Api 23 20
Iturria Getxoko irakurzaleen txokoan
Unai Elorriaga saretik Iturria nobelari buruz solasean arituko da apirilaren 23an (osteguna) 19:30ean Uribe kostako irakurzale txokoan.

Api 23 20
Unai Elorriaga saretik Iturria nobelari buruz solasean arituko da apirilaren 23an (osteguna) 19:30ean Uribe kostako irakurzale txokoan.

Api 23 20
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa hizpide hartuko dute apirilaren 23an (osteguna) 19:00etan Arababako mendialdeko irakurle taldekoek. Gidaria: Ainhoa Aldazabal
Api 23 20
Amets Arzallus saretik Miñan liburuari buruz solasean egongo da apirilaren 23an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako irakurle taldearekin. Gidaria: Mikel Antza.

Api 23 20
2020ko apirilaren 16ean zendu zen, koronabirusaren ondorioz, Luis Sepulveda idazlea. Txileko Ovallen jaioa, haren bizitza Txileko patu politikora lotua joan zen bere militantzia komunista medio, eta Pinocheten estatu-kolpearen ondoren erbestera jo zuen, kartzelaldi baten ostean. Munduan zehar ibilia, hainbat lurralde eta itsasotan, ekintzaile ekologista, aktibista soziala, itxura batean xaloak diruditen haren istorioek eduki humano eta kezka sozial handia izaten dute. Euskarara batzuk ekarri dira, eta haren heriotza dela-eta Txalaparta argitaletxeak plazaratutako bi jarri ditugu osorik, Ana Santos Elortzak euskaratutako Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea eta Ima Garbizuk itzulitako Patagonia Express.
Api 17 20
Josu Goikoetxeak poema errezitaldia egingo du etxetik apirilaren 17an (ostirala) 18:00etan Gernika inguruan antolatutako Berakatz zopa ekitaldietan.
Api 15 20
2020ko apirilaren 15ean zendu da Rubem Fonseca idazlea. XX. mendeko Brasilgo literaturako erreferenteetako bat, kronikak, eleberriak (A Grande Arte; Agosto…) eta ipuin-bildumak (Os prisioneiros; O Cobrador…) idatzi zituen. Fonsecaren istorio gordinek Brasilgo hirietako mundua dakarte letretara, negozioak, bortxa, sexua, boterearen ustelkeria… errealismo urbano leunik gabeko batean. Haren heriotzaren kari, Iñigo Aranbarrik euskaratutako Kobratzailea ipuina dakarkigu, letrazko sastakada bat.
Api 15 20

Apirilaren 21ean eta 22an Interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu da. Bi egun horietan Greba Digitala egiteko proposamena. Ekimenaren helburuak honakoak dira: gogoeta eta eztabaida soziala eragitea, premiazko neurriak hartu behar direla exijitzea eta Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten guztiontzat elkargunea izango den mahai/bilera/topaketa antolatzeko lanean hastea. Kulturgintzan.eus gunean atxikimenduak batu eta eskarien manifestu bat dago, eta honela bukatzen da: “bi egunez, apirilaren 21ean eta 22an, desagertu egingo gara, oihala beheratuko dugu eta sareetan zein hedabideetan ez dugu inongo ekimenik egingo, ez dugu zuzeneneko edo grabatuko emanaldirik ez eskainiko ez partekatuko. Oihala beheratuko dugu eta gure ahotsa isilduko dugu, entzun gaitzazuen“.
Api 13 20
Poema liburu bakarra argitaratu izanagatik, ahots propio sendoarekin murgil egin du Maria Sanchez poeta kordobarrak poesiagintzan. 2017an argitaratutako Cuaderno de campo (Landa eremuko kaiera) liburutik lau poema hautatu eta euskaratu ditu Uxue Alberdik. Ogibidez albaitari, tradizioz bizimodu erruralekoa, feminismoek zipriztindutako ikuspegi aldarrikatzailea dakar Sanchezek poemetara: ukatutako bozgorailuak eta espazioak berreskuratzeko asmoz, belaunaldien arteko hausturaren kontra, eta kultur sorkuntza ogibidearekin estu lotuz.
Api 08 20
1897an Inis Mór irlan jaioa, Aran uharteetako handienean, irlandera zuen ama hizkuntza Liam Ó Flaithearta (Liam O’Flaherty). Soldadu izan zen Gerra Handian, borrokalari gerra zibilean, zine gidoilari Hollywooden, idazle gaztetatik. Nobela handiak argitaratu zituen — John Fordek zinemara eraman zuen Salataria (1925), Gosetea (1939), Matxinada (1950)…—, eta generoa literatoen atzaparretatik libre, herri kontakizunetik gertuago nahi dituen ipuinak —Tiratzailea (1923) du, dudarik gabe ezagunena—. Ia obra guztia ingelesez izanagatik, badu irlanderaz idatzi zuen ipuin bilduma bat, Desioa (1954), askoren iritziz hizkuntza horretan plazaraturiko guztien artean bikainena. Bertan, haurtzaroko paisaiaren indarrera itzultzen da O’Flaherty, natura sotil bezain harro ageri da, landareen zikloek eta animalien bizitzek markatzen dute gizakiena. Bilduma honetakoa da Jende behartsua, gaur hona dakargun ipuina, Iñigo Aranbarrik euskaratua.
Api 07 20
Jon Gerediaga idazlea Urtaroak eta zeinuak liburuari buruz mintzatuko da apirilaren 7an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko irakurle taldean, telematikoki egingo den saioan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Api 07 20
34 narrazio gehitu dizkiogu ipuina.eus egitasmoari, lehendik ipuinen bat bazuten autoreena kasu batzuetan (Julene Azpeitia, Domingo Agirre, Lauaxeta…), lehen agerraldia egin dutenena bestetzuetan (Ivonne Harispe, Barrensoro, Oya…); XX. mendeko lehen hiru hamarkadetakoak gehienak. 69 egile dagoeneko, 92 ipuin. Eguraldia akaso ez baina giroa barrenerako dagoen garaiotan, gure ipuingintzaren erakusleiho zabal bat.
Api 02 20
Karmele Jaiorekin Aitaren etxea liburuari buruz arituko dira apirilaren 2an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegiko irakurle taldean, baina saioa telematikoa izango da. Gidaria: Mikel Antza.
Mar 31 20
Poemagintza trinkotzat jotzen da Valdimir Holan txekiarrarena, intelektualista. Abstrakziorako joera izan zuen hasieratik gaur 40 urte, 1980ko martxoaren 31n, hil zen poetak, baina hala estilo poetikoan nola bizimoduan bakardadetik hurbil mugitu zen idazleak poesiaren gai unibertsalak landu zituen, eta bere piezak bizitzaren inguruko gogoetak dira. Hedoi Etxartek euskaratuta, lau poema dakartzagu haren heriotzaren urtemugan.
Mar 27 20
Eduard Veniaminovitx Savenko, Eduard Limonov gisa ezaguna 1943ko otsailaren 22an jaio zen Djerjinsk-en (SESB) eta 2020ko martxoaren 17an hil berri da Moskun (Errusiar Federazioa). Gaizkilea izan zen Kharkiven (Ukrainan) gaztetan, poeta Moskun (1966-1974) eta eskale eta morroi New Yorken (1974-1980). AEBetan SWP alderdi troskistako kideen gertukoa izan zen eta bere egunerokoan oinarrituta idatzi zuen Morroi baten istorioa eleberria. Idazle gisa Parisen (1980-1991) egin zen ezagun. Berdin argitaratu zuen L’Humanité egunkari komunistan, Le Choc du mois nazionalistan eta, bereziki, L’Idiot international gorri-arrean. Azken honetan hasi zen Philippe Sollers, Marc-Édouard Nabe eta Thierry Ardison bezalakoekin harremanetan. Fanzineetan idatzi zuen, panfletoak egin zituen eta punk kulturari lotuta egon zen. Aleksandr Duginekin batera Alderdi Nazional Boltxebikea sortu zuen 1991n eta 2001 eta 2013 artean sarritan atxilotu zuten eta kartzelaratu. Putinen kontrako oposizioko kide nabarmenetako bat, idazlea izan zen: 50 liburutik gora argitaratu zituen. Hona hemen, haren heriotza kari, Hedoi Etxartek itzulitako poema bi.
Mar 27 20
Ramon Saizarbitoria idazlearen Miren eta erromantizismoa solasgai izanen dute martxoaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
BERTAN BEHERA