Urr 15 15
Back to Leizarraga Larrabetzun
Kepa Altonagarekin Back to Leizarraga liburuaz berba egingo dute urriaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urr 15 15
Kepa Altonagarekin Back to Leizarraga liburuaz berba egingo dute urriaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urr 15 15
Italiak eman duen idazle handienetako bat, Italo Calvino, kubatarra zen sorlekuz. Ez ordea kasualitatez: Mario Calvino eta Eva Mameli, Kubako nekazaritzan lehenarena eta geroaren arteko marra ezarri zuten lankide eta senar-emazteak, buru-bihotzez lotu ziren guajiroen lurrari eta kubatarren aberriari, sortu zuten Ikerketa Zentroa zuzentzeak eta uharteko nekazaritzaren egitura ekonomiko-soziala berritzeak eskatzen ziotenaz haraindi. Uharteak aztarna sakona utzi zuen familian betirako. Italo hogei urteko zela sartu zen partisanoetan, faxisten eta tropa alemanen aurka. Bigarren mundu gerrako urte haietan bizitutakoa erakusteko bihurtu zen idazle (Armiarma habien bidezidorra, 1947). Ez da harritzekoa, beraz, atxikimendu handiz jarraitzea Sierra Maestrako gerrillarien borroka: gazte denboraren akordua sorlekuaren nostalgian bildua. La Habana bisitatu zuen iraultzaileak nagusitu zirenean, eta Casa de las Américas antolamenduarekin kolaboratu zuen. Kuba eta USA harreman diplomatikotan hasi diren uneon, interesgarria iruditu zaigu Italo Calvinoren Ernesto Che Guevara eta Kubako Iraultzarentzat artikulu laburrak ekartzea.
Urr 15 15
Bea Salaberrik Baionak ez daki narrazio liburua aurkeztuko du urriaren 15ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 14 15
Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz solas egingo dute urriaren 14an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabe gizarte etxeko liburutegian.

Urr 14 15
Paul Austerren Sunset Park aztertuko dute urriaren 14an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Urr 14 15
Mary Shelleyren Frankenstein aztertuko dute urriaren 14an (asteazkena) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urr 14 15
Jasone Osorok 12etan bermuta nobela aurkeztuko du urriaren 14an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Kafe Botanikan. Argitaletxea: Elkar.
Urr 14 15
Baiones baten plazer txikiak, lorpenak, etsipenak, grinak kontatzen ditu Bea Salaberrik bere lehendabiziko liburuan: Baionak ez daki. Urriaren 15ean jendaurrean aurkeztu aurretik eskaintzen dizugu sarean. 33 ipuin laburren bidez, eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan, ustekabean entzundako solasetan, esperientziak iradokitako gogoetetan, kontu tipienei begira, detaileetan pausaturik, funtsezkoa den hartara hurbildu nahian. Baionak ba ote daki zerk eragiten dien zirrara zubi gainetatik datozenei?, noiz elkartzen diren isilpekoez mintzatzera?, nola egiten duten aitzina?
Urr 13 15
Hobe kontatzen ez badidazu ipuin katalanen antologia aztertuko dute urriaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Urr 11 15
1925ean jaio zen narradore hegoafrikarra, Alex La Guma. Bere herrian zenbait aldiz atxilotua izan ondoren (1956an Mandelarekin batera, eta gehiagotan), 1966an joan egin zen Hegoafrikatik. African National Congress-eko ordezkaria zen, La Habanan, 1985ean hil zen unean, gaur 30 urte. Susa argitaletxeak argitaratutako Bake Zibila liburuan haren narrazio bat, Kafea biderako, euskaratu zuen Eduardo Mataukok, 1989an. Urtebete lehenago, Marginalia saioan, Joseba Sarrionandiak La Gumari buruzko artikulua ondu zuen, Harrizko herria, idazle presoaren testuak —protagonista ere idazle presoa— tartekatuz. Irakurgai ederrak biak.
Urr 09 15
Hirurogeita hamar urte aurten, Mario de Andrade hil zela. Aldi luze honetan ahaztu samarra egon da, bere azken urteetan esan ohi zuena —«Ez dut idazten 1985ean aipatua izateko»— zigortu beharreko harrokeria izan balitz bezala. Mario de Andrade ordea bere garaian eragiteko bizi izan zen: jaioa zen burgesia dirudunaren atzerakoia borrokatu zuen literaturan, musikan, estetikan eta kulturaren kontzeptuan. Abertzaletasun berri bat aldarrikatu zuen, herri kultura baliotan jarriz hala korpus teorikoan eta literatur lanetan (Macunaíma nobela ezaguna eredu), nola erabaki praktikoetan Sao Paulo hiriaren Kultura Departamendutik. Brasildar xehe eta anitza ikusten zuen nortasun nazionalaren oinarri Brasil «Nazio kultuen multzoan sartu ahal izateko». Manuel Bandeira eta Carlos Drummond de Andraderekin ekarri zuen modernismoaren espiritua eta Mario de Andraderen beraren ikuspegi nazionala ederki islatzen duten bi poema eskaintzen dizkizuegu, Aurkikuntza eta Burgesaren laudamena, urriak bederatzi zituela jaio zela estakuru.
Urr 08 15
Kapital publikoa poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Jose Luis Otamendik urriaren 8an (osteguna) 20:00etan Bermeoko Talako Kantinan.

Urr 08 15
“Erractus” errezitaldia egingo dute Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek eta Jule Goikoetxeak urriaren 8an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Urr 08 15
“Euskal idazleak eta Gerla Handia” hitzaldia eskainiko dute Kepa Altonagak eta Eneko Bidegainek urriaren 8an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Senpereko Larreko gelan.
Urr 07 15
Mikel Ayllonen Ez tiro egin anbulantziei nobelari buruz berba egingo dute urriaren 7an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.