maiatza 08 24

Miren Agur Meabe Itzulerak Lekeition

Miren Agur Meabe idazlea Itzulerak nobela aurkeztuko du maiatzaren 8an  (asteazkena) 19:00etan Lekeitioko Azkue aretoan.
itzulerak

maiatza 08 24

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Elorrion

Eneko Barberena idazlearekin Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute berbagai maiatzaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko Iturri kultur etxean.
suakerrekoezbalu

maiatza 08 24

Iñigo Astiz Monogamoak

Iñigo Astiz idazleak Monogamoak liburu berria aurkeztuko maiatzaren 8an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

Monogamoak - Iñigo Astiz - altuan

maiatza 07 24

Miren Agur Meabe Kristalezko begi bat Abadiñon

Miren Agur Meabe bertan dela, Kristalezko begi bat nobelari buruz berbetan ibiliko dira maiatzaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.
kristalezko begi bat

 

maiatza 07 24

Edu Zelaieta Presbiziak lagundu omen digu

Edu Zelaietak Presbiziak lagundu omen digu poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 7an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.
presbiziak

maiatza 04 24

Nadezhda Krupskaia Herriaren hezkuntza eta demokrazia Getxon

Nadezhda Krupskaiaren Herriaren hezkuntza eta demokrazia  maiatzaren 4an (larunbata) 12etan Leire Azkargorta itzultzailearekin eta Aitor Garagarza hitzaurrearen egilearekin Getxon Erromoko Casal liburu-dendan.

maiatza 03 24

Filosofiaz solasaldia Maiatzek Baionan

Piarres Aintziart, Beñat Castorene, Jon Mentxakatorre eta Iñigo Martinez bilduko ditu Filo Txoko deitu dioten eta maiatzaren 3an (ostirala) 18:30ean Baionako Bil Txokon egin hitzorduak. Maiatz.
filotxoko

maiatza 03 24

Gotzon Barandiaran Galbahea

Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 3an (ostirala) 12:00etan Donostiako Konstituzio plazako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
galbahea

maiatza 03 24

Gotzon Barandiaranen letrazko galbahea

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Osorik irakur dezakezue sarean gaurtik aurrera.
galbahea

maiatza 02 24

Paul Austerren poemak

Joan den apirilaren 30ean hil da Paul Auster, nazioarteko panorama literarioan izen handietarik bat. Hainbat eleberriren egilea —euskaraz badira dozena erdi—, haiek igoarazi dute Parnasora, baina beste generoetan ere jardun zuen Austerrek eta orain, zendu berri den honetan, haren poesia ekarri diogu euskarari. Hona hemen Josu Landak itzulitako zortzi poema.

Api 30 24

Garazi Arrula Lurraz beste Tolosan

Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 30ean (asteartea) 19etan Tolosako kultur etxean.
Lurraz-beste

Api 30 24

Josu Jimenez Maia Aingurak eta arrangurak Antsoainen

Josu Jimenez Maia Aingurak eta arrangurak liburuari buruz solastuko da apirilaren 30an (asteartea) 18:15ean Antsoaingo irakurle taldearekin.

aingurak

Api 29 24

Manex Erdozaintzi-Etxarten bizitza pilpirak

Duela 40 urte, apirilaren 29z, egin zituen azken pilpirak Manex Erdozaintzi-Etxarten bihotzak. Hainbat gairen inguruko bere pentsamendua aldizkaritan emana, kantugilea, poeta da ororen gainetik Erdozaintzi-Etxart. Bizi zela argitaratu gabeko hiru poemario bildu zituen liburu batean Maiatz argitaletxeak 1994an, idazlea hil eta 10 urtera: Bizitza pilpirak da liburu hori, orain osorik dakarkizueguna. Lehenagotik argitara emanak zituen Hinki hanka (Elkar, 1978) eta Herri honen erraietan (Maiatz, 1985) poemarioak, eta Gauaren atzekaldean eleberria (Elkar, 1982). Susak plazaratutako XX. mendeko poesia kaieretan ere bada haren poemen antologia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Erdozaintzi-Etxarti eskainitako webgunea osatu zuen, idazlearen lanak eta idazlearen ingurukoak bilduz.

Api 26 24

Miren Agur Meabe Itzulerak Uharte Arakilen

Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 26an (ostirala)19:00etan Uharte-Arakileko udaletxean. Gidaria: Izaskun Etxeberria.
itzulerak

Api 26 24

Beñat Sarasola Literatura euskaraz gaur egun Lesakan

Beñat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun hitzaldia emango du apirilaren 26an (ostirala) 18:30ean Lesakako liburutegian.
geraldia_lesaka

Agenda

Efemerideak

Kritikak