Abe 15 22

Esperoan eta Album

Bi titulu berrirekin dator Susa argitaletxearen eta EHAZEren Ganbila bilduma: Esperoan eta Album. Askoren arteko lana da lehena, antzerkiaren tradiziorik berrienak euskal teatro garaikidearekin harremanetan jartzeko nahia duena. Samuel Becketten Godoten esperoan lan ezagunak euskal teatrogintzan izan duen eraginaz eta harremanaz gogoeta egin dute Beñat Sarasola, Mikel Ayllon, Irati Agirreazkuenaga, Amancay Gaztañaga eta Oier Guillanek. Horretaz gain, obra horren itzala nabaria den Samara Velteren Eta Karmele? Eta Karlos Linazasororen Godotekin solasean ere bildu ditu Esperoanek. Bigarrena, berriz, ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat: Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Gazteei eta millenialei buruz hainbeste hitz egiten den garaiotan, belaunaldi berriek badaukate zer esanik, haiek nor diren eta haietaz zer espero den. Haien kaiolara sartzeko gonbidapena da, gonbidapen errefusaezina.

ganbilak

Abe 15 22

Album eta Esperoan Ganbila bilduman

Album eta Esperoan antzerki lanak aurkeztuko ditu Ganbila bildumak abenduaren 15ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Pandora tabernan.  .

Ganbila - Album - azala Ganbila - Esperoan - azala

Abe 14 22

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Elorrion

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz berba egingo dute abenduaren 14an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abenduaren 14an, asteazkena, Elorrioko kultur etxean, 18etan, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala.

Abe 14 22

Elena Olave eta Oihana Arana Keinura itzuli Eibarren

Elena Olave eta Oihana Arana Keinura itzuli poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 14an (asteazkena) 17:00etan Eibarko Adarabar liburu dendan. Zu non, han DA!

Keinura itzuli - Elena Olave

Abe 14 22

Txomin Peillen eta Jon Mirande idazleek Igela aldizkaria sortu zuten duela 60 urte

Parisen maiz elkartzen ziren Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia erbesteratua literaturaz jarduteko, eta haiengana ere biltzen ziren batzuetan Peillen anaiak. Ibinagabeitia, ordea, Ameriketara joan zen 1954an Jokin Zaitegiri (eta Orixeri) Euzko Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, eta Mirande goibel eta bakar samar geratu omen zen. 1962ko otsailean Txomin Peillenek Jon Miranderen adorea berpiztu zuen, Saint Germain boulevardeko 15.ean erredakzio bat ezarriz. Hantxe sortuko zuten Igela – euskaldun heterodoxoen errebista: aldizkari satirikoa, “propaganda politiko eta erlijiozkorik gabea“, hiruhilabetekari izateko asmotan.

Igela aldizkaria

(gehiago…)

Abe 13 22

Harkaitz Cano eta Ane Labaka Pozaren erdia Durangoko Hitz liburudendan

Harkaitz Cano eta Ane Garcia Lopez Pozaren erdia poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 13an (asteartea) 17:9:00etan Durangoko Hitz liburudendan. Zu non, han DA!

Pozaren erdia - H Cano - azala

Abe 13 22

Annie Ernaux Gertakizuna Abadiñon

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute abenduaren 13an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

 

Abe 13 22

Leire Milikua eta Onintza Enbeita Lur gainean, itzal azpian Orduñan

Leire Milikua Larramendik eta Onintza Enbeitak Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko dute abenduaren 13an (asteartea ) 19:00etan Orduñako Mahor liburudendan. Zu non, han DA!
Lur gainean, itzal azpian - L Milikua - azala(1)

Abe 13 22

Aritz Galarraga eta Gorka Bereziartua Humanitatearen une gorenak Baionan

Aritz Galarraga eta Gorka Bereziartuak Humanitatearen une gorenak liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 13an (asteartea) 18:00etan Baionako Elkar liburu dendan.

 

Abe 13 22

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Gasteizen

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du abenduaren 13an (asteartea) 18:00etan Gasteizko Arlekin liburu dendan. Zu non, han DA!

bira

Abe 13 22

Annie Ernauxen mendekua

Oroimen pertsonalerako sustrai, arroztasun eta oztopo kolektiboak agerian uzteko duen trebezia kliniko eta ausardiagatik, besteak beste, eman zioten literaturako Nobel saria Annie Ernaux idazleari. Eta oroimen horretan igeri, bere emakume izaeratik eta gizartearen aurrean duen jarrera sozialetik idatzi izan du, eta euskaraz irakur daitezke haren bost lan: Pasio hutsa (Igela, 2002), Lekua (Igela, 2003), Gertakizuna (Igela, 2003), Emakume bat (Txalaparta, 2011) eta Begira zenbat argi, maitea (Igela, 2015). Nondik eta zertarako idazten duen ere agerian utzi du saria jasotzeko ekitaldian egin duen hitzaldian, Nire arraza mendekatzeko idatziko dut, online jarri duguna Joannes Jauregik itzulita.

Abe 11 22

Walt Whitman , William Butler Yeats , Anna Akhmatova eta Federico Garcia Lorcaren Munduko Poesia Kaierak Durangon

Walt Whitman , William Butler Yeats , Anna Akhmatova  eta Federico Garcia Lorcaren Munduko Poesia Kaierak  aurkezten egongo dira Josu Goikoetxea, Juan Kruz Igerabide, Juan Luis Zabala, Josu Landa, Maialen Berasategi Catalán eta Isabel Etxeberria Ramírez abenduaren 11an (igandea) 12:30ean Durangoko Ahotsenean.

 



Akhmatova MPK - azala

Lorca MPK - azala

Abe 10 22

Jose Luis Otamendi Landura Durangoko Ahotsenean

Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berriarekin errezitaldia egingo du abenduaren 10ean (larunbata) 18:00etan Durangoko Ahotsenean.
Landura - JL Otamendi - azala

Abe 10 22

Anari Alberdi eta Eider Rodriguez Gari eta goroldiozko Durangoko Ahotsenean

Anari Alberdi eta Eider Rodriguez Gari eta goroldiozko aurkezten egongo dira abenduaren 10ean (larunbata) 17:30ean Durangoko Ahotsenean.

Gari eta goroldiozko - A Alberdi - azala

Abe 09 22

Leire Milikua eta Onintza Enbeita Lur gainean, itzal azpian Durangoko Ahotsenean

Leire Milikua Larramendik eta Onintza Enbeitak Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera aurkeztuko dute abenduaren 9an (ostirala ) 18:30ean Durangoko Ahotsenean.
Lur gainean, itzal azpian - L Milikua - azala(1)

Agenda

Efemerideak

Kritikak