Api 05 22
Aingeru Epaltza Ur uherrak Donostian
Aingeru Epaltzaren Ur uherrak nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.
Api 05 22
Aingeru Epaltzaren Ur uherrak nobelaz solas egingo dute apirilaren 5ean (asteartea) 19:00etan Donostiako udal liburutegi nagusian.
Api 05 22
1956an City Lights argitaletxeak plazaratu zuen Howl eta beste poema batzuk bilduma, aurreko urtean Allen Ginsberg-ek jendaurrean irakurritako poema luzea. AEBko Administrazioak edizioaren zati bat bahitu zuen obszenitatea egotzita, eta auzitara ere eraman zituzten egilea eta editorea. San Franciscoko Six Galleryko lehen irakurraldiaren urteurrenaren karietara, 2005eko udazkenean, Susa argitaletxeak Ulua plazaratu zuen, Harkaitz Canok euskaratuta, eta Ginsberg hil zela gaur 25 urte bete direla, merezi du berriro irakurtzea, eta Canoren ahotsean entzutea Xerezaderen artxiborako egindako saioan.
Allen Ginsberg hil zen duela 25 urtehttps://t.co/p6bWTrX8fR pic.twitter.com/uejy0eb9PB
— ARMiARMA.eus (@armiarma) April 5, 2022
Api 05 22
Agota Kristofen Koaderno handia berbagai hartuko dute apirilaren 5ean (asteartea) 18:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Api 05 22
Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira apirilaren 5ean (asteartea) 17:30ean Nafarroako Liburutegiko Euskarazko Irakurle taldean, Iruñean.

Api 04 22
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz arituko da solasean besteak beste apirilaren 4ean (astelehena) 19:00etan Iruñean, Joxemiel Bidador poesia taldearekin.

Api 04 22
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobela aztertuko dute apirilaren 4ean (astelehena) 18:00etan Donostian, Okendoko kultur etxean.
Api 04 22
Juan Luis Zabalak Mina hartzeko ere poema liburua aurkeztuko du apirilaren 4an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburitegian. Argitaletxea: Susa.

Api 03 22
Emakumeek idatzitako liburuetatik aukeratutako testuen irakurketa egingo dute 25 lagunek apirilaren 3an (igandea) 12:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.

Api 03 22
Gema Lopez itzultzaileak Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak aurkeztuko du apirilaren 3an (igandea) 11:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.
Api 02 22
Kirmen Uribe eta Sara Mesa Desbideratze amerikarra, Atlantikoaz haraindiko bi nobela hizpide hartuta arituko dira apirilaren 2an (larunbata) 19:00etan Bilboko AZko auditorioan. Gutun Zuria.
Api 02 22
Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 18:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.
Api 02 22
Unai Elorriaga idazleak ondoan izango ditu Xuan Bello asturiarra eta Yolanda Castaño galiziarra Autoitzulpena: bi eskuz idaztea aferari heltzeko, eta gidari Garazi Arrula editore, itzultzaile eta idazlea izango dute apirilaren 2an (larunbata) 17:30ean Bilboko AZko auditorioan. Gutun Zuria.
Api 02 22
Eider Rodriguezek Eraikuntzarako materiala nobela aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 17:00etan Azkoitiko Geure gelatik azokan.

Api 02 22
Aiora Jaka, Yannick Bédard, Uxue Alberdi eta Garazi Arrula berriz Itzultzaile berriak hizpide hartuta solastuko dira apirilaren 2an (larunbata) 12:00etan Bilboko AZko Auditorioan. Gutun Zuria.
Api 02 22
Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 12:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.