Aza
17
16
Bederatzi narrazio mardulek osatzen dute Koldo Izagirreren ipuin liburu berria: Franco hil zuten egunak. Denak 1975 urte inguruan kokatuak, denak garai politiko eta ekonomiko berezian girotuak: maiatzaren leheneko ekitaldi debekatua, manifestazioan tirokatutako mutila, Saharan soldadutza egiten ari diren euskaldunak, futboleko atezainaren doluzko xingola beltza, propaganda klandestinoa darabilen neskaren atxiloketa, diktadorearen heriotza eguneko bizipenak herrian, generalisimoaren monumentuaren eraistea… Francok behin eta berriz hil behar izan zuen egun zoragarri haiek ekarri ditu Koldok, emendatuz Basques’ Harbour-eko kontakizunen bilduma. Bederatzi narrazioak osorik eskaintzen dizkizugu sarean.
Aza
17
16
Patxi Zubizarretak Erantzuna haizean dabil nobela aurkeztuko du azaroaren 17an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Aza
16
16
Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelari buruz mintzatuko dira azaroaren 16an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Aza
16
16
Alaine Agirrerekin X hil da nobelaz hitz egingo dute azaroaren 16an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Aza
16
16
Pello Lizarralderen Elur bustia nobelaz berba egingo dute azaroaren 16an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Aza
16
16
Jose Inazio Basterretxeak Begoñaren itzalpean nobela aurkeztuko du azaroaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza
16
16
Berrogei urte azaroaren 16an Asteasuko Beltza esaten zioten Antonio Arrue hil zela. Beltzean eskas ordea, liberala ez baina Francoren diktaduraren aldeko karlista amorratu haietakoa baikenuen. Hala ere, txapela batekin bi buru estaltzeko trebetasuna aitortu behar zaio Arrueri: buruetatik bat frankista zuen, bestea euskalduna. Kontrakarrekoa dirudi euskaldun kultu batentzat, garatu ezin zitekeen esparruan nahi baitzuen frankismoak euskara: familian, folklorean, ahozkoan, erlijioan. Arrueren figura ederki kokatua dute Joan Mari Torrealdaik eta Pako Sudupek, eta bion lanetatik atera genezake infiltratuarena egin zuela nolabait euskalgintzan. Agente onek bezala, jakin izan zuen euskaltzale antifrankistak ere xarmatzen, goi samarreko kontaktuei esker bilerak egiteko, liburuak zein aldizkariak argitaratzeko eta bertsolari txapelketak antolatzeko baimenak lortzen zituenez. Mesedeak eginik botere bat erakusten zuen, eta botere nabarmen horrek autozentsura eragiten zuen mesede premian ziren idazle eta euskaltzaleen artean, baita epaimahaiko izaten zen txapelketetan kantatu behar zuten bertsolarien artean ere. Noiz edo noiz mehatxu egiten omen zuen «Oraindik ez dugu orrazi estua pasa!» esanez. Idazle bezala, gaztelaniaz jardun zuen euskal gaiez, eta euskaraz gastronomia eta autore zaharrak aipu zituela. Hori dena egia izanik, belzkeriak egiten omen zituen abokatu honen Euskal umoreaz artikulua eskaintzen dizuegu, non antifrankista sutsu askok erakutsiko zutena baino espiritu zabalagoa duen agertzen… Taktikoki? Bi buruen arteko borrokan? Luis Villasantek, H-zale gorrietara saldua omen zegoen Euskaltzaindiko buru frantziskotarrak, nekrologikan: “Lagunduko ahal digu orain ere zerutik!”. Zerua irabazi zuenentz, ordea, ez da inoiz segurtatu ahal izango: agente doblearen patua izan zuen Antonio Arruek, zeruko infernutarra eta infernuko zerutarra dugu aldi berean.
Aza
15
16
Bertol Arrietaren Alter ero ipuin liburuaz ariko dira azaroaren 15ean (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Aza
15
16
Asier Serranorekin Linbotarrak poema liburuaz berba egingo dute azaroaren 15ean (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Aza
15
16
Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz jardungo dute azaroaren 15ean (asteartea) 17:30ean Iurretako liburutegian.
Aza
11
16
Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute azaroaren 11n (ostirala) 22:00etan Zarauzko gaztetxean.

Aza
11
16
Xerezaderen Artxiboaren jaian irakurraldiak egingo dituzte azaroaren 11n (ostirala) 20:00etan Bilbon, Hita Areneoan.
Aza
11
16
Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxek “Autobiographikal” poesia emanaldia eskainiko dute azaroaren 11n (ostirala) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
Aza
11
16
Annie Ernaux idazlearen Pasio hutsa hartuko dute hizpide azaroaren 11n (ostirala) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Aza
11
16
Gaur ehun urte jaio zen Mattin Treku, Mattin bertsolari eta idazlea Ahetzen. Haren efemeride egunean, baina, hura baino idazleago zen Mari Trekuren lana gogorarazi nahi dugu, haren emaztearena. Senpertarra, Herria aldizkarirako Ahetzeko kronikak eta irrati kolaborazioak egiten zituen Mari Olandegik, eta senarraren biografia idatzi zuen, Mattin, nere gizona, osorik eskaintzen dizueguna.