maiatza 30 25

Rashid Khalidi Ehun urteko gerra Palestinaren aurka Iruñean

Rashid Khalidiren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka  liburuaz jardungo dute maiatzaren 30ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
ehun-urteko-gerra-palestinaren-aurka-txalaparta-eus

maiatza 29 25

Harkaitz Cano Ulu egiteko bolondres bila Gasteizen

Harkaitz Cano idazlearen Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira maiatzaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Ulu egiteko bolondres bila - Harkaitz Cano - azala

maiatza 29 25

Miren Amuriza eta Danele Sarriugarte Pleibak Bilbon

Miren Amuriza eta Danele Sarriugarte elkarrizketan arituko dira Pleibak liburuari buruz maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean. Urdin elektrikoa.

narr155

maiatza 29 25

Joxe Austin Arrieta Palinpsestoa Iruñean

Joxe Austin Arrieta idazleak Palinpsestoa liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Karrikiri liburudendan. Argitaletxea: Maiatz.

palinpsestoa

maiatza 29 25

Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan Zorretan eta Aztitza teatro testuak Ganbila bilduman

Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan antzerkigileek, Zorretan eta Aztitza teatro testuak aurkeztuko dituzten maiatzaren 29an (osteguna) 11:30ean Donostiako liburutegi zaharrean. Ganbila bilduma.

Zorretan - azala - Agurtzane Intxaurraga

Aztitza - azala - Oier Guillan

maiatza 28 25

Oier Guillanen idazketa laborategia, antzerkiaren abaroan eta zerbitzura

Antzerkiaren arloan ere, aktibista eta idazle nekaezina da Oier Guillan. Ganbila bildumak argitaratu berri duen Aztitza liburuan, azken bederatzi urteetan garatu dituen 11 proiekturen emaitza eskaintzen digu. Batzuk luzeagoak, besteak laburragoak, tarteka poesia fisikoaz eta umore absurdoaz blaituta. Performanceak batetik, idazketa saio esperimentalak bestetik, Arra. Arraroa, Mr. Señora, Zauri Bolodia, VHS edo Miss Karaoke bere aurreko proposamenen oihartzunak ere erraz aurkituko ditu irakurleak testuotan, bilaketa eta kuestionatze etengabearen fruitu.

Oier Guillan - Aztitza

maiatza 27 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Bilbon

Miren Agur Meabek Amorante frantsesa  nobelari aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Bilboko Zirika liburudendan. Gidaria: Mikel Albisu.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

maiatza 27 25

Emakumeei lotutako rolen zama, Agurtzane Intxaurragaren lumatik

EHAZE eta Susaren eskutik, Ganbila bildumak beste bi ale dakarzkigu udaberri honetan. Horietako lehenean, Agurtzane Intxaurragak idatzitako bi obra biltzen dira: oraindik ere taulagainetan dabilen Zorretan (2024) eta Hitzak (2012). Hamabi urteko tartean idatziak eta antzeztuak, berrienak zaintza-hautuak eta dolu-egunak ditu ardatz nagusi; zaharrenak, aldiz, bortxa matxista psikologikoa. Arrastoa utzi duten bi antzerki lan, oraingoan literaturaren eremura ekarriak.

Agurtzane Intxaurraga - Zorretan

maiatza 26 25

Manifestua Literaturiako eszenatik

Antzerkiaren oholtzatik mintzatu zen Ander Lipus antzerkigilea Literaturiari hasiera eman zion ekitaldian. Hitzen  plazan, prekaritate egoera latz baten  berri eman zuen, sortzaile anitz baina azpiegitura eta plaza ahulak dauzkagula agerian utziz,  sorkuntzaren eta honen babesaren aldeko aldarri bat eginez.  Errealitateari ihes egin gabe. Osorik irakur dezakezu haren Manifestua.

maiatza 26 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Galdakaon

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa  nobelari buruz berbetan egongo da maiatzaren 26an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

maiatza 24 25

Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan Zorretan eta Aztitza teatro testuak Literaturian

Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan antzerkigileek, Zorretan eta Aztitza teatro testuak aurkeztuko dituzten maiatzaren 24an (larunbata) 18:30ean Zarauzko Literaturian. Ganbila bilduma.

Zorretan - azala - Agurtzane Intxaurraga

Aztitza - azala - Oier Guillan

maiatza 24 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Literaturian

Miren Agur Meabe idazleak Amorante frantsesa  nobelari aurkeztuko du maiatzaren 24an (larunbata)  17:00etan Literaturian, Zarautzen.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

maiatza 24 25

Ane Labaka Mayoz Hezur berriak Literaturian

Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak  bere lehen poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 24an (larunbata) 12:00etan Zarauzko Literaturian.

Hezur berriak - azala - Ane Labaka Mayoz

maiatza 24 25

Bea Salaberri Mesfida zaitez eta Ekaitz Bergaretxe Masusta erreximenta Donapaleun

Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz eta Ekaitz Bergaretxe berriz Masusta erreximenta eskuan hartuta arituko diraaeleketan maiatzaren 24ean (larunbata) 10:00etan Donapaleuko liburutegian.
mesfida-zaitez-txalaparta-eus

masusta-erreximenta

maiatza 23 25

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa Ean

Miren Agur Meabe Amorante frantsesa  nobelari buruz berbetan egongo da maiatzaren 23an (barikua) Eako irakurle txokoan.
Amorante frantsesa - Azala - Miren Agur Meabe

Agenda

Efemerideak

Kritikak