maiatza
17
23
Joan Mari Irigoien hil da. 74 urte zituela, itzali da Altzako idazlearen irribarrea, eraman du heriotzak bizitzara engaiatuta bizi eta jardun izan duen laguna. XX. mendeko euskal literaturako erreferente ezinbesteko bat, narratibaren alorrean eman zituen lanik ezagunenak, 47 urteko ibilbidean obra bikain eta aberatsa osatuz. Eleberrigintza bereziki landuagatik ere, 1975ean, frankismopean artean, poesia liburua izan zen argitara eman zuen lehen lana, Hutsetik esperantzara, eta geroztik beste zazpi poemario ere argitaratu zituen. Susa argitaletxeak XX. mendeko Poesia Kaieren bilduman kaleratu zuen antologia Irigoienenen jardun lirikoaren erakusgarri aparta da. Hona bi liburuak, idazle handiari omenaldi.
maiatza
17
23
Amets Arzallusek Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hitz egingo du Raul Zelik itzultzailearekin maiatzaren 17an (asteazkena) 15:00etan Leipzigeko unibertsitatean. Norabideak.

maiatza
17
23
Oihane Amantegik Cayo hueso liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 17an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
maiatza
16
23
Jon Benitoren Etenari buruzko manifestu bat sei erretenetan testuak zabaldu zuen 2023ko Literaturia, 2023ko maiatzaren 5ean. Erretenetik erretenera, tarteka etenka baina et, et, et, eten barik, mintzaldi eder eta iradokitzaile batek abiatu zuen 2023ko udaberriko letren azoka, Zarautzen. Osorik edo zatika, zuk aukeratu erritmoa, eta gozatu manifestua.
maiatza
13
23
Itziar Ugarte idazleak, Mikele Landa zinegilearekin Gu gabe ere liburuko poemak errezitatuko ditu irudiz lagunduta maiatzaren 13an (larunbata) 19:30ean Gasteizko Santa Maria katedralaren eleizpean. Poetak maiatzean.

maiatza
13
23
Miren Agur Meabe idazleak eta Dana Moya musikariak Begiak zerumugan errezitaldi musikatua egingo dute maiatzaren 13an (larunbata) 12:00etan Diman, Artaungo Antzasti etxean.
maiatza
12
23
Kepa Altonaga Axularren gerizapean liburuaz mintzatzerat joanen da maiatzaren 12an (ostirala) 19:30ean Larzabaleko Ezpeletenearat. Baipeleteneko irakurleen kluba.

maiatza
12
23
Elena Olave eta Lizar Begoña, Keinura itzuli eta Gepardo japoniarrak poema liburuei buruz solasean arituko dira maiatzaren 12an (barikua) 19:00etan Santutxuko Karmelako Bestia liburutegian.


maiatza
12
23
Garazi Arrula idazleak Lurraz beste liburuaren aurkezpen-solasaldia eginen du maiatzaren 12an (ostirala) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburu dendan.

maiatza
12
23
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da maiatzaren 12an (ostirala) 19:30ean Laudion, Aiaraldeko Faktorian.

maiatza
12
23
Oskar Gaztelu Bilbaok Baserria (h)uz(s)ten poema liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 12an (ostirala) 11:30etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

maiatza
11
23
Hedoi Etxarte eta Xabi Erkizia musikariak Sortaldekoak liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko dute maiatzaren 11an (osteguna) 19:30ean Tuterako alde zaharreko zentro zibikoko patioan.

maiatza
11
23
Itxaro Borda eta Sèrgi Javaloyès idazleek Bernard Manciet poeta idazle okzitandarra aipatuko dute maiatzaren 11an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Maiatzaldia.
maiatza
11
23
Miren Agur Meabe idazlea Begiak zerumugan liburuari buruz arituko da maiatzaren 11an (osteguna) 17:30ean Maeztuko irakurle taldearekin. Gidaria: Ainhoa Aldazabal.
maiatza
10
23
Karl Marxen Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia euskaratu du Idoia Santamaria Urkaregik eta Emilio Majuelorekin batera aurkeztuko du maiatzaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
