Urr
27
16
Herria utzi behar izan duten guraso errefuxiatu palestinarren urari Brooklingo kaleetako iturrikoa gehituta, Suheir Hammad poeta palestinar-estatubatuarraren poemen emariaren indarra ulertzen errazagoa da. “Nora doaz errefuxiatuen bihotzak?” galdetzen du Hammadek, zapalkuntzaren aurka kantatzen duela: emakumearen zapalkuntza, Palestinaren zapalkuntza, inperioen larderia… Hip-hop erritmoen doinura hazia, idatzi bezainbeste poemak esan egiten ditu, poemen aldarri egiten du Suheir Hammadek. Bi poema eta promesa bat, horiek dira Armiarmara eta euskarari Iñigo Aranbarrik ekarri dizkionak.
Urr
26
16
Patxi Larrionekin Feriatzaileak nobelari buruz solas egingo dute urriaren 26an (asteazkena) 19:00etan Bergarako Irizar jauregian.

Urr
26
16
Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Felipe Juaristi, Manuel Rivas, Gonzalo Hermo eta Dolores Tembrasek errezitaldia eskainiko dute urriaren 26an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Tabakaleran.
Urr
26
16
Unai Iturriagaren Berandu da gelditzeko nobelaz ariko dira urriaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urr
26
16
Miren Gorrotxategik 33 ezkil nobela aurkeztuko du urriaren 26an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.
Urr
25
16
Patxi Zubizarretak Laranja bat zaborretan irakurraldia eskainiko du urriaren 25ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenian.
Urr
25
16
Urt Zubiaurrerekin Izenik gabeko lurrak ipuin liburuaz ariko dira urriaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Urr
25
16
Nijole Miliauskaite, Stephane Mallarme eta Miroslav Holub poeten antologiak aurkeztuko dituzte Leire Bilbaok, Josu Landak eta Karlos Cidek urriaren 25ean (asteartea) 12:15ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Argitaletxea: Susa, Munduko Poesia Kaierak bilduma.
Urr
24
16
Agian ez dira erraz uztartzekoak zientzia eta poesia, bataren arrazoimena eta bestearen sentsibilitatea. Hemen duzu adibide bat: Miroslav Holub (1923-1998), zientzilari inmunologoa. Nazioartean ezagunena den poeta txekiarra duzu, munduko 30 hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Munduko Poesia Kaierak bildumarako Karlos Cidek atondu eta euskaratu du antologia bat. “Zientifikoen artean beti ezkutatzen dut poesia idazten dudala”, esan ohi zuen, “zientifikoek maiz ez baitute batere konfidantzarik poetenganako, arduragabeak irudituta”. Holubek eguneroko bizimoduko mintzaira konbinatzen du hizkuntza zientifikoarekin, eta beti da ironikoa errealitateari begiratzeko orduan, stalinismoaren garaiko gizartearen agerpena egiten duenez gero.
Urr
21
16
Unai Villenaren Hauts haietatik nobelaz jardungo dute urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Urr
21
16
Juan Ramon Makusok errezitaldia egingo du urriaren 21ean (ostirala) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Musika: Jon Makuso.
Urr
20
16
Joxean Agirreren Gizajoen katalogoa nobelaz berba egingo dute urriaren 20an (osteguna) 19:00etan Sopelako kultur etxean.
Urr
20
16
Josu Landaren itzulpenari esker, Stephane Mallarme (1842-1898) poeta frantsesaren obraren antologia bat badaukagu euskaraz, Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratua. Poesiaren historiako handienetako bat da Mallarme, XIX. mendeko gailurra eta geroko abangoardien aurrekaria. Sinbolismoa gainditu eta inpresionismoaren hastapena abiatu zuen. Sintaxi esperimentala, erritmoaren zentzu aparta, sonoritatearen lilura, hitzek sortzen dituzten efektuak eta sentipenak, irudi txundigarriak… dira haren poetikaren ardatzak eta helburuak. Horregatik dira konplexuak Mallarmeren lanak. Dado Kolpe batek sekula ez du abolituko Zoria (1897) da ziur aski pieza harrigarriena. Fauno baten arratsaldea (1865) poeman oinarritutako obra musikala konposatu zuen Debussy musikariak.
Urr
19
16
Harkaitz Canok eta Mursegok “Porto” errezitaldia egingo dute urriaren 19an (asteazkena) 20:00etan Bilboko Arriaga antzokian.
Urr
19
16
Alaine Agirreren X hil da nobelari buruz mintzatuko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.