maiatza 18 23

Miriam Luki Argialdiak

Miriam Lukik Argialdiak ipuin liburua aurkeztuko du maiatzaren 18an (osteguna) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Argialdiak - Miriam Luki - azala

maiatza 18 23

Miriam Lukiren bederatzi ipuin

Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak. Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz. Osorik irakur dezakezue sarean gaurtik aurrera.

maiatza 17 23

Agur, Joan Mari Irigoien

Joan Mari Irigoien hil da. 74 urte zituela, itzali da Altzako idazlearen irribarrea, eraman du heriotzak bizitzara engaiatuta bizi eta jardun izan duen laguna. XX. mendeko euskal literaturako erreferente ezinbesteko bat, narratibaren alorrean eman zituen lanik ezagunenak, 47 urteko ibilbidean obra bikain eta aberatsa osatuz. Eleberrigintza bereziki landuagatik ere, 1975ean, frankismopean artean, poesia liburua izan zen argitara eman zuen lehen lana, Hutsetik esperantzara, eta geroztik beste zazpi poemario ere argitaratu zituen. Susa argitaletxeak XX. mendeko Poesia Kaieren bilduman kaleratu zuen antologia Irigoienenen jardun lirikoaren erakusgarri aparta da. Hona bi liburuak, idazle handiari omenaldi.

maiatza 17 23

Amets Arzallus eta Raul Zelik Miñan Leipzigeko unibertsitatean

Amets Arzallusek  Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hitz egingo du Raul Zelik itzultzailearekin maiatzaren 17an (asteazkena) 15:00etan  Leipzigeko unibertsitatean. Norabideak.

Miñan-azala (2)

 

maiatza 17 23

Oihane Amantegi Cayo hueso

Oihane Amantegik Cayo hueso liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 17an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

 

maiatza 16 23

Sei erreteneko manifestua, Jon Benito

Jon Benitoren Etenari buruzko manifestu bat sei erretenetan testuak zabaldu zuen 2023ko Literaturia, 2023ko maiatzaren 5ean. Erretenetik erretenera, tarteka etenka baina et, et, et, eten barik, mintzaldi eder eta iradokitzaile batek abiatu zuen 2023ko udaberriko letren azoka, Zarautzen. Osorik edo zatika, zuk aukeratu erritmoa, eta gozatu manifestua.

maiatza 13 23

Itziar Ugarte eta Mikele Landa Gu gabe ere, biharamunean Gasteizen

Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta maiatzaren 13an (larunbata) 19:30ean Gasteizko Santa Maria katedralaren eleizpean. Poetak maiatzean.
gugabeere

maiatza 13 23

Miren Agur Meabe eta Dana Moya Begiak zerumugan Diman

Miren Agur Meabe idazleak eta Dana Moya musikariak Begiak zerumugan errezitaldi musikatua egingo dute maiatzaren 13an (larunbata) 12:00etan Diman, Artaungo Antzasti etxean.

 

maiatza 12 23

Kepa Altonaga Axularren gerizapean Larzabalen

Kepa Altonaga Axularren gerizapean liburuaz mintzatzerat joanen da maiatzaren 12an (ostirala) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenearat. Baipeleteneko irakurleen kluba.

Axularren_gerizapean

maiatza 12 23

Elena Olave eta Lizar Begoña Santutxuko Karmelan

Elena Olave eta Lizar Begoña, Keinura itzuli eta Gepardo japoniarrak poema liburuei buruz solasean arituko dira maiatzaren 12an (barikua) 19:00etan Santutxuko Karmelako Bestia liburutegian.

Keinura itzuli - Elena Olave

Gepardo japoniarrak - Lizar Begoña - azala

maiatza 12 23

Garazi Arrula Lurraz beste Ortzaizen

Garazi Arrula idazleak Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia eginen du maiatzaren 12an (ostirala) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburu dendan.

Lurraz-beste

maiatza 12 23

Mikel Antza Arroz urez Laudion

Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da maiatzaren 12an (ostirala) 19:30ean Laudion, Aiaraldeko Faktorian.

arroz-urez-txalaparta-eus

 

maiatza 12 23

Oskar Gaztelu Baserria (h)uz(s)ten

Oskar Gaztelu Bilbaok Baserria (h)uz(s)ten poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 12an (ostirala) 11:30etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

baserria

maiatza 11 23

Hedoi Etxarte eta Xabi Erkizia Sortaldekoak Tuteran

Hedoi Etxarte eta Xabi Erkizia musikariak Sortaldekoak liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko dute maiatzaren 11an (osteguna) 19:30ean  Tuterako alde zaharreko zentro zibikoko patioan.

maiatza 11 23

Itxaro Borda eta Sèrgi Javaloyès Iruñean

Itxaro Borda eta Sèrgi Javaloyès idazleek Bernard Manciet poeta idazle okzitandarra aipatuko dute maiatzaren 11an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Maiatzaldia.

Agenda

Efemerideak

Kritikak