maiatza 29 25
Harkaitz Cano Ulu egiteko bolondres bila Gasteizen
Harkaitz Cano idazlearen Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira maiatzaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

maiatza 29 25
Harkaitz Cano idazlearen Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira maiatzaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

maiatza 29 25
Miren Amuriza eta Danele Sarriugarte elkarrizketan arituko dira Pleibak liburuari buruz maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bira kultur gunean. Urdin elektrikoa.

maiatza 29 25
Joxe Austin Arrieta idazleak Palinpsestoa liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 29an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Karrikiri liburudendan. Argitaletxea: Maiatz.

maiatza 29 25
Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan antzerkigileek, Zorretan eta Aztitza teatro testuak aurkeztuko dituzten maiatzaren 29an (osteguna) 11:30ean Donostiako liburutegi zaharrean. Ganbila bilduma.


maiatza 28 25
Antzerkiaren arloan ere, aktibista eta idazle nekaezina da Oier Guillan. Ganbila bildumak argitaratu berri duen Aztitza liburuan, azken bederatzi urteetan garatu dituen 11 proiekturen emaitza eskaintzen digu. Batzuk luzeagoak, besteak laburragoak, tarteka poesia fisikoaz eta umore absurdoaz blaituta. Performanceak batetik, idazketa saio esperimentalak bestetik, Arra. Arraroa, Mr. Señora, Zauri Bolodia, VHS edo Miss Karaoke bere aurreko proposamenen oihartzunak ere erraz aurkituko ditu irakurleak testuotan, bilaketa eta kuestionatze etengabearen fruitu.

maiatza 27 25
Miren Agur Meabek Amorante frantsesa nobelari aurkeztuko du maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Bilboko Zirika liburudendan. Gidaria: Mikel Albisu.

maiatza 27 25
EHAZE eta Susaren eskutik, Ganbila bildumak beste bi ale dakarzkigu udaberri honetan. Horietako lehenean, Agurtzane Intxaurragak idatzitako bi obra biltzen dira: oraindik ere taulagainetan dabilen Zorretan (2024) eta Hitzak (2012). Hamabi urteko tartean idatziak eta antzeztuak, berrienak zaintza-hautuak eta dolu-egunak ditu ardatz nagusi; zaharrenak, aldiz, bortxa matxista psikologikoa. Arrastoa utzi duten bi antzerki lan, oraingoan literaturaren eremura ekarriak.

maiatza 26 25
Antzerkiaren oholtzatik mintzatu zen Ander Lipus antzerkigilea Literaturiari hasiera eman zion ekitaldian. Hitzen plazan, prekaritate egoera latz baten berri eman zuen, sortzaile anitz baina azpiegitura eta plaza ahulak dauzkagula agerian utziz, sorkuntzaren eta honen babesaren aldeko aldarri bat eginez. Errealitateari ihes egin gabe. Osorik irakur dezakezu haren Manifestua.
maiatza 26 25
Miren Agur Meabe Amorante frantsesa nobelari buruz berbetan egongo da maiatzaren 26an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.

maiatza 24 25
Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillan antzerkigileek, Zorretan eta Aztitza teatro testuak aurkeztuko dituzten maiatzaren 24an (larunbata) 18:30ean Zarauzko Literaturian. Ganbila bilduma.


maiatza 24 25
Miren Agur Meabe idazleak Amorante frantsesa nobelari aurkeztuko du maiatzaren 24an (larunbata) 17:00etan Literaturian, Zarautzen.

maiatza 24 25
Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak bere lehen poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 24an (larunbata) 12:00etan Zarauzko Literaturian.

maiatza 24 25
Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz eta Ekaitz Bergaretxe berriz Masusta erreximenta eskuan hartuta arituko diraaeleketan maiatzaren 24ean (larunbata) 10:00etan Donapaleuko liburutegian.


maiatza 23 25
Miren Agur Meabe Amorante frantsesa nobelari buruz berbetan egongo da maiatzaren 23an (barikua) Eako irakurle txokoan.

maiatza 23 25
Izarrek argi ematen badute poema errezitaldia egingo dute maiatzaren 23an (ostirala) Hernaniko a(letu) irakurle taldean. Vladimir Maiakovskiren heriotzaren 90. urteurrean.
