maiatza 15 25

Itziar Otegi Ezer ez dago utzi nuen lekuan Donostian

Itziar Otegi eta Amaia Astobiza Ezer ez dago utzi nuen lekuan liburuari buruz solasean arituko dira maiatzaren 15ean (osteguna) 18:30ean Donostiako Kalbeton kaleko Elkar liburudendan.
ezerezdago

maiatza 15 25

Eneko Azedo Iraileko zazpi egun

Eneko Azedo idazlearen Iraileko zazpi egun aurkeztuko dute maiatzaren 15ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan.

maiatza 15 25

Palestinako poemak Nakban

Nakba eguna da maiatzaren 15a Palestinan, 1948an Isralen Estatuaren sorrera dela-eta haiek euren lurretatik ofizialki bota zituztenekoa. Ehunka milaka lagunek Palestinako beren lur eta etxeak utzi zituztenekoa. Zenbat kanporatze, zenbat hildako, ordudanik. Gazarako kanporatze erraldoi berri baten planak burutzen ari dela Israelgo Estatua, Joseba Sarrionandiak 1991n Elkar etxeko Hezurrezko xirulak liburuan Palestinar burrrukakoak izeneko sailean euskaratutako sei poema dakartzagu. Duela lau urte, Gazako orduko bonbardaketen harira, 2012an Hedoi Etxartek euskaratu eta argitara emandako 20 poema eskaini genituen.

maiatza 14 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Iruñean

Miren Agur Meabek Amorante frantsesa poema bidez idatzitako nobela aurkeztuko du maiatzaren 14an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri liburudendan.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

maiatza 14 25

Pello Lizarralde Lanbroa Alduden

Pello Lizarralderen Lanbroa nobelari buruz arituko dira solasean maiatzaren 14an (asteazkena) 19:00etan Aldudeko liburutegian, BOGA (Baigorri Ortzaize Garazi Aldude) irakurle taldeak antolaturik.
lanbroa

maiatza 14 25

Iratxe Ormatza Printzak begietan Abadiñon

Iratxe Ormatza idazlearekin Printzak begietan ipuin liburuaz berba egiteko elkartuko dira maiatzaren 13an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.

maiatza 13 25

Piarres Aintziart Utopiaren gaurkotasunaz – Filosofoek idatziaren inguruan Baionan

 Piarres Aintziart filosofia irakasle eta idazlearekin Utopiaren gaurkotasunaz – Filosofoek idatziaren inguruan arituko dira maiatzaren 13an (asteartea) 18:30ean Baionako Biltxokon. Maiatz.
filotxoko

maiatza 09 25

Agur Itxaropena

Lerro hauek idazten ari naizenean, oraino, egiteke dago Itxaropena editorialaren historia. Batzuetan inprimategi gisa, beste batzuetan argitaletxe gisa egin du lan Itxaropenak. Bera izan da orduko euskaltzaleentzat arnasbide ia bakarra, batez ere 1952an «Kuliska Sorta» bilduma sortu zuenetik.
Horrela idatzi zuen Joan Mari Torrealdaik Artaziak Euskal liburuak eta Francoren zentsura liburuan, Itxaropena argitaletxe eta inprimategiari eskainitako kapituluan.

Kuliska Sorta

1952ko urtarrilean, Kuliska Sorta bilduma abiatu zuen Itxaropena argitaletxeak Zarautzen, Patxi Unzurrunzaga editore zuela. 1952tik 1973ra argiratutako liburu guztien zerrenda eman genuen Kuliska Sortaren 50. urteurrenean, Emailuotan.
harri eta herri kuliska sorta

2025eko udaberrian itxita

Aspaldi honetan inprimategi bezala lanean gogotsu aritu dira Itxaropenan. Euskal literaturari zerbitzu ugari eskainiz, eta inprimatu duten azken euskal liburua George Orwell idazlearen Lur jota Parisen eta Londresen izan da, Igela argitaletxeak plazaratu duena.

