Abe 31 20

Ken Saro-Wiwaren eguzkia

Nigeriako eta ogoni nazioko idazle eta ingurumen-ekintzaile garrantzitsua izan da Ken Saro-Wiwa. Gaztetan antzerkian jardundakoa, literatur-irakaslea, Nigeriako Gerra Zibilean estatu federalaren alde egin zuen, eta izan zuen administrazioan posturik. Telebista ekoizle arrakastatsua izan zen, baina agintearekin arazoak izan zituen, gobernu militarrarekin oso kritiko ageri zelako. Herri ogoniaren eta haien lurraren defentsan nabarmendu zen 80etatik aurrera —haien lurrak petrolio ustiapenek hondatuak izan dira—, eta naturaren aldeko borrokagatik hainbat errekonozimendu jasotakoa da. Eta baita idazle lanagatik ere, hainbat eleberrik (Sozaboy: A Novel in Rotten English ezagunena, Lemona’s Tale), narrazioek eta antzerki-lanek osatzen dute haren obra. Beste zortzi kiderekin batera haien herriko lau agureren hilketaz salatua, epaitua eta heriotzara zigortua —gezurrezkotzat jotzen diren salaketa eta epaiketa—,1995eko azaroaren 10ean hil zuten, urkatuta. Nigerian bertan protesta handiez gain, Afrikako hainbat estatu eta lider esanguratsuren (Mandela, Mugabe, Arap Moi…) eta Mendebaldeko estatuen kritikak eta bahimenduak, eta baita Nazio Batuen Erakundearen kontrako ebazpena eragin zituzten exekuziook. Urkamendian hil zezaten baino sei urte lehenago Afrikak bere eguzkia hiltzen du ipuina kaleratua zuen, nolabait ere bere heriotzaren iragarpena bilakatu dena. Saro-Wiwa hil zutela 25 urte bete direnean, euskaraz eskaintzen dugu.

Abe 29 20

17 segundo Gasteizen

Kirmen Uribek idatzitako  17 segundo poesia liburuari buruz arituko dira abenduaren 29an (asteartea) 18:30ean Gasteizko irakurle klubean, Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Abe 29 20

Forugh Farrokhzaden poemak Tabakaleran

Miren Agur Meabek Forugh Farrokhzad poetaren lanak irakurriko ditu jendaurrean abenduaren 29an (asteartea) 18:00etan Donostiako Tabakaleran. Ostean Khaneh siah ast (1962) Etxea beltza da filma eskainiko dute.

Abe 28 20

(H)ilbeltza ez da izanen 2021ko ilbeltzean

Aurten (H)ilbeltza bertze urteetan bezala egiteko modurik ez dute ikusi Baztango antolatzaileek, “baina ez egitearen aukera ere, ez genuen maite” adierazi dute sarean zabaldutako mezuan. Hil ala beltz! izanen da aurtengo lema.
Ez gara ilbeltzan elkartuko, ez aste batean, ez betiko moduan, baina (H)ilbeltzakideok bidea emanen dugu kulturak eta literaturak beren tokia izan dezaten, modu erosoan egiteko aukera izatarekin. Eta toki hori zurekin konpartitu nahi dugu. Urte osoa dugu hortarako!“. Eta Emailuetan ere (H)ilbeltzak igorritako bideoa zabalduko dugu.

Abe 27 20

Andre zaharraren manifestua antzezten Ean

Andrezaharraren manifestua Mari Luz Estebanen testutik abiatutako lan eszenikoan antzerkia, musika eta poesia tartekatuko dituzte
Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Jurdana Otxoa eta Idoia Beratarbidek abenduaren 27an (igandea) 12:00etan eta 16:00etan Ean, h-a galdu duen …erria topaketan.

Oskar Alegria zinema zuzendariak Aritzakoa Ean grabatutako film laburra aurkeztuko du asteburu berean.

Abe 25 20

Paul Eluarden zortzi poema

125 urte bete dira abenduan Paul Eluard poeta jaio zela. XX. mendeko poesiaren gailurretako bat, hainbat poema ditugu euskarari ekarriak, ezaguna gure artean Gernikako bonbardaketari eskaini ziona. 2013an Ekaitz Sirventek Capitale de la Douleur (1926) liburuko zortzi poema euskaratu zituen eta Ataramiñe aldizkarian argitaratu. Orain hemen ere irakur ditzakezu.

Abe 24 20

Deabruaren eskola testu ederrak irakurtzeko leku bat

Testu ederrak irakurtzeko leku bat. Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat. Gustatzen zaizkigun testuak hautatu ditugu, ederrak eta edertasunaren aldekoak, humanoak eta humanitatearen aldekoak, ezagutzaz beteak eta ezagutzaren aldekoak. Horrela aurkeztu dute Deabruaren eskola; Irati Jimenez, Esteban Montorio Monti eta Mikel Sotok sortutako literatur edukien webgunea. Hautatu dituzten testuak iraganekoak dira askotan, baina ez beti. Elkarrizketak batzuetan, baina ez soilik. Fikziozkoak sarritan, baina ez halabeharrez. Eskola, Aker larrea, Leizeko eskola,  eta index prohibitorum zubitegia sortu dute egile, liburu, eta bestelako edukien loturekin.

Abe 21 20

Dendaostekoak Galdakaon

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira telematikoki berbetan  abenduaren 21ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.

Abe 19 20

Tantaka Galdakaon

Peru Magdalenak Tantaka liburua aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Abe 19 20

Bahiketa Galdakaon

Asel Luzarragak Bahiketa nobela aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 18:30ean Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Abe 19 20

Nola gorde errautsa kolkoan Sormenen

Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztuko du Sormene plazan,  abenduaren 19an (larunbata) 12:30etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Abe 19 20

Funanbulisten beldurra Sormenen

Karlos Gorrindok Funanbulisten beldurra nobela aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 11:30ean Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Abe 18 20

Kafe tristearen balada Ean

Carson Mc Cullersen idazlearen Kafe tristearen balada hartuko dute berbagai abenduaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abe 17 20

Etxeak eta hilobiak Getxon

Bernardo Atxagarekin Etxeak eta hilobiak nobelari buruz arituko dira abenduaren 17an (osteguna) 19:30ean Algortan,  Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.

Abe 17 20

Hezurren erretura Bilbon

Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da abenduaren 17an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegiko irakurle taldearekin.

Agenda

Efemerideak

Kritikak