Ira 30 21

Xabier Lizardi Bihotz-begietan

Xabier Lizardiren Bihotz-begietan liburua aurkeztuko da irailaren 30ean (osteguna) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa-literatura.

Ira 29 21

Lucia Bascaran Gorputz madarikatuak Eibarren

Lucia Baskaran idazlearen Gorputz madarikatuak berbagai hartuko dute irailaren 29an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Landatxo gizarte etxean. Gauekoak.

Ira 29 21

Iñigo Martinez Mandamentu hipermodernoak Gasteizen

Iñigo Martinez Peñak Mandamentu hipermodernoak aurkeztuko du irailaren 29an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ira 29 21

VHS eta Lazunak azkazaletan Donostian

Oier Guillanek idatzitako VHS eta Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuei buruz arituko dira irailaren 29an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egia auzoko kultur etxean. Egia euskaraz.

Ira 28 21

Natalia Ginzburg Familiako lexikoa Laia eskolan

Natalia Ginzburgen Familiako lexikoa aztertuko dute irailaren 28an (asteartea) 17:00etan Arabar Errioxako Laia eskolan. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.

Ira 27 21

Lutxo Egiaren Itzalak

Iragan asteburuan pasatu da aurtengo Literaturia, euskal letren plaza, Zarautzen. Sarrerako errezitala Lutxo Egiak egin zuen, Itzalak izenekoa. Ez alferrik, “Itzala, hitzaren ahala” zuen leloa aurtengo ekitaldiak. Aurrez aurre gozatu ahal izan genuen hura, orain gutienik testuz irakurtzen ahalko duzue.

Ira 27 21

Asel Luzarraga Uzta garaia

Asel Luzarragak Uzta garaia aurkeztuko du irailaren 27an (astelehena) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.

Ira 24 21

Bihotz-begietan poema liburuaren berrargitalpena

Euskarak eman duen poema liburu ederrenen artean eder, Lizardiren Bihotz-begietan da eragin handiena izan duen obra euskal poesian: ia mende osoa pasatu da argitaratu zenetik eta ordutik honako euskal poesia ezin da ulertu Lizardi gabe. Lizardiren ahaleginak munduaren ikuskera ugaritu nahi luke eta poesia egiteko darabilen hizkuntza berrituz duindu, duinduz aberastu. Horren atzetik dabil poeta, jakite-hegoek igotako hizkera poetiko baten bila. Poeta jaio zeneko 125. urtemugan, jatorrizko testua egungo ortografia estandarrera ekarri dugu, Anjel Lertxundiren hitzaurrearekin, Zuhar Iruretagoiena artistaren esku hartzearekin eta, eranskin gisa, jatorrizko edizioa gehituta; guztia, Lizardiren poetikari irakurleak batzeko gogoz. Osorik irakur dezakezue sarean.

Ira 23 21

Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak Tolosan

Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak nobelari buruz arituko dira irailaren 23an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. galtzaundi.eus

Ira 23 21

Xabier Lizardi Bihotz-begietan

Xabier Lizardiren Bihotz-begietan liburua aurkeztuko da irailaren 23an (osteguna) 16:00etan Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Argitaletxea: Susa-literatura.

Ira 23 21

Jaroslav Seiferten poemak

Heriotza hartu zuen kantagai bere bizitzaren azken zatian Jaroslav Seifert poetak. Heriotza, bizitzari kantatzeko, bizitzaren aldarria egiteko: “Baina nire bizitza hala bota, / ezertarako ez – hori, / ez dut egingo“, dio Izurri zutabea poema ederrean. XX. mendea bere herriarekin batera gurutzatu zuen idazlea, Txekiako idazle belaunaldi baten nolabaiteko ordezkari 1984an Nobel saria jaso zuenean, jaio zela 120 urte bete direlarik irailaren 23an, Iñigo Astizek, lan bikain askoan, euskarari ekarritako Seifert-en 14 poema dakartzagu.

Ira 22 21

Igor Estankona Moskito Donostian

Igor Estankonak Moskito liburuan oinarritutako poesia errezitaldia egingo du irailaren 22an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Poetika.

Ira 22 21

Hannah Arendt Indarkeriaz Iruñean

Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakera aurkeztuko dute irailaren 22an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri dendan.

Ira 22 21

Literaturiaren itzala

Literaturiaren edizio berri bat  egingo da irailaren  24tik 226ra bitartean Zarautzen, Itzala, hitzaren ahala lemapean. Lutxo Egia idazleak irakurriko du hasierako manifestua ostiral arratsaldean, eta ekitaldi sorta oparo bati emango zaio hasiera horrela.

(gehiago…)

Ira 18 21

Elixabete Garmendia eta Anjel Lertxundi Pandemiak eta literatura Elizondon

Elixabete Garmendia, Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte Pandemiak eta literatura gaiari buruz arituko dira irailaren 18an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenean. (H)ilbeltza.

Agenda

Efemerideak

Kritikak