Mar
05
22
Zinemagilea, idazlea, poeta… sortze lanarekin bezainbat haren inguruan sortzen zen pasioarekin lotzen da Pier Paolo Pasolini. Artearen zirrikituak bezala bizitzaren ertzak miatu zalea, martxoaren 5ean 100 urte jaio zela Bolonian. 1975ean aurkitu zuten haren gorpua Ostian, gogor kolpatua. Bien bitartean, literatura, zinema, bizitzaren mugak. Euskarara hainbat poema itzuli zaizkio: 1996an bost poema Bego Montoriok Susa aldizkarian; Joserra Utretxek Amen balada 1992an, Mazantini aldizkarian; Armiarman prosazko testu bat, Ile luzearen aurka, Koldo Izagirrek 2015ean, eta bi urtera Iñigo Aranbarrik sei ataleko Gramsciren errautsak poema. Denak online irakurgai. Alberdania etxeak ere Josu Zabaletak euskaraturik eleberria argitaratu zuen, Gauza baten ametsa.

Mar
03
22
Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza, Leire Vargasek gidatuta Emakumeen ahotsak euskal literaturan: Atzo, gaur eta bihar mahaingurua egingo dute martxoaren 3an (osteguna) 19:00etan Durangoko Jesuiten ikastetxean.

Mar
03
22
Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira martxoaren 3an (osteguna) 19:00etan Bilbon, Bizkaiko foru liburutegiko irakurle taldean.

Mar
03
22
Mendea beteko zukeen Beppe Fenogliok martxoaren 1ean, baina askoz lehenago, 40 urte zituela hil zen. Italiako gerraosteko literatur mugimendu oparoaren baitan jardun zuen, haren izenak hainbesteko oihartzunik ez badu ere.

Ipuingile handia, bera hil ostean argitaratutako Il partigiano Johnny eleberria du lanik ezagunena. Josu Zabaletak euskaratu zuen Kontu pribatu bat nobela, eta Katakrak argitaletxeak plazara eman; haien webgunean irakur daiteke osorik. Partisanoekin gerra, Turingo kultura giroa… arras bestelako bizimodua eramanda Fenogliok 10 urte bete zituen egun berean zendu zen, ospitale psikiatriko batean —haietan pasatu zuen bere bizitzaren zati handiena—Dino Campana poeta. Novecento mugimenduko ordezkaria, haren lau poema euskaratu zituen Tere Irastortzak eta Pamiela aldizkarian argitara eman 1986an.

Mar
03
22
Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta martxoaren 3an (osteguna) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Txalaparta.

Mar
02
22
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da martxoaren 2an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Errekaleor auzoko gaztetxean.

Mar
02
22
Poesia berri bat Oihana Arana, Iosune de Goñi eta Itziar Ugartek hizpide hartuko dute martxoaren 2an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban. Gidaria: Irati Iturritza. Kalakak.

Mar
01
22
Amaia Telleriaren Haize-lekuak berbagai hartuko dituzte martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Mar
01
22
Goizalde Landabasok Krakovia aurkeztuko du martxoaren 1ean (asteartea) 19:00etan Deustuko Mullerrenean. Berbaizu irakurleen txokoa.

Mar
01
22
Harkaitz Canoren Twist nobelaz mintzatuko dira martxoaren 1ean (asteartea) 17:30ean Iruñean, Nafarroako liburutegian.

Mar
01
22
Gutun Zuria Bilboko letren nazioarteko jaialdia. Aurten itzulpengintza izango da jaialdiaren ardatza, eta mundua bera itzultzeaz arituko dira besteak beste. Itzuliz usu mundua izenburuko aurtengo ekitaldietan euskal idazle anitz izango ditu Gutun Zuria jaialdiak parte hartzaileen artean: Unai Elorriaga, Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Kirmen Uribe besteak beste.

(gehiago…)
Ots
28
22
1937 eta 1958 bitarteko urteetan Gernika eta Bermeo arteko trenbidea berreraiki zuten lan bortxatuetara zigortutako presoek, gerra galdu eta esklabotza-egoeran lan egitera behartuak. Omenaldi instituzionala jaso dute joan den aste honetan. Literaturan omenaldia Edorta Jimenezek egin zien, 1993an Susa argitaletxearekin kaleratutako Azken fusila eleberri bikainean. Osorik irakurgai dagoena, garai ilun eta gogor hartan murgil egin dezakezue Onofre pertsonaia ahantzezinaren uberan.

Ots
26
22
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da otsailaren 26an (larunbata) 18:00etan Lekeitioko Azkue kultur etxean.

Ots
26
22
1902ko otsailaren 26an, jaio zen Jean Bruller Vercors idazlea. Editions de Minuiten sortzaile, erresistente eta kultura alorreko langile, idazlearen heriotzaren 25. urteurrenaren harira Ibon Sarasolak euskaratu zuen haren lanik ezagunena, aurten 80 urte argitaratu zen Itsasoaren isiltasuna, online irakurgai dagoena. Euskaraz bi bertsio dituen obra, Booktegi egitasmoan goza liteke Josu Zabaletak egindako itzulpena.

Ots
25
22
Uxue Apaolazarekin Bihurguneko nasa liburuari buruz arituko dira otsailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Erandioko irakurle taldean.
