Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007

 

 

Arhanentzat

 

Agian zugan amaitzen den pentsamendua

aingura bat da nire eskuartean

eta gorputz isilen gainera etzaniko itzala

hutsune hauskorra baino ez da,

zure mapetan ez da inoiz

nire latituderik agertuko.

 

Agian nire geroa

zure begiradan hastera doa,

eta oroimen izan daitekeena

oroimin bihur liteke

mututzera doan ahots-gordean.

Ezinbestez.

Agian

 

Ahapetik
Mikel Ibarguren

Kutxa, 2007