Mar 20 21

Mikel Antza, Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia Loraldian

Mikel Antzak idatzitako Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia lanaren irakurraldi dramatizatua egingo dute egileak berak eta Ainhoa Alberdi eta Erika Olaizola aktoreek, Idoia Beratarbideren kanpo begiradapean martxoaren 20an (larunbata) bi saiotan, 17:30 eta 19:30ean Bilboko Alondigan, Loraldia jaialdiaren egitarauan.

Mar 19 21

Algara mutilatuak Ane Labakak osatutako sentikortasunen gorputz mapa

Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labaka Mayozek bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. Ariketa horretan bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak, guztiak ere umorean arituak —eta, beraz, adituak— diren emakumezkoak, eta haien errelatoekin osatu du sentikortasunen gorputz mapa bat, zauri irekiez, orbainez eta sendabideez diharduena. Irakurgai duzue sarean astelehenean aurkeztuko dugun liburua: Algara mutilatuak.

Mar 18 21

Odisseas Elytisen urteurrena

Duela 25 ute, 1996ko martxoaren 18an hil zen Odisseas Elytis, poeta greziar handietako bat. Bizi zen inguruari kantatzen hasi, II. Mundu Gerrako esperientzia kontatu eta gerraostean ibilbide luzea egin zuen haren poesiagintzak. Nobel saria jaso zuen 1979an. Elytisen heriotzaren urteurrenean, grezieratik Monograma poema itzuli du Joannes Jauregik. Lehenagotik Maiatz aldizkarian Itxaro Bordak eta Senez-en Koldo Ruiz de Azuak ekarriak zizkioten haren poemak euskarari. Hemen irakur ditzakezu denak.

Mar 18 21

Castillo Suarez, Letrakide poesia emanaldia Iruñean

Castillo Suarezek Letrakide poesia emanaldia egingo du martxoaren 18an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Civican aretoan.

Mar 18 21

Kattalin Miner, Moio Maeztun

Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute mintzagai martxoaren 18an (osteguna) 17:30ean Maeztuko ludotekan.

Mar 18 21

Pariseko Komunak 150 urte

1871ko martxoaren 18an altxatu ziren Parisen, eta Komuna aldarrikatu. Bertan zen Louise Michel ere. Aurretik poemak argitaratzen hasi zen, eta Pariseko literatur zirkuluak ezagutu zituen. Langileen aldeko bazkunetan jardun zuen, eta Pariseko Komuna izango zenaren aurrekarietan eta matxinadaren gogorrenean borrokatu zen , hala azpiegituran nola karrikan bertan. Deportatu egin zuten Kaledonia Berrira 1873an, eta han sendotu baino ez zitzaizkion egin zigorrera eraman zuten ideiek: hil arterainoko militantea eta idazlea izan genuen. Komuna idatzi zuen 1888. urtean. Koldo Izagirrek euskarari ekarria, 2006ko urtarrilaren 6an eman genuen Emailuetan, idazlearen heriotzaren 111. urteurrenean.
Komuna aldarrikatu dugu! idatzi zuen Jules Vallés idazleak  1871ko martxoaren 30ean,  Le Cri du Peuple-n. Urte bereko abenduaren 6an epaitu zuten Louise Michel, Gora Komuna! aldarrikatu zuen ozen epaileen aitzinean.  Hedoi Etxartek euskaratu zituen artikulua eta epaiketaren kaieretik ekarritako berbak.
Joseba Sarrionandiak Marginalia liburuan idatzi zuen Idazlegoa eta iraultza (I) gogoeta. Zein izan zen iraultza proletarioaren lehen entsegu hari buruz idazleen jokabidea? galdetzen du Sarrionandiak. Hainbat idazleren aipuak biltzen ditu artikuluan.

Mar 16 21

Ulu, ala, ele, Abere ba Loraldian

Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia osatutako Bigara-k, Amorante eta Okene Abrego musikariekin Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuan oinarrituta Ulu, ala, ele, Abere ba emanaldia eskainiko dute martxoaren 16an (asteartea) 19:00etan  Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Loraldia.

Mar 15 21

Antxiñe Mendizabal, Odolekoak Bilbon

Antxiñe Mendizabal idazleak Odolekoak aurkeztuko du martxoaren 15ean (astelehena) 19:00etan Bilbon, Loraldia jaialdiaren baitan.
Gidaria: Alaine Agirre.

Mar 15 21

Nell Leyshon, Esnearen kolorekoa Lekeition

Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izango dute hizpide martxoaren 15ean (astelehena) 15:45ean Lekeitioko institutuko irakurle taldean.

Mar 13 21

Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao Zura eta ura Loraldian

Miren Agur Meabe eta Leire Bilbaok Konrado Mugertza argazkilariaren Zura eta ura erakusketa baliatuz errezitaldia egingo dute martxoaren 13an (larunbata) 18:30ean Bilboko Itsas museoan. Loraldia.

Mar 12 21

Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak

2018ko uztailean argitaratu zuen Edo! argitaletxeak Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak lana. Aurkezpenean zioenez, liburuaren helburua ez zen (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. “Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak” bildu nahi zituzten, eta bildu zituzten,  esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatuz, alor horretan erreferente diren autoreen sinadurak batuz Isa Castillo eta Iratxe Retolazak kooordinatutako liburuan. Orain osorik eskaintzen dizueguna.

Mar 12 21

Felipe Juaristi, Itzultzeko etorri naiz

Felipe Juaristi idazleak Itzultzeko etorri naiz saiakera liburua aurkeztuko du martxoaren 12an (ostirala) 12:00etan Donostian udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.

Mar 12 21

1000tik gora kritika idatzita hartu du erretreta Javier Rojok

Vocento taldeko egunkarietan euskarazko liburuen kritikak idatzi ditu Javier Rojok aspaldiko urteetan. Aurtengo otsailean argitaratu du azkenaBernardo Atxagaren Kilker bat autopistan liburuarena-, 1996tik astero euskal liburuei buruz idazten aritu ostean. Kritiken hemerotekan Javier Rojoren 1029 kritika batu ditugu guztira.

Mar 11 21

Kattalin Miner, Moio Aretxabaletan

Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute mintzagai martxoaren 11an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean.

Mar 11 21

Mari Luz Esteban, Andrezaharraren manifestua

Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua liburuari buruz berbetan arituko dira martxoaren 11an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak