Urt
15
15
Errusiak alemanak garaitu ditu Kaukason, turkiarrak larri omen dabiltza, Belgikan ere metroak irabazten, Reims aldean “guk galtze guti; etsaiak hilak trumilka”, iIa oro da bihotz-altxagarri, “gure baionetak ez dire alfer egon” leitzen dugu aste honetako Eskualduna-n. Kazetariak ohartarazten digunez, “iraunen dutenek ukanen dute sarrixago zer konda”. Jean Etxeparek barneko ospitaletan gertatzen ari direnak aletzen dizkigu, txerto eskasia, zirujauen garrantzia, mendikuntzaren aitzinamendua, X izpiak kasurako. Jean Saint-Pierre besteak beste negu ustelaz mintzo da, “Oldar handiagokoaren egiteko, aroa dugu gehienik eskas”. Bestalde tiratzaile on baten balentria berritzen digu eta ondarrean erregu bat, musean aritzeko karta joko bat galdatzen du, kartak piltzartu baitzazkie. Gutun bat ere argitaratzen du aste honetako Eskualduna-k, frontean diren euskaldunen gogoeta gisa. Kirikiñok Euzkadi-n dioskunez euskaldun soldado zaurituak Pariseko Orly jauregian elkartu dituzte. Tolosako batzokian bildu behar omen dituzte haiendako gutunak, eta Tolosatik Baionara igorri.
Urt
14
15
Goiatz Labandibarren Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak liburuaz ariko dira urtarrilaren 14an (asteazkena) 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian.
Urt
14
15
J.M.Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute urtarrilaren 14an (asteazkena) 18:30ean Leitzako liburutegian.
Urt
14
15
Euskal-Esnalea aldizkariak esklusiba gisa argitaratu zituelako dauzkagu eskura gaur Domingo Agirre “ohiturazko” nobelagile politikoaren Ni eta ni amaitubako nobelaren aurreneko bi kapituluak. Santi Onaindiaren arabera, hil aurretxoan erre zuen egileak berak burutua zeukan nobela hau. Ez dakigu zergatik. Bi atalok aditzera ematen dutenez, ezinezko edo galdutako maitasuna dateke gertakarien haria, gure Erdi Aro gatazkatsu hartan kokatua. Agirrerik Agirreena irakur genezake honakoan, anaforaz, pleonasmoz eta sinonimiaz beteriko deskripzioetan, pertsonaia nagusi eta azpikoen arteko kontrastean eta egilearen beraren fikzioaren erdiko presentzian irakurleon laguntzaile. Tamala da erre izana, gaur egun hain aparrean dabilen nobela historikoaren aurrekari zatekeen. Eta eredu, zenbaitentzat.
Urt
13
15
Xabier Montoiarekin solas egingo dute urtarrilaren 13an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Gaztelupe tabernan.
Urt
13
15
Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du urtarrilaren 13an (asteartea) 19:00etan Donostiako Garoa KulturLaben.

Urt
12
15
Hanif Kureishiren Intimitatea aztertuko dute urtarrilaren 12an (astelehena) 19:30ean Ermuako liburutegia.
Urt
12
15
Mo Yanen Hori da umorea, maisu aztertuko dute urtarrilaren 12an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.
Urt
08
15
Mary Shelleyren Frankenstein nobela aztertuko dute urtarrilaren 8an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Urt
07
15
Danele Sarriugarteren Erraiak nobelari buruz jardungo dute urtarrilaren 7an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Urt
07
15
Bi bakeak galdegin ditu Eskualduna-k, kanpokoa zein barnekoa, Alemaniarekikoa zein frantsesen artekoa eta bizkitartean “oraino bethi aitzinatuz goazi” diosku kazetak, baina era berean gaztigatu, “gezurrez neke baita luzara triparen bethetzea”. Bada beste galderarik aste honetakoan, Zertako? Aleman eta frantses soldaduek eguberri garaian zenbait tokitan menia moduko bat adostu dute eta elkarrekin aritu dira solasean eta kantuan, janaria ere elkarri eman diote, adiskidantza hau ez du begi onez ikusten Eskualduna-k. Aspaldi ez genuen Kirikiñoren berri, aste honetakoan, Batxik Glasgow hiritik berritu dizkionak pausatu eta xalo-xalo Batekotown-go The Gizurting Herald izparringiko berri bat itzuli digu, nonbait, Alemanek Konstantinopoliko atsoen eta txakurren arkakuxo azkarrak erabili omen dituzte errusiar soldaduen kontra.
Urt
06
15
Bigarrenez irabazi zuen Gazteluk Irun Saria Gauean oihu poemekin (CAP, 1972). Hitza, herria eta gizona ditu kantagai jesuitak: egoeraren gogorra eta Arestiren itzal luzea. Arestiren “ni” hura ni kolektiboa zela ohartarazi zuen Joxe Azurmendik zorrotz. Hezur-mamizkoa ere bazen ordea, kezka eta arazo pertsonalak azaltzen zituena, identifikazio bat sortuz. Talentua gorabehera, gizon korrientearen presentzia horrek alde handia ezartzen du Arestiren eta poesia soziala egin zuten gehienen artean. Esan liteke Arestik, kolpeak eman eta hartzeko zeukan ahalmenarekin, zinezkotasun bat eman ziola poesiari. Tamalez, zinezkotasuna zintzotasun bihurtu zuten epigonoek Aresti bera bizi zela, gure literaturak izan duen hainbatgarren aro “ondraua” ekarriz, Unamunoren berbetan esatearren. Gauean egiten genuen oihu, Arestik egun argiz eta kale okerretan.
Urt
05
15
Xaribari-aire gisa aurkezten digu Joxe Austin Arrietak Trankart antzerki-lana. Xaribari-aire eta ahaireko pieza, hiru agerralditan Koldo eta Mikel presoen eta Amaia eta Nathalieren amen eta haien seme-alaben gorabeheren berri izango dugu, vis-a-vis bisita berezi batean, pertsonak eta pertsonaiak nahasian dakartzan antzezlan honetan, obra barneko obra ere baduena. Osorik irakur dezakezu Armiarman Arrietaren lan argitaragabe hau.
Urt
01
15
Ahulena omen da azkarrena, gisa horretan nahi du Eskualduna-k goratu Belgikak gerran erakutsi kuraia. Anitz diru ari dira gastatzen gerraren kari, eta kazetaria dirua nondik? galderari erantzuten ahalegintzen da. Zergak ez omen dituzte goitituko, baina nola lortu gerra sustengatzeko behar den dirutza? “Ithurri ttipiak bilhakatuz itsaso” dugu Frantziako Gobernutik eman duten arrapostua. Jean Saint Pierrek kolpatu, preso edota hil diren soldaduen berri ematen digu. Gerra hasi zenez geroztik 489.733 soldado frantses dira kolpatuak, gainera gehienak sendatzen omen dira eta “arras guti” dira hilak, 12.144. Frontean zortziehun metro zilo erreka irabazi omen dituzte aliatuek, eta alemanen azantza handia bada ere, harrabotsak ez duela hiltzen gaztigatzen digute, “nahi dugunean xehatuko ditugu” esatera ausartu da berriemaileak. Bestalde, sukar ustelaren kontrako txertoa jarri omen diete euskaldunak diren ejerzitoko soldaduei. Euskaldunak eguberriaren prestaketan omen ziloetan.
Abe
30
14
Arantxa Urretabizkaiarekin Zuri-beltzeko argazkiak liburuaz mintzatuko dira abenduaren 30ean (asteartea) 19:00etan Donostiako Kaxildan.