Api
28
21
Duela lau urte utzi gintuen Juanba Berasategi bidelagunak. Zinemagilea, ilustratzailea, sortzaile oparoa eta, ororen gainetik, euskal kulturaren aldeko lan izugarria egindakoa. Lan konprometitu eta eskuzabala. Politikoa eta profesionala. Hori eta gehiago izan da Juanba Berasategi. Oh Euzkadi aldizkariko proiektuan hasieratik zegoena, betidanik izan zuen Susa argitaletxea eta literaturarekin harreman estua.

Nola izan liteke inor marrazki
(gehiago…)
Api
28
21
Pako Aristik Ni eta Gu. Zazpigarren uhina poema liburua aurkeztuko du apirilaren 28an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Api
26
21
Oihana Aranak Lazunak azkazaletan poema liburua aurkeztu du gaur. Fikzioaren apologia batekin abiatzen da liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu hemen, eta erreparatuko die gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari. Poemetako batean bezala, lepoa alanbre artean sartzen du ahotsak beste aldean zer dagoen ikusteko. Hain zuzen ere, jolasa behin baino gehiagotan ageri da liburuan, eta poemek berek asko dute jolasetik, bereziki ironia bidezko jolasetik. Osorik eskaintzen dizuegu sarean.

Api
26
21
Oihana Aranak Lazunak azkazaletan poema liburua aurkeztuko du apirilaren 26an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan eta sarean zuzenean jarraitu ahalko da. Argitaletxea: Susa.

Api
26
21
1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika. Eta idatzi zaio Gernikari. Idatzi dute euskal idazleek, eta idatzi ere munduan barrena. Faxisten bonbek suntsitutako Gernikan bertan atxilotu zuten Lauaxeta ere, handik lasterrera fusilatu Gasteizen. Gernikari idatzitakoak ekarri gura izan ditugu, gogoratu, eta irakurleari eskeini.
1987ko apirilean Susa aldizkariak Gernika ale berezia plazaratu zuen eta bertan Jose Luis Otamendik, Iñigo Aranbarrik, Mikel Antzak, Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren edo Xabier Montoiak idatzi zuten. Nazioarteko idazleen lanak euskaratu eta gerrari lotutako pasarte literarioak argitaratu zituzten.

Poetek Lauaxetari
Esteban Urkiaga Lauaxetari ere asko dira idatzi dioten poetak: Salbatore Mitxelena, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, Ibon Sarasola, Xabier Montoia, Iñigo Aranbarri, Omar Nabarro, Koldo Izagirre eta bestek idatzitako poemak batuak dauzkagu Lauaxeta fusilatu zuteneko 80. urteurreneko albiste honetan.
(gehiago…)
Api
23
21
Amaia Apalauza itzultzailea Olga Tokarzcuk Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuaz arituko da apirilaren 23an (ortzirala) 19:00ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxeko sabaian. (H)ilbeltza.
Api
23
21
Aritz Galarragak IbonRG musikariarekin Gogoan dut liburuaren irakurraldia egingo du apirilaren 23ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
Api
23
21
Mila aste igaro dira Literatur Emailuak albistegia bidaltzen hasi ginenetik. 20 urte Literatur Aldizkarien Gordailua martxan jarri genuela, eta apurka apurka –Literaturaren Zubitegia, Kritiken hemeroteka, Klasikoen Gordailua, Basque Poetry, liburu elektronikoak...- literaturaren sarean Armiarma.eus lekua egiten joan da.
Armiarma.eus atariari itxura berri bat eman diogu, ematen ari gara. Egunero, aldi oro eduki berriak eskainiko ditu aurrerantzean. Euskal idazleen aipuak, literatur ekitaldien agenda, efemerideak, albisteak eta literaturaren sare honetan aurkitu daitezkeen edukiei loturak eskainiko dizkie, diseinu berri batekin.
Aste honetakoa literaturzaleei bidaltzen diegun 1000. Emailua izango da, liburu berri eta literatur edukiz betea. Mila esker mila asteotan, eta datozenetan ere laguntzeko prest agertu zareten guztioi.
Api
22
21
Karmele Jaio, Miren Amuriza eta Miren Agur Meabek Alabatasuna, ahiztatasuna eta beste tasun batzuk mahai-ingurua egingo dute apirilaren 22an (osteguna) 19:00etan Erromoko kultur etxean.
Api
22
21
Itxaro Borda Euskal literatura, sexualitatea eta feminismoa hizpide hartuta arituko da apirilaren 22an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Emakumeen etxean. Saretik ere jarraitu daiteke.

Api
22
21
ARMIARMA.eus atariaren 20. urteurrenaren karietara Kultur edukiak sarean solasaldian arituko dira kultur proiektu ezberdinetako lagunak: ARMIARMA.eus, badok.eus, Baionako Mediateka bilketa.eus, dantzan.eus, zinea.eus (ganbara), Katakrak, Tabakalera Medialab…. apirilaren 22an (osteguna) 18:00etan Donostiako Tabakalerako MediaLabeko egongelan. Moderatzailea: Nora Arbelbide. Antolatzailea: Literatur Emailuak.

Api
22
21
Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berriak – Dama – Jon Gerediaga; Zerrakuretan – Gaizka Sarasola / Mairu Antzerki Tailerra: eta
Aititaren betaurrekoak – Agus Perez– aurkeztuko dira apirilaren 22an (osteguna) 11:00etan, Donostiako Kaxilda liburudendan.



Api
22
21
Lehen aldiz, gogoetari eta saiakerari leihoa zabaldu dio Ganbila bildumak 12. alearekin batera, euskal antzerkiak inoiz izan duen begirale, kritikari eta kronista oparoena den Agus Perezen eskutik: hausnarketa eta memoria ariketa da Aititaren betaurrekoak, arte eszenikoak mintzagai hartuta, eta kritikari ofizioaren kontraesanez, zalantzez eta gazi-gozoez diharduena. Liburuaren zati batean, azken hamarkadeten idatzi izan dituen kritiken antologia ere irakur daiteke, garai luze baten erradiografia legez har daitekeena.

Api
21
21
Aritz Galarragak IbonRG musikariarekin Gogoan dut liburuaren errezitaldia egingo du apirilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako Azpi kultur elkartean.
Api
21
21
Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan errezitaldia egingo du apirilaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean.
Bertan behera
