maiatza 14 13

Hatsa elkartearen errezitaldia Berriozarren

Hatsaren Elkarteak poesia emanaldia eskainiko du maiatzaren 14an (asteartea) 19:30ean Berriozarko liburutegian.

maiatza 14 13

Kristalezko begi bat Baionan

Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira Miren Agur Meaberekin maiatzaren 14an (asteartea) 19:30ean Baionako Euskal Erakustokian.

maiatza 14 13

Bere aitaren alaba Zumaian

Anne Beresten Bere aitaren alaba nobelaz solas egingo dute maiatzaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

maiatza 14 13

Monique Wittig, hiru ipuin

Itxaro Bordak feminismo eta queer ikerketetan funtsezko erreferentzia bilakatu den idazle baten hiru kontakizun itzulirik igorri dizkigu. Monique Wittig 1935ean jaio zen eta duela hamar urte hil zen, 2003 urtarrilean. L’Opoponax (1964) eta Les Guérillères (1969) nobelekin egin zen ezaguna. Emakumeen Askatze Mugimenduaren (MLF) sorreran parte hartu zuen eta Les Gouines Rouges izeneko lehen lesbiar taldeko kidea izan zen 1971n. Euskaraz dituzun hiru pasarteok Paris-la-Politique liburutik (1999) aukeratu ditu Itxarok.

maiatza 13 13

Kristalezko begi bat Igorren

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz berba egingo dute maiatzaren 13an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 13 13

Poesia uneak Oreretan

Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 7ra bitartean izango dira Mikelazuloko aurtengo Poesia uneak Oreretan. Emakumeen begiradak plazara errezitaldia izango da larunbat honetan 19:30ean Miren Agur Meaberekin, Castillo Suarezekin eta Arantxa Santestebanekin. Maiatzaren 26an (igandea) Edipotoa emanaldia eskainiko dute Gorka Setienek, Haizea Arregik eta Nagore Legarretak (musika: Mariano Hurtado). Ekainaren 6an Ataramiñe elkarteko kideen errezitaldia izango da, eta ekainaren 7an Hedoi Etxartek eta Oier Guillanek Sinplistak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak irakurriko dituzte.

maiatza 11 13

Txillardegi, ibilbide literarioa Donostian

Txillardegi aitzakiatzat harturik, ibilbide literarioa egingo du Donostian barrena Fito Rodriguezek maiatzaren 11n (larunbata) 12:00etan Alderdi Ederretik abiatuta.

maiatza 11 13

Moroak gara behelaino artean? Iruñean

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakeraz mintzatuko dira maiatzaren 11n (larunbata) 11:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

maiatza 10 13

Itxaro Bordaren errezitaldia Donostian

Itxaro Bordak Ogella line errezitaldia egingo du maiatzaren 10ean (ostirala) 20:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

maiatza 10 13

Kristalezko begi bat Zarautzen

Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 10ean (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu dendan.

maiatza 09 13

Elkartasun basatia errezitaldia Donostian

Oier Guillanek Elkartasun basatia errezitaldia egingo du maiatzaren 9an (osteguna) 19:30ean Donostiako Tomasene kultur etxean (Larratxo).

maiatza 09 13

Hormako paper horia Markinan

Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia kontakizuna izango dute mintzagai maiatzaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 09 13

Bitan esan beharra Bilbon

Rikardo Arregirekin Bitan esan beharra poema liburuaz jardungo dute maiatzaren 9an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

maiatza 09 13

Eñaut Etxamendiren Aurora

Amodiozko istorio bat du ardatz Eñaut Etxamendiren Aurora kontakizunak. Maiatz argitaletxeak plazaratutako hirugarren liburua izan zen, 1985ean inprimatua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Irati oihanaren erdialdean den Irabiako festetara abiatu diren gazte batzuk dira kontakizuneko lagunak. Haietako batek Aurora izeneko neskatxa bat ezagutuko du. “Añisak ezpañak erratzen zauzkidala, ohartu nintzan xerbitxaria ene gibeleko aldean zagola guri begira, eta galdegin nakon: “Nola dun izena?”. “Paa ti… Aurora” erran zautan beharrirat”. Mutila maiteminez ibiliko da, laborantza ikasketak egitearren herritik alde egin eta berriro Aurora ikusteko unea itxaroten duen bitartean.

maiatza 08 13

Zintzoen saldoan Deustuan

Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobelaz berba egingo dute maiatzaren 8an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Agenda

Efemerideak

Kritikak