Ira 25 15

Atertu arte itxaron Zornotzan

Katixa Agirrerekin Atertu arte itxaron nobelaz jardungo dute irailaren 29an (asteartea) 20:00etan Zornotzako liburutegian.

Ira 24 15

Adiskide paregabea Getarian

Elena Ferranteren Adiskide paregabea aztertuko dute irailaren 24an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Ira 24 15

Ametsak ere zain errezitaldia Ziburun

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok irailaren 24an (osteguna) 18:00etan Ziburuko Maitenia ostatuan.

Ira 22 15

Artzeren poemen errezitaldia Iruñean

Joxan Artzeren poemen errezitaldia egingo dute Oier Guillanek eta Asier Sarasolak irailaren 22an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Civivox aretoan. Musika: Bide Ertzean.

Ira 22 15

Erraiak Las Karrerasen

Danele Sarriugarteren Erraiak nobelaz berba egingo dute irailaren 22an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.

Ira 22 15

Yehuda Amichairen eresia

Alemaniatik Palestinara lekutu zen familia 1935ean, eta jainkozko juduen lurraldean  utzi zion erlijioari eta fedeari Yehuda Amichai gazteak, 2000ko irailaren 22an hil zenak. Gurazko gudari engaiatu zen 1942ean britainiarrekin, juduen brigadan. Halako batean, konpainien artean liburutegi mobilarena egiten zuen kamioia lehertu zen bere ondoan: Eliot, Auden, Dylan Thomas jaso zituen lurretik. Haiek irakurriz, kutsatu egin zen. Bigarren Mundu Gerla amaiturik Palmach-en sartu zen 1948an, Israelen sorrerako mugimendu armatuan. Gerla eta gerlak dakarren galera garrantzi handiko gaiak ditu: heroien eta epikaren aroa gainditu zuen belaunaldiaren abiapuntua izan zen 1955ean agertutako Amichairen lehen liburua, Orain eta beste egun batzuetan. Hurkoak, besteak, lagun hilak edo oinazeak eraikitzen du nitasuna, eta egunerokoa da paisaia, ez iragana edo Biblia edo etorkizuna edo zoriontasun ofiziala. Bestea onartzeko hainbeste arazo dituen Israelgo gizartean «bakearen fanatikoa», elkarrizketaren eta elkar-bizitzaren borrokalaria izan genuen Yehuda Amichai, hebreerazko poesia modernoaren autore garrantzizkoenetako bat. Hona haren Gerlan hildakoen eresia.

Ira 18 15

Ametsak ere zain errezitaldia Baztanen

Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia egingo dute Josu Landak, Gotzon Barandiaranek eta Itziar Castrillok irailaren 18an (ostirala) 19:30ean Iruritako Jauregiarte tabernan.

Ira 18 15

Haragia Laudion

Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuari buruz berba egingo dute irailaren 18an (ostirala) 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean.

Ira 17 15

Lorea Gernika, andrazko bat Larrabetzun

Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat liburuaz berba egingo dute irailaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Angulerin.

Ira 16 15

Wagner auziaz, Hedoi Etxarte

Hedoi Etxartek Wagner auziaz saiakera liburua aurkeztuko du irailaren 16an (asteazkena) 12:00etan Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaletxea: Jakin.

Ira 15 15

Literatur solasaldia Bilbon

Katixa Agirre eta Eider Rodriguezekin solasaldia izango da irailaren 15ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Ira 15 15

Jakobian eraikina Donostian

Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina aztertuko dute irailaren 15ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ira 14 15

Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso

Jon Alonsok Hiri hondakin solidoak nobela aurkeztuko du irailaren 14an (astelehena) 11:30ean Iruñeko Karrikirin. Argitaletxea: Txalaparta.

Ira 14 15

Elizondoren Larrosa ta Lauziri

Mende eta erdi dugu irailaren 14an Jose Elizondo jaio zela. Tolosar donostiartua, hiriburuko antzerki giroak eragin handia izan zuen idazle honen ibilbidean, eta hainbat obra utzi zigun, arrakasta handia izan zuenik ere bai tartean, Alkate ona (1911) bezala. Baditu bestelako lanak ere: arrain, arrantza eta arrantzaleei buruzko kronika-ikerketa interesgarria, Endo (1911) narrazio luzea, eta hainbat lehiaketatan jaso zituen sarien artean nabarmentzen den Larrosa eta Lauziri (1913) ipuina, zeinean, zintzotasuna/makurkeria binomioaren azpian ezin nabarmenago ageri zaigun —egileak hala uste gabe, seguruenik— gizonak emakumearen gainean berez daukan eskubidea, patua gidatzen duen Jainkoak emana.

Ira 09 15

Iazko hezurrak Tolosan

Unai Elorriagaren Iazko hezurrak nobelaz jardungo dute irailaren 9an (asteazkena) 19:00etan Tolosako Galtzaundin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak