Urr 05 23

Bertsolaritzatik literatura idatzira: tanta-jariotik ur lasterrera mahaingurua Gasteizen

Josu Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin, Danele Sarriugarterekin arituko dira solasean Bertsolaritzatik literatura idatzira mahainguruan, urriaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gasteizko irakurle kluba.
gasteizko

Urr 05 23

Jon Urzelai Su festak Arrasaten

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 5ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko Kulturaten. Kooltur ostegunak.

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Urr 05 23

Juno Mac eta Molly Smith Puta zikinak Zumaian

Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu zuen Amaia Astobizak eta solasaldia egingo dute urriaren 5ean  (osteguna) 18:30ean Zumaiako Emakumeen etxean.

Urr 05 23

bell hooks Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa

bell hooks idazlearen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa saiakera euskarara ekarri du Amaia Apalauzak eta urriaren 5ean (osteguna) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

 

Urr 05 23

Xabier Mendiguren Bereziarturen heriotzan

Euskararen aldeko lan ekinean jardundakoa, 2023ko urriaren 2an hil da Xabier Mendiguren Bereziartu. Euskalgintzan egindako lana goraipatzekoa da, bidegile izan zen, Kontseiluaren buruzagitzatik eta beste zenbait tokitatik konpromisoz aritua. Eta halatsu literaturan ere, batik bat itzulpengintza alorrean. Bidegile hor ere, teorizatzaile gisa eta sektorearen indartze eta erakundetzean bultzatzaile. Eta itzultzaile: Txekhov, Von Kleist, Goethe, Tolstoi, Zweig, Grass, Gogol, Dürrenmatt, Hesse, Mann… Zerrenda itzela da, egile handiak ekarri zituen euskarara, Literatura Unibertsala bilduman haietako asko. Horietako zenbait irakurgai daude, online, Mendigurenen heriotzaren kari gogoratu eta errepasatzea merezi dutenak: Ipuinak; Ivan Ilitxen heriotza; Herioa Venezian; Peter Camezind; Michael Kolhaas; Hautapen ahaidetasunak; Katua eta sagua; Matxura. Eta Antzerti aldizkariaren bigarren aroan (1982-85) egindako hainbat itzulpen, horiek ere irakurgai daudenak. Baina idazle ere izan zen. Narrazio batzuk, eta saiakera alorrean batez ere. Haren aspaldiko bi pieza dakartzagu osorik, 1972an Etor argitaletxearekin plazaratutako Europako Ezker Berria lana, eta 1981eko Iparragirre, biografia nobelatu bat, Elkar argitalketxearekin kaleratua.

xabiermendiguren

Urr 04 23

Mikel Alvarez Euskalia Arrasaten

Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia aurkeztuko du urriaren 4an (asteazkena) 19:00etan Arrasateko Irati tabernan. Arotz letrak.
euskalia

euskalia

Urr 01 23

Leire Milikua Lur gainean, itzal azpian Abadiñon

Leire Milikua Larramendik Alazne Intxauspe Elola, Bejondeizula eta Leire Ayala Mazorriagarekin Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera berbagai hartu eta solasaldia egingo du urriaren 1ean (igandea) 11:30ean Abadiñon. Ondarea bizirik.
Lur gainean, itzal azpian - L Milikua - azala(1)

Ira 30 23

Beatriz Chivite, Itziar Ugarte, Jokin Erkoreka, Libe Goitia eta Martin Bidaur Lekeition

Beatriz Chivite, Itziar Ugarte, Jokin Erkoreka, Libe Goitia eta Martin Bidaur poemak errezitatzen arituko dira irailaren 30ean (larunbata) 18:00etan Lekeitioko bost leku esanguratsuetan. Irailekoak.

Ira 30 23

Aritz Gorrotxategi, Nerea Arrien eta Eric Dicharry poesia errezitaldia Lekeition

Aritz Gorrotxategi, Nerea Arrien eta Eric Dicharryk, Inun musikariak lagunduta, poesia errezitaldia eskainiko dute irailaren 30ean (larunbata) 13:00etan Lekeitioko Jan Juan Talakon. Irailekoak.

Ira 30 23

Iratxe Retolaza Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak Lekeition

Iratxe Retolazak Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak hitzaldia eskainiko du irailaren 30ean (larunbata) 11:00etan Lekeitioko Sociedad Recreativa elkartean. Irailekoak.

Ira 29 23

Anari Alberdi Gari eta goroldiozko Ordizian

Anari Alberdi ren Gari eta goroldiozko liburua izango dute solasgai da irailaren 29an (ostirala) 18:00etan Ordiziako Barrena Jauregian. Gidaria: Irati Goikoetxea

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Ira 29 23

W.H. Audenen poemak

Irailaren 29 batez hil zen, duela 50 urte, Wystan Hugh Auden, XX. mendeko ingeles poeta handienetarik bat, 1928an hasi eta 1971 bitartean mende osoko poeta bat izan zena.  1920etako Ingalaterrako idazle giro ezkertiarrean hasi eta hazia, berrogeitaka urtetan garatu zen bere literatur lanetan bilakaera hala bere pentsamenduan —marxismotik fede protestantera egindako bidea— nola bere poesiagintzan: mende hasierako modernismoa, forma tradizionalagoak, forma barrokoen eta pop estilokoen alternantzia, gizartearen porrotaren isla, azterketa psikologikoak… Momentua poema euskaratu zuen 1985ean Joseba Sarrionandiak, baina zabal Juanjo Olasagarrek ekarri dio Auden euskarari, 1987an Susa argitaletxearekin plazaratutako Antologiarekin. Irakurleen gozagarri.

Ira 28 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Iruñean

Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai irailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Suak-erreko-ez-balu

Ira 28 23

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina Zarautzen

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina mintzagai hartuko dute irailaren 28an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Sanz enea liburutegiko irakurle taldean.

zarauzkoirakurleak

Ira 27 23

Eneko Bidegain Bichta Éder Donostian

Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du irailaren 27an  (asteazkena) 19:00etan Egiako kultur etxean.

Bichta-eder

Agenda

Efemerideak

Kritikak