Urr 09 23
Goiatz Labandibar Bekatua
Goiatz Labandibarrek Bekatua liburu berria aurkeztuko du urriaren 9an (astelehena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr 09 23
Goiatz Labandibarrek Bekatua liburu berria aurkeztuko du urriaren 9an (astelehena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr 08 23
Frankenstein agurgarria errezitaldi mutantearen emanaldia egingo dute Ana Galarraga eta Pettik urriaren 8an (igandea) 12:30ean Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxean. Loraldia plazarik plaza.

Urr 05 23
Josu Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin, Danele Sarriugarterekin arituko dira solasean Bertsolaritzatik literatura idatzira mahainguruan, urriaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gasteizko irakurle kluba.

Urr 05 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 5ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko Kulturaten. Kooltur ostegunak.

Urr 05 23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu zuen Amaia Astobizak eta solasaldia egingo dute urriaren 5ean (osteguna) 18:30ean Zumaiako Emakumeen etxean.
Urr 05 23
bell hooks idazlearen Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa saiakera euskarara ekarri du Amaia Apalauzak eta urriaren 5ean (osteguna) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 05 23
Euskararen aldeko lan ekinean jardundakoa, 2023ko urriaren 2an hil da Xabier Mendiguren Bereziartu. Euskalgintzan egindako lana goraipatzekoa da, bidegile izan zen, Kontseiluaren buruzagitzatik eta beste zenbait tokitatik konpromisoz aritua. Eta halatsu literaturan ere, batik bat itzulpengintza alorrean. Bidegile hor ere, teorizatzaile gisa eta sektorearen indartze eta erakundetzean bultzatzaile. Eta itzultzaile: Txekhov, Von Kleist, Goethe, Tolstoi, Zweig, Grass, Gogol, Dürrenmatt, Hesse, Mann… Zerrenda itzela da, egile handiak ekarri zituen euskarara, Literatura Unibertsala bilduman haietako asko. Horietako zenbait irakurgai daude, online, Mendigurenen heriotzaren kari gogoratu eta errepasatzea merezi dutenak: Ipuinak; Ivan Ilitxen heriotza; Herioa Venezian; Peter Camezind; Michael Kolhaas; Hautapen ahaidetasunak; Katua eta sagua; Matxura. Eta Antzerti aldizkariaren bigarren aroan (1982-85) egindako hainbat itzulpen, horiek ere irakurgai daudenak. Baina idazle ere izan zen. Narrazio batzuk, eta saiakera alorrean batez ere. Haren aspaldiko bi pieza dakartzagu osorik, 1972an Etor argitaletxearekin plazaratutako Europako Ezker Berria lana, eta 1981eko Iparragirre, biografia nobelatu bat, Elkar argitalketxearekin kaleratua.

Urr 04 23
Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia aurkeztuko du urriaren 4an (asteazkena) 19:00etan Arrasateko Irati tabernan. Arotz letrak.


Urr 01 23
Leire Milikua Larramendik Alazne Intxauspe Elola, Bejondeizula eta Leire Ayala Mazorriagarekin Lur gainean, itzal azpian / emakume baserritarrak eta parte hartzea saiakera berbagai hartu eta solasaldia egingo du urriaren 1ean (igandea) 11:30ean Abadiñon. Ondarea bizirik.

Ira 30 23
Beatriz Chivite, Itziar Ugarte, Jokin Erkoreka, Libe Goitia eta Martin Bidaur poemak errezitatzen arituko dira irailaren 30ean (larunbata) 18:00etan Lekeitioko bost leku esanguratsuetan. Irailekoak.
Ira 30 23
Aritz Gorrotxategi, Nerea Arrien eta Eric Dicharryk, Inun musikariak lagunduta, poesia errezitaldia eskainiko dute irailaren 30ean (larunbata) 13:00etan Lekeitioko Jan Juan Talakon. Irailekoak.
Ira 30 23
Iratxe Retolazak Perimetro poetikoak XXI. mendean: neurtezinaren zirrimarrak hitzaldia eskainiko du irailaren 30ean (larunbata) 11:00etan Lekeitioko Sociedad Recreativa elkartean. Irailekoak.
Ira 29 23
Anari Alberdi ren Gari eta goroldiozko liburua izango dute solasgai da irailaren 29an (ostirala) 18:00etan Ordiziako Barrena Jauregian. Gidaria: Irati Goikoetxea

Ira 29 23
Irailaren 29 batez hil zen, duela 50 urte, Wystan Hugh Auden, XX. mendeko ingeles poeta handienetarik bat, 1928an hasi eta 1971 bitartean mende osoko poeta bat izan zena. 1920etako Ingalaterrako idazle giro ezkertiarrean hasi eta hazia, berrogeitaka urtetan garatu zen bere literatur lanetan bilakaera hala bere pentsamenduan —marxismotik fede protestantera egindako bidea— nola bere poesiagintzan: mende hasierako modernismoa, forma tradizionalagoak, forma barrokoen eta pop estilokoen alternantzia, gizartearen porrotaren isla, azterketa psikologikoak… Momentua poema euskaratu zuen 1985ean Joseba Sarrionandiak, baina zabal Juanjo Olasagarrek ekarri dio Auden euskarari, 1987an Susa argitaletxearekin plazaratutako Antologiarekin. Irakurleen gozagarri.
Ira 28 23
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltza izanen dute mintzagai irailaren 28an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