Susa literatura argitaletxeak ere hainbat liburu argitaratu ditu urteotan Zarautzen, eta harreman polita izan du argitaletxe izandako inprimategi historikoarekin. Atsekabez idazten dugu bere itxieraren berria, orain arte euskal literaturari egindako ekarpena nabarmenduz, eta garai bateko liburu saila gogora ekarriz. Eskerrik asko guztiagatik.

maiatza 09 25

Begoña Bilbaok isuritako letrak

20 urte bete dira maiatzaren 9an Begoña Bilbao idazle, musikagile eta euskalaria hil zela. 70 eta 80etan euskaltzale militantea, euskara teknikari eta AEK-ko euskaltegien sortzaileetakoa, haren bizitza eta lanaz liburuxka atera zuen Bidegileak bildumak.  Kantuak ez ezik ipuinak idatzi zituen, zenbait lehiaketatan saria jaso izan dutenak. Haietako bat, Irun Hiria saria jasotako   Isuritako ura ez da batzen, dakarkigu haren heriotzaren urteurrenean. Munduaren jirak zer diren, eleberri bakarra idatzi zuen, Gazako ospitale batean komatik atera den emakume bat duena protagonista: Palestina, zure mina (Elkar, 2004).

maiatza 01 25

Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik

2025ko ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola hil zela. Efemeridea ospatzeko asmoz, Gabriel Arestik itzuli baina azken lau hamarkadetan itzalean geratu diren Internazionalaren bertso batzuk ekarri ditugu gogora.

images(17)
1971n, bi arrazoirengatik, birritan itzuli zuen Arestik Eugène Pottierrek idatzi zuen Internazionala. Lehenengo aldiz, Natxo de Felipe musikariak eskatuta, Jesus Mari Begoña militante politikoaren kontrako epaiketan abesteko itzuli zuen. Itzulpen hura, Literatura lanak bildumaren 8. liburuan argitaratu zuen Susak 1986an.
Bigarrenez, handik gutxira, Natxo de Felipek berak berriro eskatuta itzuli zuen. Hain justu, 1971. urtean Parisko Komunaren mendeurrena zen eta baita L’internationale abestiaren sorreraren mendeurrena ere. Garai hartako EMK-k (Euskadiko Mugimendu Komunista) bazuen kantu iraultzailearen bertsioa ezagutzera emateko asmoa. Natxo de Felipek 1971ko martxoko China Reconstruye aldizkari txinatarrak eta beste hainbat informazio bidali zizkion Gabriel Arestiri. Itzulpen hura, handik sei urtera, birritan ekarri zen paperera: 1977ko ekainaren 12an paskin gisa Bilbon Euskadiko Ezkerra hautes-koalizioaren ekitaldi batean (EMK, EIA eta Euskal Komunistak elkartu ziren) eta urriaren 1eko Anaitasuna aldizkarian.

Internazionala

Api 30 25

Uxue Alberdi Hetero Ortzaizen

Uxue Alberdi hizlari dela  Hetero liburuari buruz arituko dira  apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan. Azokaroa.
Hetero - azala - Uxue Alberdi

Api 30 25

Vietnamgo ahaireak

1975eko apirilaren 30ean, duela 50 urte, Saigon menpean hartu zuen Vietnamgo Armadak,  eta amaitu zen Vietnamgo Gerra. Bigarrena, etsai nagusi Hego Vietnamgo armada eta AEBak izan zituena. Lehenaren, frantsesen aurkako Independentziako gerraren segida izan zen. Independentzia prozesuan eta gerrotan Vietnamgo buruzagi nagusia izandako Ho Chi Minh-en Gartzelako egunkaria euskaratu zuen Iñaki Aramaiok;  baina lider komunistak ez zuen gerraren amaiera ikusi, 1969an zendua baitzen. Lubaki desberdinetatik gerra ezagutu zuten poeta bi ere irakur daitezke euskaraz, dena den. Huy Can idazle eta politikariaren zortzi poema euskaratu zituen Luzien Etxezaharretak (otsailean paratu genituen online), eta duela bost urte argitara eman genituen AEBekin soldadu (beste izen batekin) ibilitako Yusef Komunyakaa poetaren hamabi poema Vietnamgo, Jose Luis Otamendik euskarari ekarriak. Maiatzaren lehenaren bezpera gorriz tindatzeko.

Api 29 25

Bea Salaberri Mesfida zaitez Getxon

Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan apirilaren 29an (asteartea) 19:30ean Getxon, irakurle taldean.
mesfida-zaitez-txalaparta-eus

bea_salaberri

Api 29 25

Mikel Taberna Arkanbele kantak Atarrabian

Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako solasaldia egingo du apirilaren 29an (asteartea) 19:00etan Atarrabiako Lapiko gunean, Karrikaluze elkartearen irakurle taldeak antolaturik.
arkanbele-azala2

Api 29 25

Jon Gerediaga Zeru-lurren liburua Leioan

Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua landuko dute apirilaren 29an (asteartea) 18:30ean Leioako irakurle taldean.
gerediagaleioa

Agenda

Efemerideak

Kritikak