Urt 29 25

Angela Davis Abolizioa Bergaran

Angela Davisen Abolizioa Politika, praktikak, promesak liburua aurkeztuko dute urtarrilaren 29an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Kartzela zaharrean, Angiolillo liburutegian.
abolizioa-txalaparta-eus

Urt 29 25

Azken tantoa Adimen Artifizialak Aroztegia aferari buruz sortutako ipuina

2025ko (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan parte hartu zuten Edurne Elizondo kazetariak eta Mikel Elorza abokatu eta editoreak. Azken honek, nobela beltzari buruz emandako hitzaldian Adimen Artifizialari galdegindako ipuin bat aurkeztu zuen amaiera aldean. Aroztegiako afera eta Ilbeltz detektibearen ikerketa batzen dituen Azken tantoa ipuina (H)ilbeltza asterako girotuta.
aroztegia
(gehiago…)

Urt 26 25

Ernest Hemingway Agurea eta itsasoa Zarautzen

Ernest Hemingwayren Agurea ta itxasoa (1963) lanari buruz arituko dira irailaren 26an (igandea) 19:00etan Zarauzko Uhera irakurle taldean.
Agurea eta itsasoa Zarautzen

Urt 24 25

Miren Amuriza Pleibak Mutrikun

Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Ane Labaka eta Uxue Alberdi bertsolariak eta Mice musikariarekin urtarrilaren 24an (ostirala) 19:00etan Mutrikuko Zaibel kultur etxean.

Urt 24 25

Beñat Sarasola eta Alex Gurrutxaga Coca-Cola bat zurekin Gasteizen

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Alex Gurrutxaga ondoan duela urtarrilaren 24an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Liburutopian.
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Urt 23 25

Liburuaren arbola erakusketa Iruñeko Hizkuntza Eskolan

Gorka Arresek atondutako Liburuaren arbola erakusketa urtarrilaren 13tik (astelehena) urtarrilaren 23ra (osteguna) egongo da ikusgai Iruñeko Hizkuntza eskolan. Euskararen Etxea | Karrikiri.
iruñekoHE

Urt 23 25

Beñat Sarasola eta Uxue Rey Coca-Cola bat zurekin Iruñean

Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Uxue Rey kazetaria ondoan duela urtarrilaren 23an (ortzeguna) 19:00etan Iruñeko Laban.
Coca-Cola bat zurekin - azala - Beñat Sarasola

Urt 23 25

Zubia elurretan

Hogei urteko aldeak eta mundu-ikuskera eta -biziera oso desberdin batek bereizten ditu Derek Walcott eta Nijole Miliauskaite poetak. Antilletan jaioa lehena, esklabo afrikarren ondorengo, XX. mendeko ingelesezko poesiaren ahots inportanteenetako bat da berea. 1930eko urtarrilaren 23an jaio zen, eta bi poema liburu kaleratuak zituen 20 urte geroago, 1950eko urtarrilaren 23an Lituania sobietarrean Nijole Miliauskaite jaio zenerako. Ezezaguna izanagatik ere, idazle lituaniar handietarik bat. Bizi- eta literatura-ibilbide arras diferentekoak, antillatarra 87 urtez bizi izan zen, 52rekin hil lituaniarra. Martxoan, biak. “Elur baltsamagarritik urrun” bata, jaioterri izan zuen Santa Luzia irlan; “elurra geldiro eta erregularki” egiten duen Druskininkain bestea. Euskarari Walcotten bi poema ekarri zizkion Luigi Anselmik, eta kaier oso (eta bikain) bat Leire Bilbaok Miliauskaiteri.

Urt 21 25

(H)ilbeltza Benetakoa Baztanen

(H)ilbeltza. Nobela beltzak eta euskara elkartzen diren plaza da Baztangoa. Aurten ere ekitaldi sorta antolaturik, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahainguruan izanen dira Edurne Elizondo eta Mikel Elorza urtarrilaren 25ean (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erratzuko ohiko bazkariaren ostean, Izaskun Gracia Quintanak Basokoa aurkeztuko du eta Iñaki Petxarromanek berriz Lehendakariaren alaba nobela. Egunari amaiera emateko Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua ilunabarrean, Erratzuko ostatuetan barna jostetan.
hilbeltza

 

Benetakoa

Bira ekoiztetxekoek, zenbait idazle eta abeslari aktore lanetan jarrita, urtero bezala ikusentzunezko pieza ederra sortu dute aurten ere. Benetakoa.

Urt 21 25

Miren Amuriza Pleibak Bilbon, Birako irakurle taldean

Miren Amurizak Pleibak liburu berria berbagai hartuko dute urtarrilaren 21ean (asteartea) 19:00etan Bilboko Bira kultur guneko irakule taldean.
pleibak_azala

Urt 20 25

(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea Baztanen

Aurten ere (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea ospatuko da urtarrilaren 20tik 26ra Baztango herrietan. (H)ilbeltza.
ilbeltza_egitaraua hilbeltza

Urt 20 25

Gorka Arrese Mundua aldatu duen lehen objektu industriala bisita gidatua Iruñean

Gorka Arresek Liburuaren arbola erakusketaren karietara, Mundua aldatu duen lehen objektu industriala hitzaldi eta bisita gidatua egingo du urtarrilaren 20an (astelehena) 17:30ean Iruñeko Hizkuntza Eskolan.
dohaiak

Urt 17 25

Miguel Torgaren Piztiak

Duela 130 urte, urtarrilaren 17 batez hil zen Miguel Torga, XX. mendean Portugalek eman duen literatura ahots inportanteenetako bat. Eleberri eta poema-liburu askoren egilea, bere herrialdeko zirkulu literarioetan bazebilena, mediku ere jardun zuen -inguru txiroan jaiogatik, lortu zuen Medikuntza ikasketak burutzea-. Senez aldizkarian haren poema bat ere badago euskaratua (Itzulera), baina euskaraz Piztiak irakur daiteke, animalien protagonismoaz gizakiez eta bizitzaz mintzo diren ipuinak, Bego Montoriok itzulia, Alberdaniak 1997an argitaratua.

Urt 16 25

Uxue Alberdi Hetero Larrabetzun

Uxue Alberdi berbalagun dela  Hetero liburuari buruz berbetan arituko dira  urtarrilaren 16an (eguena) 19:00etan Larrabetzun.
Hetero - azala - Uxue Alberdi

Urt 16 25

Karmele Jaio Maitasun kapitala Aretxabaletan

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz solasean arituko dira urtarrilaren 16an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak