Aza 02 20

Ene baitan bizi da Baionan

Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz mintzatuko dira  azaroaren 2an (astelehena) 18:15ean Baionako mediatekako Irakur!zaleak irakurle taldean.

Aza 01 20

Yusef Komunyakaaren hamabi poema Vietnamgo

1955eko azaroaren 1ean hasi zen, duela 65 urte, Vietnamgo Gerra, Ipar eta Hegoko bi estatuen artekoa, AEBak gerran zuzenean esku hartzearekin nazioartekotu zena. Gerra hartan borrokatu zen Yusef Komunyakaa, artean James William Brown. 1984an lehen poema-liburua atera zuenetik dozenatik gora liburu kaleratutakoa, oihartzun eta errekonozimendua jaso du Komunyakaak. Vietnamgo esperientzia Dien Cai Dau (1988) poema liburuan jaso zuen, bere iragazki pertsonaletik gerra bikain islatzen duten olerkiekin. Euskaraz orain goza daitezkeenak, liburu horretako hamabi poema ekarri baititu euskarara Jose Luis Otamendik.

Urr 31 20

Aitaren etxea Ondarroan

Karmele Jaio idazleak Aitaren etxea liburuari buruz berba egingo du  urriaren 21ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Literatur Amuak jaialdia.

Urr 30 20

Dantzaldia Iruñean

Irène Némirovsky idazlearen Dantzaldia mintzagai hartuko dute urriaren 30ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Urr 30 20

Hiruki gatazkatsua Gasteizen

Marina Sagastizabalek Hiruki gatazkatsua liburua aurkeztuko du  urriaren 30ean (ostirala) 18:00etan Judimendiko Auzo Elkartean, Gasteizko Bilgune Feministak antolatuta.

Urr 30 20

Klaudio Sagarzazu Satarkaren poesia

Sagartzazu’tar Kauldik izenpetu zuen Txinpartak poema liburua 1922an, Satarkak izenpetu zuen gai eta estilo bereko Intza Begietan 1957an. Bildumatxo honi Manuel Lekuonak egin zion sarreran irakur genezake ezizen hori “lotsatitasunez” sortua dela edo datekeela, baina Klaudio Sagarzazu adiskidearen poemak ez direla lotsa emangarri. Hagitz polita da Lekuona zaharraren sarrera labur hauxe, eredugarria ere bai eskaera estugarri bati zelan egin ihes ikasteko. Malkoa eta eztia, txoriñoak eta liliak, ama hilaren doluzko deitore lazgarriak… Poesiakeria izan ohi da poesiaren gaitzik handiena. Olerkarien hanpaduratik urrun eta Otañok eta Iraolak urratu zuten bertsogintza hausnartu eta estilo gozoko hartara ezin iritsirik, Sagarzazuren obrak argiki derakus Barbier, Beccas eta Ithurralderen herrikoitasun kultuaren kalitatea Iparraldean eta Emeterio Arreseren ahalegin bakan bezain ederra poesia zibil bat eraikitzen Hegoaldean. 1950ean sortu zen Euzko Gogoa aldizkaria. Otsalar, Mirande, Aresti… poesiaren beste kontzeptu batzuk hasiak ziren umotzen 1957rako. Satarka jaio zela urriaren 30ean 125 urte bete diren honetan, irakurgai dituzu haren bi poema liburuok.

Urr 29 20

Joana Uribe kostako irakurle taldean

Jokin de Pedrok idatzitako Joana izango dute berbagai urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Getxon, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.

Urr 29 20

Aitaren etxea Gasteizko irakurle klubean

Karmele Jaioren Aitaren etxea hartuko dute hizpide urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urr 29 20

VHS Gasteizko Zapateneoan

Oier Guillan idazleak VHS nobelari buruz berba egingo du urriaren 29an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Zapateneoan.

Urr 29 20

Nobela errealista bat Getarian

Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 29an (asteartea) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 28 20

Aitaren etxea Barañainen

Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea hizpide hartuko dute urriaren 28an (asteazkena) Barañaingo irakurle taldean.

Urr 28 20

Kamisoi zuri zetazkoa Elorrion

Alaine Agirrek idatzitako Kamisoi zuri zetazkoa libururari buruz sarean berbetan egongo dira urriaren 28an (asteazkena) 18:30etan Elorrioko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 27 20

Fayad Jamisen hamar poema

Mexikoko Zacatecasen 1930eko urriaren 27an jaioa, idazle eta artista plastiko kubatarra da Fayad Jamis. Kubara umetan joana, margotzea eta idaztea izan zituen betidanik jardun. Gaztetandik arte munduan murgildua, erakusketa anitz egindakoa, kazetari-lana izan zuen ogibide zenbait agerkaritan, eta poemak idaztea jardunbide, XX. mende erdialdeko Kuban izen inportante bat bilakatuz, hala iraultza aurretik nola ondoren. 1988an hil zen Habanan. Jaio zela 90 urte direla, haren 10 poema euskaratu ditu Koldo Izagirrek

Urr 26 20

Nola heldu naiz honaino Andoainen

Kattalin Miner idazlea Nola heldu naiz honaino liburuari buruz arituko da urriaren 26an (astelehena) 19:00etan Andoaingo liburutegiko irakurle taldean.

Urr 23 20

Czeslaw Miloszen 11 poema

Poeta tragiko kontsideratua, ezkor ageri dena gizadiaren aurrean, bazeukan motiborik jendartearen gaineko ezagutza izateko Czeslaw Milosz-ek. XX. mendeko poeta handienetako bat, poloniarrak gizaldi osoko gertakaririk esanguratsuenak bizi izan zituen, 1911n jaio eta 2004an hila. Duela 40 urte Nobel saria jasoa, haren 11 poema ekarri dizkio euskarari Iñigo Astizek.

Agenda

Efemerideak

Kritikak