, asteazkena, Elorrioko kultur etxean, 18etan, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala.
Abe 14 22
Elena Olave eta Oihana Arana Keinura itzuli poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 14an (asteazkena) 17:00etan Eibarko Adarabar liburu dendan. Zu non, han DA!

Abe 14 22
Parisen maiz elkartzen ziren Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia erbesteratua literaturaz jarduteko, eta haiengana ere biltzen ziren batzuetan Peillen anaiak. Ibinagabeitia, ordea, Ameriketara joan zen 1954an Jokin Zaitegiri (eta Orixeri) Euzko Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, eta Mirande goibel eta bakar samar geratu omen zen. 1962ko otsailean Txomin Peillenek Jon Miranderen adorea berpiztu zuen, Saint Germain boulevardeko 15.ean erredakzio bat ezarriz. Hantxe sortuko zuten Igela – euskaldun heterodoxoen errebista: aldizkari satirikoa, “propaganda politiko eta erlijiozkorik gabea“, hiruhilabetekari izateko asmotan.
![]()
Abe 13 22
Harkaitz Cano eta Ane Garcia Lopez Pozaren erdia poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 13an (asteartea) 17:9:00etan Durangoko Hitz liburudendan. Zu non, han DA!

Abe 13 22
Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute abenduaren 13an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Abe 13 22
Leire Milikua Larramendik eta Onintza Enbeitak Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko dute abenduaren 13an (asteartea ) 19:00etan Orduñako Mahor liburudendan. Zu non, han DA!

Abe 13 22
Aritz Galarraga eta Gorka Bereziartuak Humanitatearen une gorenak liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 13an (asteartea) 18:00etan Baionako Elkar liburu dendan.
Abe 13 22
Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du abenduaren 13an (asteartea) 18:00etan Gasteizko Arlekin liburu dendan. Zu non, han DA!

Abe 13 22
Oroimen pertsonalerako sustrai, arroztasun eta oztopo kolektiboak agerian uzteko duen trebezia kliniko eta ausardiagatik, besteak beste, eman zioten literaturako Nobel saria Annie Ernaux idazleari. Eta oroimen horretan igeri, bere emakume izaeratik eta gizartearen aurrean duen jarrera sozialetik idatzi izan du, eta euskaraz irakur daitezke haren bost lan: Pasio hutsa (Igela, 2002), Lekua (Igela, 2003), Gertakizuna (Igela, 2003), Emakume bat (Txalaparta, 2011) eta Begira zenbat argi, maitea (Igela, 2015). Nondik eta zertarako idazten duen ere agerian utzi du saria jasotzeko ekitaldian egin duen hitzaldian, Nire arraza mendekatzeko idatziko dut, online jarri duguna Joannes Jauregik itzulita.
Annie Ernaux idazlearen #mendekua:
"Nire arraza mendekatzeko idatziko dut"
Nobel saria jasotzean emandako hitzaldia ekarri du euskarara Joannes Jauregik. https://t.co/sLJ4RaBV0b pic.twitter.com/vlxH1ugmYp
— ARMiARMA.eus (@armiarma) December 14, 2022