Ots 13 14

Adanen poema amaigabea

Bestela abisatzen zigun arren, Joseba Zulaika kartzela edo erbestea sufritzea inoiz merezi ez izanaren erru konplexu handirik gabe azaldu zitzaigun letretan, “bizi ala hileko uste ditugun arazoetaz bakarrik” atrebitzen zen poesia baten emaile. Arestiren eraginetik urrun, “ni” pertsonal bat ageri du: Adan, zuztarreko gizakia (ni, Adan hura; zu, irakurle hau), inguramenik eta gizarterik gabeko mundu batean, ur, lur, gau, eguzki, bide aurrean  pentsamenduaren lehen pausoak ematen, bizitza ulergarritasun batean kokatzen. Hori, 1975ean, ildo gainditua zela uste genuen. “Ni / —Adan— / ni gizona naiz / Eta / ni nagoen toki guztietan / entenimendua / eta / nahimena / daude”. Eta erabakitzeko eskubidea: “Goazen beste zerbaiten bila / zori ona / eta / zori txarra / ez dira nire mundua”. Horra Adanen poema amaigabea. Joxe Azurmendiren epilogo mamitsuak argitzen digu garaiko egoera poetikoa.

Ots 12 14

Jon Juaristi eta Karmelo Landa Harri eta Herri 50 urte

Jon Juaristi eta Karmelo Landa Harri eta Herri 50 urte hitzaldi zikloan berbetan arituko dira otsailaren 12an (asteazkena) 19:00etan Euskaltzaindiaren Bilboko egokitzan.

Ots 12 14

Zorion handiegia Leitzan

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 12an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

Ots 11 14

Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe Bilbon

Harri eta herri 50 urte jardunaldietako lehen hitzaldia eskainiko dute Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribek otsailaren 11an (asteartea) 19:00etan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Ots 07 14

Koaderno Handia Iruñean

Agota Kristofen Koaderno Handia nobela solasgai izango dute otsailaren 7an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.

Ots 06 14

Amaren heriotzak libreago egin ninduen Basaurin

Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz jardungo dute otsailaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Ots 05 14

Jakobian eraikina Durangon

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela aztertuko dute otsailaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Ots 05 14

Nevadako egunak Bedian

Bernardo Atxagarekin Nevadako egunak nobelaren inguruan ariko dira otsailaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Ots 05 14

Mikel Ibargurenen
Ahapetik poema liburua

2007ko Kutxa Sariaren irabazle, liburu sarituek, bereziki poesia liburuek, izaten duten bazterketaren biktima dugu Ahapetik bilduma. Ez dateke erakunde antolatzailearen errua bakarrik. Mikel Ibarguren poeta ezaguna zen ordurako, indar handiko bi poemategiren egilea, bata kartzelan eta kartzelaz, bestea aterpeturik eta aterpeaz. Indar handikoak, hain zuzen, gaiaren interpretazioa nitasun batetik ematen zigulako autoreak. Poeta zela, alegia. Ahapetik tituluak berak iradokitzen duen tonu apalean dago emana testuaren poesia bere hirugarren obran, aitorpenetan ari zaigu: zalantzak, esperantza apurrak, maitaleen aurka antolatua dagoen oraina eta eguna, gorputz urrunduak, absentzia, ezaldia… Maitemina harresiez haratago ere, mugez haratago. Mintasun garden bat.

Ots 04 14

Kontrarioa Eibarren

Lander Garroren Kontrarioa nobelaz jardungo dute otsailaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.

Ots 03 14

Pete Seegerren hamahiru kantu

Duela astebete hil zen Pete Seeger kantari eta kantugile estatubatuar handia. Haren itzala begi-bistakoa izan da mundu osoko kantari ugarirengan, baita Euskal Herrian ere. Herri xehearekin lotura estua, konpromiso politikoa eta ekoizpen erraldoia dira ia ehun urteko bizitza horretako ezaugarri nagusiak; langile mugimendua, eskubide zibilak, Vietnamgo gerra… nondik norako horretako zenbait mugarri. Azken urteetan ere tinko eutsi zien Seegerrek bere ibilbide osoko hatsarreei: 2002an, Irailaren 11ko atentatuen ondoren eta Irakeko gerraren bezperan, Luther King-i ikasi kantua sortu zuen, eta 2010an, Mexikoko golkoan izandako petrolio isurketaren kariaz, Jainkoak behar nau…. Kantu horiek eta gehiago ere euskaraz paratu ditu Josu Landak, orain eskaintzen dizkizugun hamahiru kantu horietan.

Ots 01 14

Jose Emilio Pachecoren heriotza

Joan zen igandean, 2014ko urtarrilaren 27an hil zen Jose Emilio Pacheco, 74 urte zituela. Mexikoko XX. mendeko idazle inportanteenetako bat, hainbat poema liburu eta saio idatzi ditu. Luigi Anselmik haren Traduttore traditore poema euskaratu zuen Bertzerenak liburuan; eta Mikel Elorzak Traizio gorena. Hemen dituzue biak.

Urt 31 14

Hondakindegia errezitaldia Erandion

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute urtarrilaren 31n (ostirala) 21:30ean Erandioko gaztetxean.

Urt 31 14

Emakumea eta literatura mahaingurua Arrasaten

Aurelia Arkotxa, Nerea Azurmendi, Tere Irastortza, Gema Lasarte eta Laura Mintegi Emakumea eta literatura (1987-2014). Jakin 45 gaurko begietatik mahainguruan izango dira urtarrilaren 31n (ostirala) 19:30etan Arrasateko Emakume txokoan.

Urt 30 14

Gure etxeko kontuak Gasteizen

Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak liburuaz ariko dira urtarrilaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak