Ots 20 25

Heriotzak Eduardo du izena eta Munduko Poesia Kaierak

Formol Laborategiak eta Susa literatura argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia errezitaldia aurkezten dute. Munduko Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina, Formolekoek lana serio hartu dute…
heriotzak
(gehiago…)

Ots 20 25

Takiji Kobayashiren aldarria

30 urte zituen Takiji Kobayashi militante komunistak Poliziak atxilotu eta bost orduko tortura saioen ondoren hil zenean, hil zutenean, 1933ko otsailaren 20an. Tortura zantzu nabarmenak —argazkiak atera zizkioten senideek, bertsio ofiziala gezurtatzeko—, gorpua zaintzen zuten beilatokian 300 lagun atxilotu izana Poliziak, omenezko ekitaldien debekua… Asko dira eta munduko hainbat tokitan —otsail beltz batzuk bizi izandako gurean zer esanik ez— doinu bera izaten duten kontuak. 30 urte, eta errekonozimendua irabazia zuen Kobayashi idazleak, Japoniako literaturan nor bilakatua baitzen, ezinbesteko erreferentzia literatura proletarioan. Kanikosen lanak eman zion osperik handiena, baina ez gutxiago Martxoak 15 narrazioak ere. Armiarman argitaratzeko euskaratu zuen Hiromi Yoshidak, eta gerora Nagusia kanpoan da narrazioarekin batera bildu zuen liburu batean Katakrak argitaletxeak. Justizia Sozialaren nazioarteko eguna  ohoratzeko irakurgai aproposa.

Ots 19 25

Jacques Prevert eta bere poesia Azpeitian

Jacques Prevert idazlearen poesia lana irakurri eta aztertuko da otsailaren 19an (asteazkena) 19:00etan Azpetiko dinamoan. APOA ekimenaren baitan.
prevert

Ots 19 25

Karmele Jaio Maitasun kapitala Bergaran

Karmele Jaioren Maitasun kapitala  liburuari buruz solasean arituko dira otsailaren 19an (asteazkena) 18:30ean Bergarako Irizar jauregian.

Ots 19 25

Zortzi poema Vietnamgo

Bere heriotzaren urteurrena zela kausa —2005eko urtarrilaren 19an hil zen— sarera ekarri genituen  Luzien Etxezaharretak itzuli eta Maiatz aldizkariaren 30. zenbakian argitara emandako Huy Can poetaren zortzi poema.  Vietnamgo literaturan erreferentzia ezinbestekoa da, bere herriaren askapen borrokari lotua eta 1945ean Independentzia Agiria sinatu zuenetariko bat.

huy_can

Ots 17 25

Homero Odisea

Homeroren Odisea Matías Mujikak euskaratua aurkeztuko dute otsailaren 17an (astelehena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.

Ots 16 25

Miren Amuriza Pleibak Laudion

Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkezteko saio berezia egingo du Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolarien laguntzarekin eta Miren Narbaiza Mice musikariarekin otsailaren 16an (igandea) 18:00etan Laudioko Faktorian.

pleibakLaudio

Ots 15 25

Gabriel Arestirekin ikuskizuna Azpeitian

Kandido Uranga eta Inazio Tolosak Gabriel Arestirekin ikuskizuna egingo dute otsailaren 15ean (larunbata) 19:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian.
arestirekin

Ots 13 25

Eztizen Artola Gurpilak Iruñean

Eztizen Artolaren Gurpilak liburuari buruz arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko elkartean.

gurpilak

Ots 13 25

Miren Amuriza Pleibak Larrabetzun

Miren Amuriza berbalagun dutela Pleibak liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 20an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Literaturaz Berbetanen.

narr155

Ots 13 25

Galegoz heldutako poemak

Lugoko harresietan gordetako poetatzat aurkeztu ziguten Luis Pimentel idazlea Susa-Amerika aldizkariarekin batera banatutako Galegoz heldutako poemak- Poemas náufragos liburuan. Gaurko egunez hil zen, 1958an. Urtarril amaieran izan zen Manoel Antonio poetaren heriotzaren urteurrena. Eta bi horiekin batera, beste sei poeta galego erreferentziazkoen poemak dakartza liburuak (Luis Amado Carballo, Alvaro Cunqueiro, Aquilino Iglesia Alvariño, Luis Seoane, Celso Emilio Ferreiro, Manuel Maria), elebitan, Joseba Sarrionandiaren itzulpenean, Koldo Izagirreren hitzaurrea dakarrena. Galiziako poesiaren tantatxo batzuez dastatzeko harribitxi bat.

naufragoak

Ots 12 25

Miren Amuriza Pleibak Iurretan

Miren Amurizak Pleibak liburu berria aurkeztuko du otsailaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako Montoste elkartean.
Hetero - Pleibak aurkezpena

Ots 12 25

Goiatz Labandibar Zoo Elorrion

Goiatz Labandibarren Zoo liburuari buruz berba egingo dute otsailaren 12an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Ots 11 25

Miren Amuriza Pleibak Zumaian

Miren Amurizaren Pleibak liburua mintzagai hartuko dute otsailaren 11an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.
pleibakzumaia

Ots 10 25

Saltzaile baten heriotza

Gaur egun munduaren zati handi batentzat amesgaiztoa haizatzen den lurraldean amets amerikarra zen boladako XX. mendearen erdialdean, eta hain zuzen sistema honekiko begiratu kritikoa zekarren Saltzaile baten heriotza antzezlanarekin lortu zuen Arthur Miller idazleak sona handia. XX. mendeko antzerkigintzan erreferentea den autorea, pertsonaia mediatikoa, ezkerreko ideologiarekin konprometitua, 20 urte dira otsailaren 10ean Miller hil zela. Bere obra nagusia, hemen irakur daitekeena, Xabier Galarretak ekarri zion euskarari.

miller

Agenda

Efemerideak

Kritikak