Mar 14 12

Roque Daltonen hogei poema

60 eta 70. hamarraldietan herrialde ezberdinetan argitaratu ziren Roque Dalton idazlearen liburuak: El Salvadorren, Mexikon, Costa Rican, Kuban, Nikaraguan; izan ere, El Salvadorko diktadura garaian heriotza zigorrez hiltzetik doi-doi libratu ondoren, hara eta hona ibili baitzen: Sobiet Batasuna, Korea, Mexiko, Txekoslovakia, Kuba. 1973an ERP erakunde politiko-militarreko kide egin zen eta 1975eko maiatzean hil zuten. Maitasuna eta politika dira bere poesigintzako gai nagusiak. Hedoi Etxartek berriki Roque Daltonen hamalau poema euskaratu ditu Zuzeu agerkari digitalean, eta Gorka Arresek 1989an, Luigi Anselmik 2006an eta Jon Benitok 2010ean itzulitakoekin batera bildu ditugu denak Euskarari ekarriak gunean.

Mar 13 12

Sidecar arima Bilbon

Harkaitz Canok eta Beñat Barandiaranek Sidecar arima emanaldia eskainiko dute martxoaren 13an (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriagan.

Mar 12 12

Twist Igorren

Harkaitz Canoren Twist nobelaz berba egingo dute martxoaren 12an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Mar 08 12

Kontrarioa Tolosan

Lander Garroren Kontrarioa nobela hizpide izango dute martxoaren 8an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Mar 08 12

Besteen odola Markinan

Simone de Beauvoirren Besteen odola liburuaz jardungo dute martxoaren 8an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Mar 08 12

Vredaman Zizurren

Unai Elorriagaren Vredaman nobela izango dute hizpide martxoaren 8an (osteguna) 18:00etan Zizur Nagusiko liburutegian.

Mar 07 12

Basamortuko neska alderraia

Bederatzi urte badira, paristar bat Aljeria sakoneko mahastietan bizi dela, gotorleku batean. Hark kontatuko digu istorio hau: behinola bere zerbitzariaren dendan sartu omen zen eta tapiz gorri batean etzanda kausitu zuen “neska bat, biluzik ia (…); inoiz ikusi nuen giza arrazaren erakuskaririk perfektuenetakoa”. Aluma zuen izena, eta neska hura “hasi zen bere istorioa kontatzen, edo istorio bat, hobeki esan, zeren gezurretan aritu zen antza, hasieratik bukaeraraino, arabiar guztiek beti egin ohi dutenez, horretarako arrazoirik izan edo ez izan”. Hortik aurrera zeuk irakurriko duzu Guy de Maupassant frantsesak 1889an idatzitako Aluma kontakizuna, Mikel Garmendiak 1998an euskaratua.

Mar 07 12

Bitsa eskuetan Durangon

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz ariko dira martxoaren 7an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Mar 07 12

Kartografia Bartzelonan

Rikardo Arregiren Kartografia poema liburuaz mintzatuko dira martxoaren 7n (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.

Mar 07 12

Des egiten, Ione Gorostarzu

Ione Gorostarzuk Des egiten poema liburua aurkeztuko du martxoaren 7an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 05 12

Bilbao-New York-Bilbao, bost irakurraldi

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobelaren bost irakurraldi egingo ditu: martxoaren 5ean Donostiako Kursaalen, martxoaren 6an Iruñeko Baluarten, martxoaren 7an Bilboko Euskalduna jauregian, martxoaren 8an Donostiako Kursaalen eta martxoaren 9an Gasteizko Principal antzokian. Emanaldi guztiak 20:00etan. Musika: Euskadiko Orkestra.

Mar 05 12

Nabarra, azkeneraino gudan

1937ko martxoaren 5ean faxisten Canarias gerraontziaren eta Euzko Gudarosteko Nabarra bakailao-ontziaren arteko borroka desorekatua eta heroikoa izan zen Matxitxako aurrean. 1938an C. Day Lewis poeta ingelesak Overtures to Death (Heriotzarako Oberturak) liburuan Nabarra poema argitaratu zuen, hiru zati luze eta ederretan honelakoak kontatzen zituela: “Berrogeita hamar marineletarik denak hil ziren, hamalau izan ezik (…) Guduan sartu ziren galduko zutela aurreikusirik eta galdu egin zuten (…) Jende arrunt hark ez zion bizitzari mitoaren distirarik eskatzen (…) Bihotz zaildu haiek heriotza nahiago izan zuten errenditu baino… Hilkorrak dira hitz hauek baita gogora dakartzaten ekintzak ere… baina hazi hau loratuko da noizbait, askatasuna gizakiaren hitz sortzailea berriro bilakatzen den egunean”. Luigi Anselmiren itzulpen osoa (2003, Labayru) irakurtzeko gomendioa egiten dizugu.

Mar 01 12

Zer barkaturik ez Elizondon

Alberto Ladron Aranaren Zer barkaturik ez nobelaz jardungo dute martxoaren 1ean (osteguna) 20:00etan Elizondoko gaztetxean.

Mar 01 12

Twist Algortan

Twist nobelaren gainean Harkaitz Canorekin berba egingo dute martxoaren 1ean (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan.

Mar 01 12

Ogi hutsa Basaurin

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobela izango dute hizpide martxoaren 1ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak