Mar 12 14

India harrigarria Leitzan

Gotzon Garateren India harrigarria liburuaz ariko dira martxoaren 12an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.

Mar 12 14

Anjel Lertxundiren estreinakoa

Hunik arrats artean (1970), Anjel Lertxundiren estreina publikoa, “ipuin” hitza etnografiaren, kostunbrismoaren eta literatura pedagogikoaren menpekotasunetik atera eta genero autonomo baten adierazle bihurtuko zuten hamasei ildo edo hamasei ereduren bilduma dugu: hasi eta bukako fikzio labur libreak, norberaren bizikizunetan edo garaiko errealitatean, baita linguistikoan ere, oinarrituak. Bilduma hau modernotasun saio bat izan zen, aurreneko ipuin liburua Hegoaldean. Anjel Lertxundik gure literaturari ekarri zion arnasa, besteak beste, irakurlea garaiko korronte estetiko nagusietan kokatu zuelako genuen berri. Ipuingintzaren gaztetze hau Lur editorialak Euskal Elerti 69 argitaratu zuen bilduman atzeman zitekeen, baina Lertxundirena ezinbesteko froga izan zen generoaren aldarrian: ikuspuntua, pertsonaiak, egitura… Ia mende erdi bat geroago irakurririk, nekerik gabe atzemango dugu idazle baten sena bideratu zuela genero baztertu honek.

Mar 11 14

3L errezitaldia Iruñean

Anjel Lertxundik eta Antton Valverde k 3L errezitaldia egingo dute martxoaren 11n (asteartea) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.

Mar 11 14

Hondakindegia errezitaldia Bilbon

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako “Hondakindegia” errezitaldia egingo dute martxoaren 11n (asteartea) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Mar 11 14

Hamaika pauso Zumaian

Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobela izango dute mintzagai martxoaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.

Mar 11 14

Erraiak, Danele Sarriugarte

Danele Sarriugartek Erraiak nobela berria aurkeztuko du martxoaren 11n (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Danele Sarriugarte

Mar 10 14

Hobe isilik Baztanen

Garbiñe Ubedarekin Hobe isilik nobelari buruz solas egingo dute martxoaren 10ean (astelehena) 19:00etan Baztanen, Amaiurko elkartean.

Mar 10 14

Alkasoroko Benta Donostian

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelari buruz jardungo dute martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Mar 10 14

Damutzen ez direnak Igorren

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz jardungo dute martxoaren 10ean (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Mar 10 14

Violeta Parra,
Eskerrak bizitzari

Gracias a la vida abesti ospetsua 1966an egin zuen Violeta Parrak, bere buruaz beste egin baino urtebete lehenago. Txileko abestirik garrantzitsuena da, eta batzuek ereserkitzat ere hartzen dute. Batzuentzat bizitzaren aldeko aldarria bada ere, eta letrari erreparatuta hala dirudi, beste batzuentzat, kantariaren heriotzaren aurreikuspena da, agur kantu bat, doinu malenkoniatsua eta monotonoa baitu. Garazi Arrulak euskaratu du kantua, eta elearazi.org-n argitaratu, azpititulatutako bideoaz lagunduta.

Mar 06 14

Hobe kontatzen ez badidazu Zarautzen

Hobe kontatzen ez badidazu 14 ipuin katalanen antologia aurkeztuko dute Francesc Seres eta Gerardo Markuletak martxoaren 6an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan. Argitaletxea: Pasazaite.

Mar 06 14

Damutzen ez direnak Basaurin

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobelaz jardungo dute martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Mar 06 14

Kristalezko begi bat Bilbon

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solasean ariko dira martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mar 06 14

Leopoldo Maria Paneroren
lau poema

Bart, Kanarietan gaueko 11ak zirenean hil da Leopoldo Maria Panero poeta. Aspaldidanik eroetxe ezberdinetan ingresaturik, harat honat ibili da azken urteotan. Ez da aspaldi, urte mordo bat Arrasateko Santa Agedan egin zituela, eta orduan hitzaldi eta errezitaldi ugari eskaini zituen Euskal Herrian. Josu Goikoetxeak  Paneroren zenbait poema hautatu eta euskarari ekarriak gunean ditugu orain irakurgai.

Mar 06 14

Odolaren deia, Iñaki Irasizabal

Iñaki Irasizabalek Odolaren deia nobela aurkeztuko du martxoaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak