Ots 06 18

Bihotz handiegia Donostian

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuari buruz solas egingo dute otsailaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

Ots 06 18

Poz aldrebesa Eibarren

Juajo Olasagarreren Poz aldrebesa hizpide hartuko dute otsailaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko irakurketa klubean.

Ots 06 18

Bernardo Atxaga Bilbon

Literaturaren eskuak solasaldia egingo du Bernardo Atxagak otsailaren 6an (asteartea) 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 06 18

Azken patriarka Iurretan

Najat El Hacmiren Azken patriarka liburuaz arituko dira otsailaren 6an (asteartea) 18:30ean
Iurretako liburutegian.

Ots 05 18

Belen Altunaren hitzaldia Bilbon

Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan hitzaldia eskainiko du Belen Altunak otsailaren 5ean (astelehena) 19:00etan Euskatzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 05 18

Beñat Sarasolaren hitzaldia Bilbon

Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta hitzaldia eskainiko du Beñat Sarasolak otsailaren 5ean (astelehena) 19:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Bilbo Zaharra forum.

Ots 01 18

Muriel Spark-en mendeurrena

Gaur 100 urte jaio zen Muriel Spark. Berrogei urte betetzeko zituela azaldu zen bere lehen obra, “berandu samar” esan ohi dute literaturaren historialariek. Oso garaiz, esan genezake irakurleok: aurreneko lan hartan (The Consolers, 1957), hurrengo hemeretzi nobeletan eta berrogeita bat ipuinetan ageri behar zuen heldutasun berak darama istorioa, pultsua sendo. Sparken literaturan mozorroa eta disumulua da pertsonaia askoren zeregin nagusia, eta fartsa giro batean kokatzen dizkigu egileak, ironiaz eta maltzurki. Serios hartzen du mundua eta aldi berean zoragarri arin. Batak bestea behar du, kontatzen digunak urruneko posibilitate bat dirudi baina egileak gure begi bistan antolatzen duen makinariak gaitza eta gaizkia uste ez dugun hartan daudela erakutsiko digu. Ezin imitatuzko obra landu zuen, inondik ere. Muriel Spark izen handia da Bigarren Mundu Gerraren osteko literatura ingelesaren panoraman. Bere narrakeraren eta bere estiloaren  adibide, Atzean utzia naizen neska (The Girl I Left Behind Me) hautatu diogu ingelesei ironia irakatsi zien eskoziar honi, gure artean apur bat ahaztua den obra handiko ipuin eder eta garratzen arteko bat.

Urt 29 18

Boris Vianen Desertorea

Frantziako Errepublikak derrigorrezko soldadutza atzera ezartzeko egitasmoa buruan dabilkien honetan, Boris Vian-en Desertorea poemarekin akordatu gara. Marcel Mouloudjik abestu zuen lehenbizikotz 1954an, kantu antimilitarista ezagun bihurtuz. Koldo Izagirrek euskaratua, 2013an Ibon Rodriguezek kantua grabatu zuen. Denak eskaintzen dizkizugu.

Urt 26 18

Bihotz handiegia Ean

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 26an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urt 26 18

Barbaroak baratzean Zarautzen

Luis Gardek Barbaroak baratzean liburua aurkeztuko du urtarrilaren 26an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Urt 25 18

Gerrak ez du emakume aurpegirik Gasteizen

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik aztertuko dute urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Urt 25 18

Jenisjoplin Lizarran

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Urt 25 18

Etxekalte Donostian

Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz ariko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean.

Urt 25 18

Txistu eta biok Zarautzen

Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok nobelaz ariko dira urtarrilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urt 24 18

JenisJoplin Bilbon

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Biba kultur gunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak